Pandemiaren aurkako neurriek osasunarekin lotutako kexak areagotu zituen iaz, Arartekoaren arabera
Arartekoak gaur aurkeztutako txostenaren harira, 2021ean guztira 12.491 jarduera egin dira, aurreko urtean baino % 27 gehiago; horietatik 7.578 kexei eta kontsultei dagozkie, eta 47 ofiziozko espedienteei. Arloka, Haur eta Nerabeentzako Bulegoari eta segurtasunari dagozkionak nabarmentzen dira.
Manuel Lezertua arartekoak urteko txostena aurkeztu dio astearte honetan Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteari eta iazko datuak xehetu ditu prentsaurrekoan. Besteak beste, gizarteratzearen alorrak izan du ehunekorik handiena, izapidetutako kexa idatzien % 20 baino gehiago biltzen baititu.
Lezertuaren arabera, 2021ean 2.131 kexa-espediente ebatzi eta 1.422 ebazpen eman dira, eta adierazi duenez, pandemiak "oso presente jarraitu du gure bizitzetan, eta horrek Arartekoaren jardueran ere eragina izan du", covid-19ari aurre egiteko osasun neurriekin eta eskubide-mugekin lotutako kexa asko izan baitira.
Haurren eta nerabeen presentzia berariaz aipatzen duten edo inplikatuta dauden kexa-espedienteen kopurua 454 da 2021ean, Arartekoaren erakundean aurkeztutako espediente guztien % 16,4.
Testuinguru horretan Arartekoaren Haurren eta Nerabeen Bulegoko arduradunak, Elena Ayarzak nabarmendu du, 2021ean, gomendio orokor gisa, haur eta nerabeen abusu eta sexu-esplotazio kasuetan jarduteko jarraibideak aurkeztea izan duela bulegoak. "Gai honi dagokionez, erronka nagusia da erakunde eta parte-hartzaile guztiek elkarrekin lan egitea, norabide berean jardunez", adierazi du Ayarzak.
Zure interesekoa izan daiteke
Almeriako sutea: 12 pertsona hil dira, beste 23ren berririk ez dago eta lau zauritu larri daude
Juanma Moreno Andaluziako presidenteak eman du albistea, eta argitu du zendutako ia gehienak atzerritarrak direla. Desagertutakoen harira esan du ez direla zertan hilda egon behar, "ezta gutxiago ere". Oraingoz, Guardia Zibilak ez du biktima gehiago topatu etxez etxe egindako miaketetan.
Larrialdi zerbitzuek lanean dihardute Ezkarain bost pertsona ebakuarazi dituen sutea itzaltzeko
Ostegun gauean Ezkaraiko Ayabarrena auzo inguruan piztutako baso-suteak aktibo jarraitzen du, eta jada 105 hektareari suntsitu ditu. Errioxako Gobernuak emandako lehen hipotesien arabera, inguruan izandako ekaitzaren tximista batek jota piztu da sutea. Sutearen bilakaerak prebentzioz bost pertsona Ayabarrenatik ateratzera behartu ditu, eta larrialdi-taldeek lanean jarraitzen dute suaren hedapena gelditzeko.
Auzitegi Nazionalak bi agintari militar israeldar ikertuko ditu Global Sumud Flotillako kideak atxilotzeagatik
Epaileak ez ditu tramiterako onartu Israelgo ontzietan edo Israelgo lurraldean egindako gertakariei buruzko kereilak, uste baitu tripulatzaileak Israelera eraman zituztenetik gertakariak jada kanpo geratzen direla ontzian bertan egindako delituetatik.
1.000 agente baino gehiago izango dira aurten Baionako bestetan segurtasuna bermatzen
Sexu erasoez gain, 2023an eta 2024an izandako bortizkeria kasuak saihestu nahi dituzte agintariek. Adingabeen gurasoei "arduraz" jokatzeko deia egin diete mozkortutako adin txikikoekin arazorik ez izateko.
Belarrak hazteari utzi dio Aralarren, eta abeltzainak arduratuta daude
Aralarren zelaiak lehorrak daude eta egoera kezkagarria da abeltzaintzarako, hezetasun faltagatik belarrak hazteari utzi baitio. Gaur egun, 16.000 ardi, 1.100 behor, 1.200 behi eta 400 ahuntz inguru elikatzen dira larre hauetan. Mendian baliabiderik gabe geratuz gero, kontingentzia-planak aztertuko dituzte. Egoera honek kolpe ekonomiko handia dakar lehen sektorearentzat, eta jada ondorio zuzenak izaten ari dira.
Altza eta Pasaia artean Topoaren maiztasuna bikoiztuko dute uztailaren 18tik aurrera
Saihesbide berriari esker, Amararekin lotura 7,5 minutuan behin egingo dute trenek. Martxan jarri arte, hilabetez, ibilbide berrian trebatzen egon dira 150 makinista.
Linea elektrikoko zutoin baten erorketa izan daiteke Almeriako sutearen jatorria
Los Gallardos herritik gertu dagoen errepide bazter batean hasi zen sua, bi puntatan argindarra zuen kable apur bat tarteko. Haize biziaren ondorioz, bi orduan 15 kilometrotan barrena zabaldu zen sua.
Zuzendu dituzte euskaraz egindako baxoko matematikako azterketak
Proba euskaraz egiteko hautua egin zuten ikasleak zoriondu egin ditu Seaskak. "Egoera korapilatsua eta nahasgarria izan arren, ausardiaz eta erantzukizunez jokatu dute", esan du Ipar Euskal Herriko ikastolen federazioak.
Kamioien trafikoa debekatuta egongo da Euskadin abuztuaren 12an, eklipsea dela eta
CETMren arabera, neurri horrek nabarmen handituko ditu kate logistiko osoaren kostuak, eta erabakia berriz aztertzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari.
Hamabi sexu-eraso salaketa eta hamar atxilotu, sanferminetako lehen lau egunetan
Aurtengo San Fermin jaiek bidearen erdia egin dutenean, Inma Jurio Nafarroako Gobernuko Barneko, Funtzio Publikoko eta Justiziako kontseilariak orain arteko segurtasun-balantzearen berri eman du.