Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |

Arriaga Antzokia

gontzal mendibil
2026/01/21 - 07:53

Gontzal Mendibil: “Ekitea gustatzen zait, eustea baino gehiago”

Zeanuriko musikariak mende erdiko ibilbide musikala ospatuko du asteazkenean, urtarrilak 21, Arriaga Bilboko antzokian.

Kantu zerrendan, ez dute huts egingo “Bagare”, “Herria maitatzeko” “Kapitalismoak” eta “Merezi ote”ren mailako kantu historikoek, eta abesti berriagoak ere entzungo dira. Aurrerago jarraipena izango duen formatu honetan (kontzertu gehiago egongo dira), zortzi musikari, bi korista, Beti Jai Alai dantza taldea eta Easo abesbatza izango ditu lagun Mendibilek. 

Emanaldiaren atarian, entsegu betean harrapatu eta berarekin hitz egin dugu, honetaz eta hartaz.

"Desobedienteak 18/98" antzezlana
2026/01/08 - 12:23

Tanttakak "Desobedienteak 18/98" antzezlana estreinatuko du Arriagan

Maria Goiricelayak idatzi eta Fernando Bernuesek eta Mireia Gabilondok egokitu eta zuzendu duten antzezlanak desobedientzia zibilaren ibilbide bat marraztu, eta 18/98 sumarioan murgiltzen du ikuslea.

Euskarazko bertsioa gaur, urtarrilak 8, estreinatuko dute, Arriagan, eta gaztelaniazkoa bihar, urtarrilak 9, agertoki berean. Gero, biran izango da ikuskizuna: Eibar, Zarautz, Donostia, Gasteiz, Barakaldo, Hondarribia...  

Juan Cristostomo Arriagaren bustoa Bilboko Arriaga antzokian
2025/11/17 - 15:36

Arriagak kontzertua eta antzerki ibilbideak eskainiko dizkio izena eman zion konpositoreari

2026ko urtarrilaren 17an Juan Crisostomo de Arriaga konpositorearen heriotza goiztiarraren (19 urte zituela hil zen) 200 urte beteko direla eta, haren izena daraman Bilboko antzokiak proposamen bikoitza egingo du.

Urtarrilaren 17an, La Ritirata Josetxu Obregón bilbotar musikariak zuzendutako orkestrak Arriaga y el eco de su tiempo kontzertua eskainiko du, eta urtarrilaren 10ean eta 24an, eta otsailaren 1ean, goizez, Koldo Olabarrik eta Ainhoa Etxebarria aktoreek prestatutako antzerki ibilbideak izango dira.

Kontzerturako sarrerak 26 eta 52 euro bitarteko prezioan eros daitezke, eta ibilbideetakoak 15 euroan. 

1 2 3 ... 14 »

Asteko irakurriena