Australiako hondartza bateko juduen festa batean izandako eraso batek gutxienez 16 hildako eta 40 zauritu utzi ditu
Poliziak erasotzaileetako bat hil du, eta bestea atxilotu egin dute, hil ala biziko egoeran. Poliziak uste du aita-semeak zirela. Bondi hondartzan jazo da erasoa, 2.000 pertsona inguru bildu dituen juduen ospakizun batean.
Gutxienez 16 pertsona hil eta 40 zauritu dira gaur Australiako Sydney hiriko Bondi hondartzan, tiroka egindako eraso batean. Poliziak erasotzaileetako bat hil du, eta bestea atxilotu egin dute, baina oso larri dago. Australiako Poliziak aita-semeak direla uste dute, eta "atentatu terrorista"tzat jo du gertatutakoa.
Erasoa igande honetan jazo da, Australian 18:45 zirenean (08:45, Euskal Herrian), bi gizon armatu hondartza inguruan bildutako pertsonen aurka tiroka hasi direnean.
"Komunitate juduaren aurkako eraso terroristatzat jotzen dut gertatutakoa", esan du Mal Lanyon Hegoaldeko Gales Berriko komisarioburuak Chris Mimms estatuko lehen ministroarekin batera kazetarien aurrean egin dituen adierazpenetan.
Anthony Albanese lehen ministroak "Australiarentzako egun ilun hau" gaitzetsi du prentsaurrekoan. "Bondin lehertu den ankerkeria ezin da ulertu, gaur gauean hainbat eta hainbat familia pairatzen ari diren trauma eta galera amesgaiztorik txarrena baino haratago doa", adierazi du.
Erasoa gertatu den lekuan juduen ospakizun bat hastear zen. 2.000 pertsona inguru bildu dira bertan horren inguruan.
Herritar batek erasotzaileetako bati aurre egin eta geldiaraztea lortu du. Irudiak biralizatu egin dira eta gizona heroi nazional bihurtu da.
Antonio Guterres NBEko idazkari nagusiak gaitzetsi egin du "Sydneyn bildutako familia juduen aurkako eraso lazgarri eta hilgarria".
Halaber, Ursula von der Leyen Europako Batzordeko presidenteak elkartasuna adierazi die komunitate juduari eta Australiari tiroketaren berri izan ostean: "Bondi hondartzako eraso tragikoak hunkitu egin nau, eta doluminak helarazi nahi dizkiet biktimen familiei eta gertukoei. Europak elkartasuna adierazi nahi die Australiari eta mundu osoko komunitate juduei. Bat egiten dugu indarkeriaren, antisemitismoaren eta gorrotoaren aurka".
Netanyahuk Sydneyko erasoa Australiak estatu palestinarra aitortzeari egotzi dio
Bejamin Netanyahu Israelgo lehen ministroaren iritziz, Australiak egindako "Estatu palestinarraren aldeko deiak" zerikusia du tiroketarekin.
Netanyahuk ohar batean azaldu duenez, abuztuaren 17an gutun bat bidali zion Anthony Albanese Australiako presidenteari, bere gobernuak "antisemitismoa sustatzen" zuela ohartarazteko.
Zure interesekoa izan daiteke
AEBk ofizialki onartu du "espazioa kontrolatzeko" armak zabalduta dituela orbitan
AEBko agintariek azpimarratu dute gaitasun horrek herrialdea "defendatzeko" aukera ematen duela, euren "aurkako erasoen" aurrean.
AAren arriskua "gezurra" dela esan du Trumpek, eta klima aldaketaren "iruzurraren" pare jarri du
"Duela gutxi esaten zuten mundua desagertuko zela 'klima aldaketagatik'. Gezur horrek ez zien inoiz funtzionatu, eta orain hurrengoaren bila doaz", adierazi du AEBko presidenteak.
Nazio Batuen Erakundeak adimen artifiziala gobernatzeko eskatu die Estatuei eta enpresei: "Giza eskubide guztiak arriskuan daude"
Anthropic, OpenAI eta Google AA autoerregulatzeko segurtasun erakunde bat sortzea aztertzen ari dira, The Washington Post egunkariaren arabera. Donald Trumpek adierazi duenez, berriz, "AAk behar duen kontrol edo segurtasun mekanismo bakarra ni bezalako presidente indartsu eta argia da".
Eskoziak, Galesek eta Ipar Irlandak akordio historiko bat sinatu dute autodeterminazioaren alde
Cardiffen, Galesko hiriburuan egindako bileran independentziari buruzko erreferendumaren alde egiteko estrategia bateratua iragarri dute hiru buruzagiek.
Zentro-ezkerreko oposizioak garaipen estua lortu du Suedian, baina emaitza ez da ziurra oraindik
Hiru eserlekuren aldea baino ez du, 176 173ren kontra, eta ostiralerako espero da behin betiko emaitza, atzerritik iritsitako botoak zenbatuta. Ultraeskuinak indarra galdu du, eta Alderdi Kontserbadorearen atzetik geratu da.
Eskozia, Gales eta Ipar Irlandako liderrek independentziaren aldeko memorandum bat sinatuko dute gaur
Trumpek Irlandaren bateratzea laster gertatuko dela esan eta biharamunean iritsi da iragarpena. AEBko presidentearen adierazpenak oso kritikatuak izan dira Erresuma Batuan.
Zentro-ezkerreko oposizioko blokeak irabazi ditu Suediako hauteskundeak, inkesten arabera
Zentro-ezkerrak botoen % 51,3 eskuratu ditu eta Ulf Kristersson lehen ministro kontserbadoreak, berriz, % 46,8, SVT telebista publikoak egindako inkesta baten arabera.
AEBko Kongresuko demokratek IAren garapena geldotu nahi dute, sektoreko buruen alarmaren ostean, baina Trumpek esan du ez dela "gertatuko"
Asteartean bilera egingo dute Behe Ganberako demokratek, eta bertan "lehentasun garrantzitsu bat adimen artifizialaren inguruko ekintza izango da", aurreratu dute.
500 kolono israeldar inguru sartu dira Al Aksa meskitara juduen Urteberriko ospakizunetan
1967tik indarrean dagoen statu quoaren arabera (Israelek Ekialdeko Jerusalem okupatu zuenean), esparru hori musulmanen gurtzarako baino ez da, eta juduak bisitari gisa baino ezin dira sartu.
Ukrainak eta Errusiak elkarri eraso diote: bi pertsona hil eta dozenaka zauritu dira
Ukrainako indarrek Errusia ipar-mendebaldean eragin dituzte bi heriotzak, Nizhnekamsk udalerrian. Moskuk droneak erabiliz eraso dio Kievi, eta gutxienez bost lagun zauritu ditu. AEBren arabera, baina, bi herrialdeek nahi dute gatazka konpondu.