Austria
2025/06/10 - 18:48
Ikasle ohi batek 10 pertsona hil ditu tiroz Austriako eskola batean
Gutxienez 8 ikasle hil ditu gizonak (21 urtekoa). Ondoren, bere buruaz beste egin du.
2025/05/11 - 21:28
Mauthausenen askapenaren 80. urteurrena ospatu dute; 115 euskal herritar hil zituzten bertan naziek
Mauthausen-Gusen kontzentrazio-esparruaren askapenaren 80. urteurreneko ekitaldia egin da gaur Austrian. Espainiako Estatuko 4.700 lagun hil zituzten bertan naziek, 115 euskal herritar tartean. Mauthausen izan zen euskal deportatu gehien hartu zituen kontzentrazio-esparrua.
2025/02/16 - 17:40
Austriako Gobernuak baieztatu du larunbateko atentatua "eraso islamista" izan zela
Barne ministroak aurreratu du, lehen ikerketen arabera, Estatu Islamiarrarekin lotura zeukala, baina ez zuela aurrekari polizialik.
2025/02/15 - 20:57
Hildako bat eta lau zauritu Austrian, kale erdian labanaz egindako eraso batean
Polizia-aurrekaririk ez duen eta egoitza-baimena duen 23 urteko siriar bat atxilotu dute erasoaren ustezko egilea delakoan. Arrazoiak ikertzen dira, bakarrik jardun duen edo konplizerik duen, eta biktimekin harremanik ote zuen.
2025/01/27 - 07:00
Euskal herritarrak Holokaustoan: zenbat deportatu zituzten nazien kontzentrazio esparruetara?
Naziek preso hartutako euskal herritar gehienak Mathausen kontzentrazio-esparruan izan ziren.
2025/01/06 - 15:38
Austriako presidenteak Kickl ultraeskuindarrari eman dio gobernua osatzeko ardura, demokrazian lehen aldiz
Karl Nehammer kantziler eta buruzagi kontserbadoreak dimisioa eman ostean, OVP alderdi popularra FPOko eskuin-muturrarekin negoziatzeko prest agertu da.
2025/01/04 - 21:16
Austriako Gobernuko buruak, Karl Nehammer kontserbadoreak, dimisioa emango duela iragarri du
Hartara, huts egin du Gobernua osatzeko bidean abiatutako negoziazioak. FPÖ alderdi ultraeskuindarra, irailaren 29an botoen % 28 lortuta Austriako hauteskundeak irabazi zituen taldea, oposizioan dago.
2024/09/30 - 00:27
Ultraeskuinak garaipen historikoa lortu du Austrian, baina ez dute aliaturik gobernatzeko
FPÖk botoen % 28,8 lortu ditu (2019an baino % 13 gehiago). ÖVP Alderdi Popularrak % 26,3 (% 11 gutxiago), eta SPÖ sozialdemokrata izan da hirugarren indarra, botoen % 21,1 jasota (% 0,3 gutxiago). Ultraeskuina alde batera utzi eta koalizio handiaren teoria ari da indarra hartzen, gobernatzeko.
2024/09/29 - 13:33
Hauteskunde eguna dute igande honetan Austrian, eskuin muturra garaipenaren atarian dela
Askatasunaren Alderdia da faborito, demokristauengandik oso gertu, baina arazoak izango ditu gobernua osatzeko.
2024/09/28 - 13:25
Austriako eskuin muturra garaipenaren atarian dago igandean egingo diren hauteskundeetan
Askatasunaren Alderdia da faborito, demokristauengandik oso gertu, baina arazoak izango ditu gobernua osatzeko.
2024/09/27 - 22:20
Kanpainaren itxiera Austrian, ultraeskuindarren eta kontserbadoreen arteko inkestak oso estu daudela
Nahiz eta Alderdi Liberala (FPÖ) izan inkestetan buru (botoen % 26), gobernu koalizioa beharko du, eta gakoa izango da Alderdi Popular kontserbadoreak (ÖVP), bere bazkide posible bakarrak, Gobernuko presidentetza Herbert Kickl buruzagi ultrari lagatzea onartuko duen.
2024/09/15 - 23:56
Boris gogor jotzen ari da Europa erdialdea eta ekialdea, zortzi hildako eta milaka desplazatu izan dira
Gutxienez sei pertsona hil dira Errumanian, hildako bat Polonian eta beste bat Austrian. Euri-denboraleak uholdeak eta ebakuazioak eragin ditu Europa erdialdeko hainbat herrialdetan; Txekian, Eslovakian eta Austrian, besteak beste.
2024/09/14 - 22:17
Ezustean iritsi da elurra Austriako Alpeetara, eta behiak jaitsi behar izan dituzte
Uda inoiz baino lehenago amaitu zaie behiei Alpeetan. Elurra egin du Austrian, eta ganadua jaitsi behar izan dute abeltzainek. Hotzak ezustean harrapatu ditu, eta mendietatik jaitsi behar izan dituzte.
2024/08/08 - 15:34
Taylor Swiftek Vienako hiru kontzertuak bertan behera utzi ditu eraso terrorista baten mehatxuagatik
Poliziak hiru pertsona susmagarri atxilotu ditu, 19, 17 eta 15 urtekoak. Susmagarri nagusiak ikuskizuna egingo zen estadioaren aurrean immolatzeko asmoa zuen.
2024/06/10 - 17:58
Horrela aldatu da Europako mapa politikoa azken 10 urteotan
2014an, ultraeskuinak ez zuen 28 estatuetako bakarrean irabazi, baina indarra bereganatzen joan da urteotan. 2024 honetan, garaipenak eskuratu ditu Frantzian, Italian eta Austrian.
2024/04/13 - 12:47
AEBren ustez, Iranek une batetik bestera egingo dio eraso Israeli
"The Wall Street Journal" egunkariaren arabera, baliteke Teheranek gaur bertan egitea erasoa. Bidenek Israel babestuko dutela ohartarazi du. Herbehereetako Gobernuak Irango eta Irakeko enbaxadak itxiko ditu, eta Alemaniako eta Austriako gobernuek Irandik joateko eskatu diete euren herritarrei.

2023/04/28 - 20:20
Chillidari buruzko erakusketa monografikoa Austriako Kunsthalle Krems zentroan
"Eduardo Chillida. Grabitazioak" erakusketa Austriako Krems hirian egongo da ikusgai irailaren 24ra arte.
2023/04/28 - 13:47
Kunsthalle Krems museo austriarrak Chillidaren erakusketa bat zabaldu du
Erakusketak "Gravitation" izena dauka eta 80 lanek osatzen dute. Bertan, marrazki linealak, gainazalarekin lotutako collageak, erliebean grabatutakoak edo paper gainean zintzilikatutako lanak ikusi daitezke. Eskultorearen familiarekin eta Chillida Leku museoarekin elkarlanean egin da erakusketa.
2022/12/11 - 13:24
"Tirolina" bat probatuko dute Euskadin, lehen aldiz, egurra basotik ateratzeko
Sistema horren bidez, lokatza ez litzateke hartuneetara iritsiko, eta ur garbia zainduko litzateke. Gainera, kableak 200 metrotik behin baso-pistak izatea ahalbidetzen du.
2022/09/17 - 14:49
Seidlek Donostian zergatik ez den izango azaldu du: "Ni egoteak filmaren estreinaldia ilunduko luke"
Sail Ofizialean lehiatzen den pelikularen zuzendariak eskerrak eman dizkio Jose Luis Rebordinosi "hasieratik babesteagatik, presio mediatikoa izan den arren". Komunikabide batek filmaketan adingabeko aktoreei abusuzko praktikak egitea egotzi dio.