TIROKETA AUSTRIAN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ikasle ohi batek 10 pertsona hil ditu tiroz Austriako eskola batean

Gutxienez 8 ikasle hil ditu gizonak (21 urtekoa). Ondoren, bere buruaz beste egin du. 

Iragarkia
18:00 - 20:00

Hogeita bat urteko gizon bat tiroka sartu da gaur Graz hiriko (Austria) eskola batean, eta 10 pertsona hil ditu, tartean gutxienez 8 ikasle.

Austriako Barne Ministerioak prentsaurrekoan baieztatu duenez, ustezko erasotzaileak bere buruaz beste egin du hilketak gauzatu eta gero. Zentro horretako ikasle ohia zen.

Oraindik ez dago argi zer dela eta egin dituen hilketak, eta Barne ministroak eta agerraldi horretan parte hartu duten poliziek ez dute horri buruz espekulatu nahi izan. Dena dela, Austriako hedabideek aurreratu dute hiltzailea eskola-jazarpenaren biktima izan zela.

Erasoa 10:00ak aldera gertatu da 14 urtetik gorako ikasleak hartzen dituen bigarren hezkuntzako ikastetxe batean

Christian Stocker kantziler federalak adierazi du gaurkoa "egun beltza" eta "tragedia nazionala" izan dela. Horrenbestez, dolua ezarri du, hiru egunez.

Gainera, bihar, asteazkenea, minutu bateko isilunea egingo da herrialde osoan, 10:00etan, gertatutakoa gaitzesteko.

Austriako Gobernuak telefono zenbaki bat eta plataforma digital bat jarri ditu biktimen senideen esku, informazioa lor dezaten.

Agintariek dei egin dute, erasoaren irudiak sare sozialetan zabal ez daitezen.

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X