Hauek dira Sanchezek ustelkeriari aurre egiteko iragarri dituen 15 neurriak
Espainiako Gobernuko presidenteak ustelkeriari aurre egiteko Estatu plana iragarri du, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearekin elkarlanean, 'Koldo auzia'k eragindako egoeraren ondoren eta Santos Cerdan behin-behineko espetxealdian sartu ostean.
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak ustelkeriaren aurkako estatu plana iragarri du, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Erakundearekin elkarlanean osatutakoa, asteazken honetan Diputatuen Kongresuan egin duen agerraldian. 5 ardatz eta 15 neurri jasotzen dituen plana da, eta besteak beste, iragarri du ustelkeriari aurre egiteko agentzia publiko independente bat sortzeko asmoa duela.
'Koldo auzia' lehertu eta Santos Cerdan behin-behineko espetxealdian sartu zenetik, Sanchezek lehen aldiz agertu da Diputatuen Kongresuan, azalpenak emateko.
Plan hori azken hilabetean prestatu da, eta ELGArekin lan egiteaz gain, Legebiltzarreko hainbat taldek planteatu dituzten proposamenetako batzuk jasotzen ditu, hala nola Sumarrek planteatutako integritate publikoaren agentziari buruzkoa.
Ustelkeriaren aurkako Estatu planak hainbat talde parlamentarioren proposamenak jasotzen ditu, tartean, Sumarrek proposatu bezala, ustelkeriari aurre egiteko agentzia publiko independente bat sortzea.
Azaldu duenez, helburua Espainia ustelkeriaren aurkako borrokaren abangoardian jartzea da.
5 ardatz eta 15 neurri
Sanchezek iragarritako ustelkeriaren aurkako estatu planak bost ardatz eta 15 neurri jasotzen ditu. Horien artean nabarmentzekoak dira, besteak beste, ustelkeria prebenitzeko eta jazartzeko kontrolak indartzea, ustelkeria delituetarako zigorrak handitzea, preskripzio epeak bikoiztea eta kondenatutako enpresen zerrenda beltzak sortzea, administrazio publikoarekin kontraturik egin ez dezaten, eta ustelkeriari aurre egiteko agentzia publiko independente bat sortzea.
Gainera, ausazko ondare kontrolak ezarriko dira goi-kargudunentzat. Halaber, 50.000 eurotik gorako finantzazio publikoa duten alderdi politikoak eta fundazioak kanpoko auditoriak egin beharko dira, eta dohaintzen gardentasuna areagotzeko asmoz, 2.500 eurotik gorako dohaintzen berri eman beharko da.
Bigarren ardatza, ustelkeria kasuak salatzen dituzten pertsonak babesteko neurriei lotutakoa da. Ildo horretan, enpresei eskatuko zaie salatzeko barne kanalak izatea.
Ustelkeria kasuak ikertzeko, epaitzeko eta zigortzeko neurriak jasotzen ditu hirugarren ardatzak. Horretarako, instantzia auzitegi berrien barruan administrazio publikoaren aurkako delituetan espezializatutako atalak sortzea eta epaile espezializatuak jartzea proposatzen du Estatu planak.
Ustelkeria kasuetan lapurtutako ondasun publikoak berreskuratzea izango da laugarren ardatzaren helburua. Horretarako, Gobernuak aktiboak berreskuratu eta kudeatzeko bulegoaren baliabideak eta lantaldea handituko ditu, eta epaitegien, fiskaltzaren eta Europako Fiskaltzaren arteko koordinazioa optimizatu nahi du.
Azkenik, Sanchezek bosgarren ardatza aurkeztu du, horren esanetan, "konplexuena". Azaldu duenez, kultura aldaketa bat eragiten ahaleginduko da, besteak beste, urtero ustelkeriaren pertzepzioari buruzko azterketa demoskopikoak eginez eta herritarrak kontzientziatzeko kanpainak eginez.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak ostegunean hasiko du urte politiko berria
Besteak beste, etxebizitzaren prezioak, Osakidetzako itxaron-zerrendek, transferentziek eta erreforma fiskalak markatuko dute agertoki politikoa udazkenean.
Valcalderan fusilatutakoak omendu dituzte Iruñean eta Cadreitan, 90 urte betetzen direnean
1936an, agintari militarrek 52 preso errepublikano atera zituzten Iruñeko kartzelatik, askatuko zituztelako aitzakian, baina hil egin zituzten. Bederatzi hamarkada geroago, ez dakite non dauden haien gorpuzkiak.
Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Feijook Sanchezi "osasun arriskuagatik"
Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak Ceutan konfinamendua ezartzeko eskatu dio Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari, uztailaren amaieran migratzaileak masiboki sartu ostean atzeman diren gaixotasun infekzioso eta kutsakorrak direla eta. Horren hitzetan, sarna eta tuberkulosi kasuak daude eta "osasun-arriskua" dago.
Bizirik dauden migratzaileak eta hildakoen gorpuak aberriratzeko eskatu dio Marokok Espainiari
Marokoko Justizia ministroak Espainiarekin akordio bat sinatzeko eskatu du, eta ziurtatu du Maroko prest dagoela autobusak Ceutara bidaltzeko, bizirik dauden migatzaileak hartzeko.
Gorenak atzera bota du ministroak abuztuan Senatuan agertzera behartzeko PPk egindako premiazko eskaera, Ceutako krisia dela eta
Nuñez Feijook Gobernuari eskatu dio baimena eman diezaiola Felipe VI.ari hiri autonomoa bisitatzeko, erregeak “Ceutara joan nahi duelako hala dagokiolako”.
Espainiako Gobernuak uste du posible dela 500 neska Penintsulara eramatea "aste gutxi barru"
Gazteria eta Haurtzaro arloak adierazi du astebete daramala gai honetan lanean Ceutako agintariekin, eta proposamen zehatz bat egingo duela.
Irunen hegoaldeko erronda, saihesbidea eta AP-8 autobidean 3. erreia egiteko beharra defendatu du Labordak
Radio Euskadiko "Boulevard" saioan Cristina Laborda Irungo alkateak esan duenez, urteak behar dira errepideak egiteko, eta erabaki batzuk duela 20 urte hartu behar izan zirela kritikatu du.
Gipuzkoak "plan estruktural bat" eskatu dio Espainiako Gobernuari Ceutako adingabeak hartzeko
Irune Berasaluze foru bozeramaileak adierazi du Gipuzkoa prest dagoela adin txikikoak hartzeko. Hori bai, baldintza batzuk ezarri dizkio Espainiako Gobernuari. Ezinbestekoa da, bere hitzetan, plan estruktural bat edukitzea, eta inprobisazioek ez dute lekurik izan behar.
"Politikan gizatasunez jardutea" eskatu du Chivitek, Ceutan bakarrik dauden adingabeen egoeraren aurrean
Maria Chivitek eskatu du alde batera uzteko Ceutan familiarik gabe dauden haurren egoera "deshumanizatzeko" ahalegina. Adingabe horien "muturreko egoera" nabarmendu du Nafarroako presidenteak, eta berretsi du Nafarroak beteko dituela bere betebeharrak, baina gainerako erkidegoei ere gauza bera egiteko deia luzatu die.
Irunek mugako trafikoaren aurrean duen "bakardadea" salatu du alkateak, eta Eusko Jaurlaritzak Frantzia seinalatu du
Cristina Laborda Irungo alkateak Eusko Jaurlaritzaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren inplikazio handiagoa eskatu du, eta Ricardo Ituarte Segurtasun sailburuordeak, berriz, Ertzaintzaren kudeaketa defendatu du, eta Frantziako agintariak jo ditu mugan trafikoa arintzearen arduradun gisa.