Alderdi Politikoak
2025/06/13 - 16:14
PPk "konplize" izatea leporatu die inbestidurako bazkideei eta Sumarrek konfiantza hautsi dela onartu du
Alderdi Popularrak "ustelkeriaren aroa" amaitzeko eskua luzatu die Sanchezen inbestidura babestu zuten talde politikoei.
2025/06/13 - 07:51
Albiste izango dira: Cerdan auzia, BBK Bilbao Music Legends Fest eta Israelek Irani eraso egin dio
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/08 - 21:45
Pedro Sanchezen kontrako pintaketak egin dituzte Lasarteko PSE-EEren egoitzan
Kanpoaldeko pertsianan, Pedro Sanchezen aurpegia marraztu dute, eta "korruptoak", "traidoreak" eta "txakurrak" idatzi. PSE-EEk "onartezina" eta "elkarbizitzaren kontrako erasoa" dela adierazi du, eta "intolerantziarekin" eta "gorrotoarekin" lotu du.
2025/06/03 - 09:50
Albiste izango dira: Unibertsitatera sartzeko probak, gobernu kontseilua Añanan eta Osasun Itunaren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/25 - 17:52
EAJ-PSEren gobernua defendatu eta EH Bildu eta PP kritikatu ditu Estebanek Azkoitiko batzokiaren inaugurazioan
EBBko presidenteak Azkoitiko batzokiaren inaugurazioan parte hartu du, eta, bertan, Euskadi gidatzen jarraitzeko euren "eredua eta indarra" aldarrikatu ditu. Euskara Europar Batasunean ofiziala izan dadin datorren astean Espainiako Gobernuak Bruselan aurkeztuko duen proposamenaz ere aritu da.
2025/05/23 - 13:57
Lehendakariak migrazio politika "erantzukidea eta humanitarioa" aldarrikatu du diskurtso populisten aurrean
Halaber, Imanol Pradales lehendakariak azpimarratu du Euskadik lan egiteko prest dauden pertsonak behar dituela, izan autoktonoak edo migranteak, eta kualifikazio maila ezberdina dutenak.
2025/05/21 - 13:33
Neurri sozial batzuetan ezarritako ''blokeoa'' amaitu behar dela ohartarazi dio EH Bilduk Sanchezi
Mertxe Aizpurua EH Bilduren bozeramailearen esanetan, ez du balio datu ekonomiko onei eutsi eta horretara mugatzea, eta erabakiak hartzeko eskatu dio. Sanchezek, bere aldetik, erantzun dio neurri sozialak ez daudela blokeatuta.
2025/05/20 - 10:42
Jeltzaleen eta sozialisten arteko polemika, migrazioaren gaia dela eta
Euskadik "behar duen immigrazioa" jasotzen ote duen galdetu zuen lehendakariak eta gobernu-kideen arteko talka politikoa eragin du horrek. Marisol Garmendiak eskuineko "haitzulora" hurbiltzea leporatu dio EAJri, eta EBBk erantzun du: "Kontuan hartuko dugu".
2025/05/16 - 12:04
Euskadi eta Espainiaren arteko gatazkak Konstituzionalaren esku gelditzea nahi dutela esan du Vaquerok
EAJk gaur bertan erregistratuko du Auzitegi Konstituzionalaren lege organikoa aldatzeko proposamena. EAJk diputatuen kongresuan duen bozeramaileak esan du unibertsitateko tituluen homologazioa gatazka horren adibide dela.
2025/05/14 - 11:51
Sanchezek Abalosi beldurra diola dio Feijook; Sanchezek mezu horiek argitaratzea delitua dela azpimarratu du
Kongresuko kontrol saioan, Espainiako presidentearen eta oposizioaren liderraren arteko ika-mika azken egunetan argitaratu diren Sanchezen mezuek sortu dute.
2025/05/12 - 15:02
Filtratu egin dira Sanchezek eta Abalosek elkarrekin trukatutako mezuak, ministro ohia inputatu aurrekoak
Erreakzio politiko oldea ekarri du informazioak, baina PSOEk, oraingoz, esan du "ezagunak ziren eta inolako ekarpenik egiten ez duten mezu pribatuak" direla. PPk eskatu du hauteskundeak aurreratu ditzatela, Sanchezek Abalosen ustelkeria kasuen berri zuelakoan.
2025/05/08 - 15:49
Muga-zergei aurre egiteko dekretua onartu du Kongresuak, Juntsen babesarekin eta Podemosen abstentzioarekin
Espainiako Gobernuak 14.000 milioi euro baino gehiago mobilizatuko ditu, eta horietatik gutxienez 7.400 milioi finantzazio berria dira.
2025/05/06 - 15:52
Lanaldiaren murrizketa onartu du Ministroen Kontseiluak, Kongresuan babesak ziurtatuta ez dituela
Testua Kongresuan eztabaidatu eta onartu beharko dute, eta bertan giroa gaiztotu berri zaio Espainiako Gobernuari, Juntsek osoko zuzenketa aurkeztuko duela iragarri baitu. Yolanda Diazek, baina, garrantzia kendu dio eta "negoziatzeko tartea" badagoela nabarmendu du.
2025/05/06 - 13:56
Jonan Fernandez EAJren aholkulari izendatu dute Gipuzkoako Batzar Nagusietan
Urkullu lehendakari zela, Eusko Jaurlaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren idazkari nagusi izan zen, eta Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetza idazkaritzaren ardura ere izan zuen.
2025/05/05 - 13:17
Otxandiano: ''Agerian geratu da burujabetza ez dela auzi identitario bat, erronkei aurre egiteko tresna da''
Pello Otxandiano koalizio subiranistaren bozeramailearen aburuz, "denok gaude ados autogobernuak blindaje eta berme gehiago behar dituela". Hala, uste du ikuspegi politiko ezberdinak gai izango direla akordio bat lortzeko.
2025/05/03 - 19:02
Itzalaldia dela eta, ''inor ez seinalatzeko'' eskatu du EAJk, datu gehiago izan arte
Asteazkenean Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Kongresuan emango dituen azalpenen zain, Maitane Ipiñazar EAJren Euzkadi Buru Batzarreko idazkariak "lasaitasunerako deia" egin du, datu guztiak eskuetan izan arte.
2025/05/02 - 11:55
Autogobernuari buruzko alderdien arteko negoziazioak ''inoiz baino bide hobeagotik'' doaz, Aizpuruaren arabera
Mertxe Aizpurua EH Bilduren Kongresuko bozeramaileak Euskadi Irratiari eskaini dion elkarrizketan azpimarratu duenez, diskrezioz eta zuhurtziaz jokatzea ezinbestekoa da. "Klabea hori da eta gauzak horrela doazen bitartean seinale ona izango da", gaineratu du.
2025/04/20 - 18:07
EAJk "nazioa egiteko" deia egin du Aberri Egunean eta EH Bilduk "euskal errepublika" lortzekoa
EAJk Bilboko Plaza Barrian bildu ditu jarraitzaileak, eta EH Bilduk manifestazioa eta ekitaldia egin ditu Iruñean. EH Baik Donibane Garazin ospatu du Aberri Eguna eta Sumar zein Podemosek oharra kaleratu dute.
2025/04/20 - 17:02
"Berdinen arteko euskal errepublika" aldarrikatu du EH Bilduk Aberri Egunean
Koalizio abertzaleak adierazi duenez, "testuinguru politiko berezi batean" ari dira ospatzen aurtengo Aberri Eguna, "nazioarte mailan bizi dugun egoera aztoratua" tarteko.
2025/04/15 - 12:34
AHTaren lotuneko erabakia militantziak onartutako ponentziak markatuko duela berretsi du Diez Antxustegik
Joseba Diez Antxustegik gogorarazi du EAJk AHTaren inguruan duen jarrera militantziak onartutako ponentziak finkatzen duela, ez lurraldekako iritziak. "EAJk jarrera bakarra du", dio, eta txosten tekniko, ekonomiko eta ingurumenekoak amaitu ditzala eskatu dio Espainiako Gobernuari.