Arabako Errioxa
2022/10/20 - 14:05
Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastien zilegitasuna azpimarratu du eta prozesuarekiko errespetua eskatu du
Europak izen berriaren aurka egiten badu, Arabako Errioxako Upeltegien Elkartea sor-marka kentzera behartuko du. Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatua (DOCa) izen berriaren aurkakoa da.
2022/10/19 - 23:01
Ignacio Gil, Mitarte Upategia: 'Arabako Mahastiak izendapena akats izugarria da'
Izendapen berriak iritzi kontrajarriak eragiten ditu Arabako Errioxako upategi txikien artean. Mitarte Upategiko Ignacio Gilek euren kalterako izango dela uste du.
2022/10/18 - 22:28
Arabako Mahastiak, zenbakitan
Andrea Arrizabalagak Arabako Mahastiak izendapen berriaren nondik norakoak azaldu dizkigu.
2022/10/18 - 21:10
Arabako Mahastiak deituraren bidea, Eusko Jaurlaritzaren baimena lortu arte
2016ean Arabar Errioxako upategi txikien elkarteak bidea hasi zuen jatorri izen propioa lortzeko. 2022an Jaurlaritzaren behin-behineko baimena lortu dute, baina Errioxa Jatorri Izen Kalifikatua kontra dago.
2022/10/18 - 19:35
Ramiro Gonzalezek errespetua erakutsi dio Arabako Mahastiak ''enpresa ekimenari''
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusiaren arabera, proiektuak "legea errespetatzen du", eta berretsi du Foru Aldundiaren nahia Arabako ardoek Errioxa Jatorri Izen Kalifikatuaren barruan jarraitzea dela.
2022/10/18 - 18:37
Errioxa jatorri izenak Arabako Mahastiak baimentzeko erabakiaren kontrako neurriak hartuko ditu ostiralean
Kontseiluak berretsi du "erabat gaitzesten" duela Eusko Jaurlaritzak emandako babesa, eta "bide guztiak agortzeko asmo sendoa mantentzen du".
2022/10/18 - 09:51
Eusko Jaurlaritzak Arabako Mahastiak izendapena baimendu du
Behin-behineko baimena da, behin betikoa Europako Batzordeak eman behar baitu, eta prozesuak luze joko du.
2022/09/23 - 16:42
Arabako Errioxan inoizko mahats bilketarik goiztiarrena izaten ari dira
Bertako zaharrenek diote urriaren erdialdean egiten zutela mahats bilketa ez oso antzina. Aurten, berriz, iraileko lehen astetik ari dira. Aldaketa klimatikoari egozten diote aurreratze hori.
2022/09/18 - 19:50
Kezka da nagusi Arabako Errioxako ardo-ekoizleen artean, esportazioen beherakadaren ostean
Mahats-bilketaren Jaia ospatzen ari da Lantziego igande honetan. Aurten, ohi baino goizago hasi dira mahatsa biltzen, kezka berri batekin gainera; inflazioa. "Arabako Mahastiak" izendapenaren onarpena mahai gainean egongo da egunean zehar.
2022/09/18 - 16:50
% 15 jaitsi da Arabako Errioxako ardoaren esportazioa urtarriletik ekainera bitartean
Lantziegon, Arabako Errioxan, mahats-bilketaren eguna ospatzen ari dira igande honetan. Ohi baino lehen bildu dute eta kezka berri batekin: inflazioa. Izan ere, prezioen gorakadaren ondorioz, esportazioak gutxitu egin dira eta ekoizleak arduratuta daude.
2022/08/10 - 23:05
Beroak mahatsa azkar heltzea ekarri duenez, bilketa aurreratzea aurreikusten dute
Errioxan gaur bertan hasi dute mahats bilketa, baina Euskal Herrian irail erdialdera arte itxarongo dute. Ordurako hezetasun gehiago eta tenperatura baxuagoak espero dituzte, eta horrek lehorteak dagoeneko astindu duen ekoizpenari ahalik eta zuku gehien ateratzen lagundu dezake.
2022/08/09 - 14:38
Arabako suhiltzaileek Zanbranan suak erretako ingurua zaintzen jarraitzen dute
Oraindik ketan dauden eremuak freskatu, lurrean botata geratu diren ur hodiak kendu eta sarbide zaila duten guneetara iristeko bideak zabaldu dituzte suhiltzaileek. Alkatearen arabera, 250 hektarea erre dira.
2022/08/09 - 13:01
250 hektarea inguru erre ditu suak Zanbranan
Basoa eta monte baxua erre du, gehienbat, Arabako udalerriko alkatearen arabera. El incendio ya está extinguido. Sutea itzalita dago.
2022/07/27 - 22:55
Euskal Herriko baratze eta mahastiak tenperatura altuen eta euri faltaren ondorioak nabaritzen ari dira
Ibarra baserriko Jon Bastantek dio otsailetik nabari dutela urtea bero doala. Uda sasoiko barazkiek hezetasuna behar dute. Lehor dira Arabako Errioxako mahastiak ere. Uzta aurreratuta zetorren, baina beroak mahats aleen garapena kolpetik eten du.
2022/07/19 - 13:25
Baso suteak izateko arriskua handia da oraindik EAEn eta Nafarroan
Nafarroan alarma gorria dago ezarrita sua pizteko arriskua muturrekoa baita, eta ia Araba osoan alerta laranja dago indarrean, arrisku oso handiagatik. Bizkaia eta Gipuzkoa barnealdean, abisupean daude. Sargori egingo du Arabako Errioxan eta Erriberan, 35-40 °C-ko maximoekin.
2022/07/08 - 15:20
"Arabako Mahastiek" baimena eskatu dute Espainian Errioxako ardoa euren jatorri-izenaz saltzeko
Europar Batasuna, bitartean, jatorri izen horretarako abala eskatzen duen espedientea ari da aztertzen. Eskabidea behin-behinekoa izango litzateke, Bruselak ABRA Arabako Errioxako Upategien Elkarteak eskatutakoari oniritzia ematen dion ala ez jakinarazi arte.
2022/06/18 - 13:21
Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira eguerditik aurrera
Haizea bat-batean ipar-mendebaldera aldatuko da, eta Bizkaiko kostaldean nabarituko da tenperatura jaitsiera lehendabizi. Ondoren, ekialdera eta barnealdera hedatuko da aldaketa.
2022/06/05 - 17:08
Jendez gainezka Bastida Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren 29. edizioan
Bastidan, Euskal Eskola Publikoaren Jaia ari dira ospatzen milaka lagun igande honetan. Sei gunetan banatuta, egitarau zabal zabala dute bertaratu direnek. Baina gaurkoa aldarrikapenerako eguna ere bada.
2022/06/05 - 11:33
Eskola publikoa hezkuntza sistemaren erdigunea izateko eskatu du EHIGEk
Euskal Herriko Ikasleen Gurasoen Konfederazioaren arabera, Bastidan egingo duten Euskal Eskola Publikoaren jaiak Arabako Errioxako ikastetxe publikoen errealitatea ikusarazteko balioko du, "hiriburuetatik urrun eta nekazal eremuan".
2022/05/19 - 19:29
Arabako Mahastiak sortzeko Errioxa jatorri-izena utzi nahi duten upategiak babestuko ditu Jaurlaritzak
Arantxa Tapia sailburuak adierazi duenez, Exekutiboak "egiteko aukera" emango die, baina erabaki "guztiz pribatu" bat dela erantsi du.