Katalunia Europako nazio gisa aitortzea eskatu dute Masek eta Puigdemontek
Carles Puigdemont Generalitateko presidenteak eta Artur Mas presidente ohiak eta PDeCAT alderdiko buruzagiak "Mediterraneoko Danimarka" izateko asmoa duen Katalunia baten aldeko apustua egin dute, "Europako nazio batuen" erakunde baten baitan eta "estatalismotik" aldendutako eredu sozial batean.
2016ko uztailean alderdia sortu zenez gero antolatutako lehen batzar ideologikoan nabarmendu dutenez, PDeCAT "erdiko alderdi handia" da, "etorkizunari begira" dagoena, eta Kataluniak burujabetza lortzeko prozesuan behar duena, alegia.
Antolakuntza independentista, humanista eta sozioliberala dela azpimarratu dute. Halaber, Emmanuel Macron Frantziako presidente aukeratu berriaren aldeko jarrera erakutsi dute, ezkerra eta eskuinaren arteko ohiko zatiketatik ihes egiten duelako, ERC eta CUP alderdietatik bereiztuz.
Katalunia independientea izan dadin lortzeko alderdiak nahi duen ereduari buruz hitz egin dute Puigdemontek eta Masek, Bartzelonako Victoria Antzokian egindako bileran.
Mariano Rajoyri adostutako erreferenduma proposatzeko egingo dioten eskaintzari buruz, aldiz, ez dute sakondu nahi izan, gaur "edukia dugulako mintzagai", Masek esan duenez.
Administrazio ereduari dagokionez, "estatalizazioaren akatsean ez erortzea" eskatu du Masek. Izan ere, "herria elkarren arteko lidertzaz eta elkarren arteko arduraz eraiki behar da", gaineratu du, arlo publikoak eta pribatuan. Puigdemonten aburuz, berriz, "gizarte helduago bat" aldarrikatu du, Estatuaren "zaintzarik gabea".
Zure interesekoa izan daiteke
Sanchezek erantzunak eta neurriak eskatu dizkio Marokori, Ceutan muga-kontrolak huts egin zuelako
"Gogoak batzeko" deia egin du Sarek presoen aldeko urtarrileko manifestazioa "azkena" izan dadin
Arabak trenbide sektorea berritzeko zentro teknologikoa izango du Laudion
Kataluniara itzultzeko aukera zabaldu dio Puigdemonti Auzitegi Konstituzionalak, bidegabeko erabilera delituari amnistia eman dio eta
Kongresuak behin betiko kendu dio prentsa-akreditazioa Vito Quilesi
Akordio zabalak aipatu bai, baina gero ezezkoa bozkatzea aurpegiratu dio Estebanek Otegiri