Ararteko
2023/03/29 - 12:45
Lezertuak proposatu du EAEn Arartekoak zigor ahalmena izatea, Nafarroan gertatzen den bezala
"Bertan, Legebiltzarrak aginte hori eman dio Arartekoari. Ikusiko dugu EAEn ere bide horri eusten dioten", esan du, "administrazioek kexak serio har ditzaten" bide aproposa dela iritzita.
2023/03/28 - 13:08
Lezertua: ''46 aldiz gogorarazi behar izan diegu administrazioei Arartekoarekin ez kolaboratzea delitua dela''
Abenduan 46 delitu atzeman zituzten, eta adminisrazioei horien berri emateaz batera, salatzeko aukera aztertzen ari zirela ere ohartarazi zieten.
2023/03/28 - 12:18
Lezertua: ''46 aldiz gogorarazi behar izan diegu administrazioei Arartekoarekin ez kolaboratzea delitua dela''
Nabarmendu du konfinamenduak eragindako etenaldiaz geroztik, zenbait administraziok ez dutela elkarlana zaindu. Ondorioz, hainbat neurri jarri dituzte abian, eta administrazio horiei gogorarazi die jokabide horrek ondorioak dituela herritarren eskubideen bermean eta erakundeen sinesgarritasunean.
2023/03/09 - 13:19
EAEko espetxeetan izandako bi presoen heriotzei buruzko informazioa eskatu du Arartekoak
Otsailaren 28an, Arabako espetxean, jazo zen lehen heriotza: 22 urteko gizonezko bat topatu zuten hilik. Biharamunean, Gipuzkoako kartzelan 57 urteko beste preso bat zendu zen.
2022/09/19 - 12:40
Ibañez de Maeztu ondokoak Lezertua Arartekoa ordezkatuko du aldi baterako, osasun arrazoiengatik
Manu Lezertuak iaz aukeratu zuen Ines Ibañez de Maeztu bere ondoko gisa. 2009tik 2013ra Patxi Lopezen Jaurlaritzako Giza Eskubideen zuzendaria izan zen, ondoren Bilboko Udaleko mugikortasun zinegotzia eta, azkenik, aurreko legealdian Justiziako zuzendaria.
2022/06/01 - 22:16
"Tratu umiliagarriak" ikertzeko orduan Ertzaintzaren "gabeziak" salatu ditu Arartekoak
Ertzain etxeen barruan egindako grabazioak eskuratzeko arazoak aipatu eta, denbora bat igarota, haiek "ezabatzen" dituztela esan du Manu Lezertuak.
2022/03/29 - 13:38
Pandemiaren aurkako neurriek osasunarekin lotutako kexak areagotu zituen iaz, Arartekoaren arabera
Manuel Lezertuak urteko txostena aurkeztu dio Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari, eta, adierazi duenez, 2021ean ere pandemia oso presente egon da administrazioaren jardueran.
2022/03/29 - 12:15
Arartekoak urteko txostena aurkeztu dio Eusko Legebiltzarreko presidenteari
Manu Lezertua Arartekoak gaur aurkeztuko du 2021eko urteko txostena, Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari eman ondoren.
2022/03/08 - 08:41
Feminismoa, mugaz gaindi, indarkeria matxistarik gabeko gizarte berdinzale baten alde
Zenbatezina da Emakumeen Nazioarteko Egunaren kariaz deitutako protesta kopurua. Aurten ere, genero-arrakalaren bukaera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute feministek.
2021/11/10 - 11:31
Manu Lezertua: "Eredu telematikoaren alde gaude, baina ezin dugu gizartearen heren bat alde batera utzi"
Pandemia hasi zenetik gero eta gehiago dira telematikoki egin behar ditugun tramiteak eta gai horren inguruan hainbat kexa jaso ditu Arartekoak. Manu Lezertua eredu telematikoaren alde agertu da, baina aukera presentziala ere eskainiz.
2021/11/09 - 15:23
Adinekoen egoitza txikiagoak proposatu ditu Arartekoak pandemiaren eragina murrizteko
Izurriak zentro horietan izan duen intzidentzia aztertu du Herri defendatzaileak eta hainbat irakaspen atera ditu "etorkizuneko pandemien lagungarri" izan daitezkeenak.
2021/05/11 - 14:18
900 gazte migratzaile kalteberatasun egoeran daudela ohartarazi du Arartekoak
Argitaratu duen txosten baten arabera, 18 eta 23 urte bitarteko 900 gazte familiako erreferenterik gabe bizi dira kalean eta administrazio publikoek "ez dute erantzun egokirik ematen".
2021/04/09 - 22:47
Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Bilboko Udalaren jokaera salatu du
Plataformatik Arartekoaren bitartekaritza eskatu dute inor kalean bizitzera behartu ez dezaten.
2021/03/31 - 01:02
Pandemiak utziko dituen ondorio psikologikoez ohartarazi du Arartekoak
Manu Lezertuak azaldu duenez, pandemiaren ondorioz "pertsona askoren oreka emozionalak eta bizipenak oso kaltetuta daude".
2021/03/29 - 19:00
Xabier Markiegi zendu da, 1995 eta 2000 urte artean Ararteko izandakoa
Arartekoaren egungo bulegoak gogorarazi du haren agintaldia “erakundea indartu eta gizarteratu zeneko” garaia izan zela.
2021/03/04 - 11:25
Manu Lezertua: "Pozik nago Legebiltzarrean jaso dudan babes zabalarekin"
Manu Lezertua Arartekoak aitortu du ez zuela EH Bilduren babesa espero eta eskertuta agertu da. Azken urteetan egindako lanaren aitortza dela uste du.
2021/02/25 - 12:39
Lezertuak ararteko karguaren zina egin du, babes zabalarekin
Gaur goizean hartu du kargua, eta ohore handiz hartu du gainera, "babes zabala" lortu baitu.
2021/02/25 - 11:24
Ararteko kargua hartu du Manu Lezertuak, bigarrenez
Manu Lezertuak Ararteko kargua hartu du gaur goizean Eusko Legebiltzarreko Osoko Bilkuran. Horrela, legelari bilbotarrak beste bost urtez jarraituko du Arartekoa izaten.
2021/02/18 - 14:50
Manu Lezertuak beste bost urtez jarraituko du Ararteko gisa
Alderdi guztien babesari esker jarraituko du erakundearen buru, Elkarrekin Podemos-IU eta Vox izan ezik, abstenitu egin baitira bozketan.
2020/10/16 - 12:34
Genero-indarkeriaren biktima bat Etxebiden inskribatu da azkenean, Arartekoari esker
Erasotzailea etxera bizitzera itzuli zenean, emakumeak etxetik alde egin behar izan zuen eraso gehiago saihesteko.