Australia
Bondiko atentatuaren ostean, armen gaineko legeak gogortu egingo dituztela iragarri du Australiak
Australiako Gobernuak erantzun dio igandean Bondi hondartzan izandako erasoari, eta iragarri du aldaketak egingo dituztela armei buruzko legedian, kontrolak indartzeko. Sydneyn 16 pertsona hil zituzten.
Atzerrian dauden israeldarrei kontuz ibiltzeko eskatu die Gobernuak, Sydneyko erasoaren imitatzaileak egon daitezkeelakoan
Janucaren ospakizuna bertan behera geratu da Moskun eta juduen gurtza lekuen segurtasuna indartzea erabaki du Frantziako Gobernuak.
Australiako hondartza bateko juduen festa batean izandako eraso batek gutxienez 16 hildako eta 40 zauritu utzi ditu
Poliziak erasotzaileetako bat hil du, eta bestea atxilotu egin dute, hil ala biziko egoeran. Poliziak uste du aita-semeak zirela. Bondi hondartzan jazo da erasoa, 2.000 pertsona inguru bildu dituen juduen ospakizun batean.
Australiako hondartza bateko juduen festa batean izandako eraso batek gutxienez 12 hildako utzi ditu, tartean erasotzaileetako bat
Gainera, 30 pertsona zauritu dira gutxienez bi erasotzailek tiroka egindako erasoan. Poliziak horietako bat hil du, eta bestea atxilotu egin dute. Bondi hondartzan jazo da erasoa, juduen ospakizun batean.
Indarrean da Australian 16 urtez azpikoei sare sozialak erabiltzea debekatzen dien lege "historikoa"
Australiako Gobernuaren arabera, nerabeek gero eta presio handiagoa jasaten dute ingurune digitaletan, eta sare sozialak goizegi erabiltzeak antsietate, autoestimu baxu eta eskola-isolamendu arazoak larriagotu ditzake. Aldekoak eta kontrakoak ditu lege aitzindariak; azken horien iritziz isolamendua eta deskonexioa ekar diezaieke erabiltzaile zaurgarrienei.
Memoria eta erreparazioa: iraganeko krimenengatik hainbat Estatuk egindako barkamen keinuak
Hainbat Estatuk ofizialki onartu dituzte genozidioak, abusu kolonialak eta giza eskubideen urraketak, besteak beste, Alemaniak, Herbehereek, Belgikak eta Estatu Batuek barkamena eskatu dute. Gernikaren kasuan bezala, komunitateak sakonki markatu zituzten gertaerak izan ziren.
Milioika karramarro gorriren migrazio ikusgarria Australiako Christmas uhartean
Urtero, urria eta azaroa artean, Indiako ozeanoan dagoen Christmas uhartean, ikuskizun natural harrigarrienetako bat izaten da. Milioika karramarro gorri oihan tropikaletik atera eta itsasorantz abiatzen dira. Bertako errepide eta lorategiak gorritu egiten dira basotik itsasora egiten duten ibilbidean.
Palestinaren aldeko artista juduen kolektibo batek BBCren kontzertu bat eten du, Londresen
"MSOk odola du eskuetan", oihukatu dute Jewish Artists for Palestine (Artista juduak Palestinaren alde) taldeko aktibistek Melbourneko Orkestra Sinfonikoak (MSO) ostiralean Londresko Royal Albert Hall aretoan eskaini duen emanaldian. Urtero udako kontzertuak antolatu ohi ditu BBCk, 'BBC Proms' ekimenaren baitan.
Jacob Elordi aktorearen aitona Ondarroatik Australiara joan zen, azukre-kanabera plantazioetan lan egiteko
1958 eta 1963 artean, Espainiako pasaportea zuten ia 8.000 langile Australiara joan ziren, azukre-kanaberaren plantazioetan lan egitera; 2.500, euskal herritarrak. Gaur egun, migratzaile haien ondorengoek eta harrezkero iritsitakoek komunitate sendoa osatzen dute Queenslanden. Joaquin Elordiren kasua da, Jacob Elordi aktore ospetsuaren aitona.
Euskal diaspora, Mikel Reparazen erreportaje sortaren bidez
Aste honetan zehar, ETBri esker, diaspora bertatik bertara ezagutuko dugu, erreportaje berezi batzuen bitartez, Mikel Reparazen eskutik.
AEBk kritikatu du Estatu palestinarra onartzeko Macronen erabakia
Washingtonek Frantziaren erabakia kritikatu du, Gazako gatazkari buruzko nazioarteko iritzien arteko aldea handitzen den bitartean.