Hildako bat eta lau zauritu Austrian, kale erdian labanaz egindako eraso batean
Hamalau urteko adingabe bat hil da eta lau pertsona zauritu dira larunbat honetan Villachen (Austria), bizileku-baimena duen 23 urteko siriar batek labankadaz eraso ostean.
Poliziak adierazi duenez, oraindik ez da ezagutzen erasoaren arrazoia, baina APA albiste-agentziaren esanetan, lehen informazioen arabera, ustezko erasotzaileak ez zuen polizia-aurrekaririk.
Erasoa kalean bertan gertatu da, Austriako Villach herrian, Vienatik 350 kilometro hegoaldera, APAk polizia-iturriak aipatuta zabaldu duenez.
Polizia oraindik ikertzen ari da erasotzaileak bakarrik jardun duen edo konplizerik izan duen, eta biktimekin harremanik ote zuen.
Zaurituetako zaharrenak 32 urte ditu.
Erasoa 16:00ak baino lehentxeago gertatu da. Erasoaren lekuko izan den pertsona batek autoarekin harrapatu du erasotzailea, eta handik gutxira atxilotu dute.