Artur Mas
2017/10/01 - 19:20
2005eko Estatutuan dago askorentzat Kataluniako egungo egoeraren abiapuntua
Herritarrek babes zabala eman zioten erreferendumean, baina Madrilen errekurritu eta edukiz hustu zuten. Rajoyri proposatutako itun fiskalak ere ezezkoa jaso zuen.
2017/09/26 - 14:59
Artur Mas: 'Estatuak, dagoeneko, Katalunia galdu du'
Homsek, Rigauk eta Mas berak fidantza ordaindu beharko dute; erabaki horri buruz, Generalitatearen presidente ohiak uste du xede duela pertsonak eta euren familiak suntsitzea.
2017/09/26 - 13:35
Artur Mas: 'Espainiako Estatuak dagoeneko galdu du Katalunia'
Generalitateko presidente ohiak aitortu duenez, ezingo du Kontu Auzitegiak ezarri dion bermea ordaindu, eta elkartasuna eskatu du.
2017/09/25 - 14:44
Kontu Auzitegiak 5,25 milioiko bermea eskatu dio Masi A9agatik
15 eguneko epea eman dio ordaintzeko, eta, egin ezean, ondasunak bahituko dizkio.
2017/09/05 - 21:55
A9ko galdeketagatik bermea ordaintzea eskatuko dio Kontu Auzitegiak Masi
Espainiako Kontu Auzitegiak bost milioi euroko bermea ordaindu dezatela eskatuko die Kataluniako Gobernuko 10 goi-kargudun ohiri, 2014ko galdeketa antolatzeagatik.
2017/07/19 - 20:19
Kontu Auzitegiak presioa egiten jarraitzen du Masek A9-a ordain dezan
Instrukzio ordezkari bat izendatu du, kontsultaren gastuak bere poltsikotik ordaindu behar ote dituen erabakitzeko.
2017/05/13 - 19:28
Katalunia Europako nazio gisa aitortzea eskatu dute Masek eta Puigdemontek
2016ko uztailean sortu zenez gero, PDeCAT alderdiak antolatutako lehen batzar ideologikoan hartu dute parte bi buruzagiek.
2017/03/29 - 16:21
Komisioak ukatu ditu Artur Masek Parlamentuan
Palau Auziko argibideak ematen izan da Mas bere borondatez. Fiskalaren kontra egin du eta akusatuen adierazpenak ez omen ditu aintzat hartzen.
2017/03/29 - 13:45
Mas: 'Ez nuen erantzukizun zuzenik alderdiaren finantza alorrean'
Kataluniako presidente ohia Parlamentean izan da CDC alderdiaren ustezko finantzazio irregularraren inguruan hitz egiteko. Esan duenez, alderdiko diruzainarengan "erabateko konfiantza" du.
2017/03/22 - 14:51
13 hilabeteko gaitasungabetzea Homsi, desobedientzia egotzita
Prebarikazio delituaz absolbitu du, ordea, Auzitegi Gorenak. "Gure ideiengatik zigortu gaituzte, ez dagokio zuzenbide Estatu bati, ezta Estatu demokratiko bati ere", erantsi du.
2017/03/14 - 16:37
Masek, Ortegak eta Rigauk A9ko auziaren jakinarazpena sinatu dute
Irene Rigauk Kataluniako Parlamentuan sinatu du JxSi, CUP eta SiQueEsPot taldeen babesarekin, eta esan duenez, "hau ez da harri bat, bultzada bat baizik".
2017/03/13 - 17:33
Ez dela 'damutzen' eta Gorenera eta Europara joko duela esan du Masek
Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak kargu publikorako bi urteko gaitasungabetzea ezarri dio. Artur Masek uko egin dio Espainiako egungo legediaren baitan berriro ere hautagai izateari.
2017/03/13 - 15:04
Bi urteko inhabilitazioa ezarri diote Artur Masi
Horretaz gain, Joana Ortegari urtebete eta 9 hilabeteko inhabilitazioa ezarri diote, eta urtebete eta 6 hilabetekoa, Irene Rigauri.
2017/03/13 - 13:40
A9ko auziagatik bi urteko gaitasungabetzea ezarri diote Artur Masi
Desobedientzia delitua egotzita, Joana Ortega presidenteordea izandakoari 21 hilabeteko zigorra ezarri dio epaimahaiak, eta Irene Rigauri, 18 hilabetekoa. Prebarikazio delituagatik errugabetu ditu.
2017/03/11 - 14:11
Nola eragingo dio Kataluniako prozesuari % 3aren auziak?
Ez da erraza aurreikustea zer gertatuko den Katalunian ondorengo hilabeteetan. Ustelkeria kasuek prozesu subiranistan izan dezaketen eraginari buruz galdetu diegu hainbat adituri.
2017/03/01 - 13:48
Homs: 'Epaiak Estatua eta Kataluniaren arteko harremanean eragingo du'
Fiskalak bederatzi urteko gaitasungabetze eskariari eutsi dio. Epaiketa epaiaren zain geratu da.
2017/02/28 - 20:52
Mas: 'Inork ez zigun esan A9a delitu larria izan zitekeenik'
Auzitegi Konstituzionalak galdeketa debekatu ostean, Kataluniako Gobernuak zerikusirik ez zuen beste prozesu parte hartzaile bat jarri zuela martxan esan du.
2017/02/23 - 13:51
Artur Masen esanetan, erreferenduma 'irailean egingo da, beranduen'
ETB2ko 'En Jake' saioan egindako elkarrizketa batean baieztatu duenez, erreferendum horrek gutxienez % 50eko parte-hartzea izan beharko luke kontuan hartzeko modukoa izan dadin.
2017/02/23 - 12:39
Artur Masekin eta Francesc Homsekin bildu da Andoni Ortuzar
Euskadiren eta Kataluniaren egoeraren inguruan hitz egiteko bildu dira Sabin Etxean Artur Mas, Francesc Homs eta Andoni Ortuzar.
2017/02/23 - 10:03
Prozesu subiranistak azkeneraino egingo duela esan du Masek
Katalunia eta Espainiaren arteko ituna Everesteko tontorra baino urrunago dagoela esan zuen Generalitateko presidente ohiak Kursaal jauregian.