Aisia
2024/08/31 - 14:33
Gero eta gehiago dira kanpin batean bizitzera doazenak, etxebizitzen prezio altuak ordaindu ezinda
110 lagun bizi dira Ibaia kanpinean, Gasteizen, eta bungalow ia guztiak bertan bizitzeko daude hartuta. 550 euro ordaintzen dituzte batez beste mobile home batengatik. Bakarrik bizi direnak, diru sarrera bakarra duten familiak, banandutakoak… Horra hor profila.
2024/08/11 - 19:07
Estatu osotik etorritako 15.000 pertsona biltzen dira urtero Zuhatzako aterpetxean
Udaleku eta eskola bidaia askoren helmuga da Zuhatzako uhartea, 1983. urtean aterpea ireki zutenetik. Txikitan udalekuetan egondako asko begirale gisa itzultzen dira orain. Gazteen esperientzia ahaztezina izaten da, baina egonaldiak gero eta laburragoak dira.
2024/08/11 - 12:08
Adimen urritasuna duten 300 pertsonak udaz gozatzeko aukera dute, Gorabide elkartearen eskutik
Sasoi honen zain egoten dira, poz berezia ematen die, etxetik atera eta kanpora lagunekin egun batzuk pasatzera joaten direlako. Bide batez, familiei edo tutoreei atseden hartzeko aukera ematen zaie.
2024/08/10 - 16:37
Zein da hondartzan egiteko zure planik gogokoena?
Askok etzanda egoteaz gozatzen dute, besterik gabe. Beste batzuek, berriz, irakurtzea, surfa egitea edo paletan jolastea aukeratzen dute. Edonola ere, atseden hartzeko leku ezin hobea da hondartza.
2024/08/05 - 14:42
Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako kanpoko igerilekuak ireki dituzte berriro, 72 eguneko grebaren ostean
Bilbao Kirolak ostegunean hasi zen Bizkaiko hiriburuko kiroldegietako kanpoko igerilekuak betetzen, ELAk eta UTE Giroa Ansareo enpresa kudeatzailearen artean akordioa lortu ondoren.
2024/07/05 - 15:22
Familia-gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu Eustatek
Urtero bezala, Eustatek 2023ko familia-gastuen inkestaren emaitzak argitaratu ditu. EAEko etxeetako etxeko batez besteko gastuetan oinarritutako datuak dira hauek.
2024/07/01 - 11:21
Bilboko TAO zerbitzua Olabeaga auzora zabaldu da
Larunbatetan ez da TAOrik egongo, eta abuztuan, hiriko gainerako lekuetan bezala, zerbitzua goizez bakarrik egongo da martxan. Eremu horretan bizi diren pertsonek egoiliarren txartela eska dezakete.
2024/06/27 - 19:47
Emakundek eta Eudelek jaietan sexu-erasoak saihesteko jardunbide egokiak partekatu dituzte udalekin
Jaiguneak inklusiboak eta indarkeriarik gabekoak izan daitezen lan egiteko konpromisoa hartu dute. Jaiak antolatzen hasten diren lehen unetik, emakumeentzako gune seguruak izan behar dutela nabarmendu dute.
2024/06/27 - 11:44
Bidaiak % 15 hazi dira martxora arte Espainian, 40 milioitik gora bidai izan baitira
Aisialdian eta oporretan egindako gastua % 25,4 hazi zen, 11.678 milioi eurokoa izan baitzen.
2024/06/16 - 13:17
Uda giroa eta tenperaturen igoera nabarmena asteari hasiera emateko
Aldaketa laster iritsiko da, asteartean giro nahasiagoa eta ezegonkortasuna areagotzea espero baita. Tenperaturek behera egingo dute.

2024/06/01 - 15:31
Hasi da hondartza denboraldia Bizkaian
Donostiako hondartzetan ere gaur eman diote hasiera denboraldiari; Gipuzkoako gainerako hondartzetan, berriz, ekainaren 15ean hasiko da. Arabako urtegietan, bestalde, zerbitzu batzuk ekainaren 15ean jarriko dira martxan.
2024/02/15 - 14:13
Ostalaritzako ordutegia mugatzeko eskatu dute Bilboko erdiguneko bizilagunek, zaratagatik
Adierazi dutenez, Abandoko bizilagunek "Bilboko Ingurumena Babesteko Ordenantzan ezarritako zarata baino askoz handiagoa jasaten dute" ostiral eta asteburuetan.
2024/01/24 - 18:22
Oxido nitrosoa: efektuak eta arriskuak
"Barrearen gas" bezala ere ezaguna, droga horrek ongizate eta euforia sentsazioa sortzen du, baina baita kalteak ahoan, biriketan eta nerbio sistema zentralean.
2024/01/24 - 17:17
Gazteen artean gas barre-eragilearen kontsumoak gora egin duela ohartarazi du Ertzaintzak
Ertzaintzak hiru ikerketa abiatu ditu, oxido nitrosoaren salmentarekin lotuta, EITBk jakin ahal izan duenez. Boladan ei dagoen droga mota da.
2023/12/29 - 20:08
Donostiako noria berriro martxan, segurtasuna egiaztatu ondoren
Elektrobalbula baten akatsak eragin zuen matxura, inguruaren gazitasunak eraginda, antza. Pieza aldatu, eta segurtasun- eta ebakuazio-proba guztiak egin dituzte.
2023/12/17 - 19:07
Bilboko Gabonetako Parkeak ateak ireki ditu
Inoiz baino atrakzio eta jarduera gehiago ditu BECen jarri duten parkeak. Urtarrilaren 7ra arte egongo da irekita, etxeko txikienen gozamenerako.
2023/12/04 - 21:14
30.000 euroko isuna ezarri diote Yelmo Cines enpresari, kanpoko janaria sartzen ez uzteagatik
Isuna ez da oraindik irmoa, Yelmo Cinesek errekurtsoa aurkeztu baitu, eta, beraz, oraindik ez da amaitu prozesu administratiboa, Kontsumobidek azaldu duenez.
2023/12/01 - 16:50
Bilboko Moma dantzalekuko bi atezain atxilotu dituzte lesio larriak egitea leporatuta
Igandean, lau salaketa jarri zituzten lesioengatik lokalaren atarian borroka jendetsua izan ostean.
2023/11/27 - 12:17
Lesioak egotzita Bilboko diskoteka bateko atezainen kontra lau salaketa aurkeztu dituzte, borroka baten ostean
Liskarrak igandeko 06:00ak aldera jazo ziren Rodriguez Arias kalean, Moma dantzalekuaren kanpoaldean. Gazte batzuk elkar joka ari zirela eta, segurtasun langileek esku hartu zuten. Oraingoz ez dute inor atxilotu.
2023/11/02 - 16:23
Hiru plan astebururako
Musika, dantza eta zinema. Hemen dituzu asteburuaz gozatzeko hiru kultur proposamen.