basauri
2025/05/06 - 16:05
Beste hiru greba egun deitu dituzte Basauriko Bridgestonen, maiatzaren 8, 10 eta 12rako
Langileek ez dute baztertzen mobilizazio gehiago egitea, negoziazioen bilakaeraren arabera.
2025/05/05 - 18:15
Bridgestonek enplegu erregulazioko espedientearen baldintzak leundu eta kaleratze-kopurua birpentsatuko du
Kaleratzeagatiko ordaina 27 egunetik 35era igo du, eta aurre-erretiro egitasmo batez negoziatzeko prest dago. Sindikatuak eta enpresa hilaren 8an eta 12an elkartuko dira berriro, eta langileek grebari eutsiko diote.
2025/05/05 - 07:00
Bridgestoneko 300 bat langilek elkarretaratzea egingo dute gaur eguerdian Japoniak Madrilen duen enbaxadan
Astelehen honetan ere langileek greba eguna dute eta, Basauriko langileek 12:00etan egingo dute elkarretaratzea, lantegiko zubian.
2025/05/01 - 12:39
Marea laranja joan da Basauritik Bilbora, Bridgestoneren 335 kaleratzeen aurka
Bridgestone Basauriko langileak, senide eta lagunekin batera, Bilboko Moyua plazara joan dira, errepidetik. Enpresa-batzordeak azaldu duenez, atzo zuzendaritzarekin egindako bileran ez zen aurrerapausorik izan.
2025/04/30 - 13:14
Basauriko Bridgestoneko beharginek lantegiaren ekoizpena eten dute berriro, euren zazpigarren greba ondorioz
Gaurko, biharko, astelehenerako eta astearterako daude deituta lanuzteak, lan-batzordeak zuzendaritzarekin egin beharreko bilerekin bat eginda. Sindikatuek Bizkaiko lantegiaren etorkizuna bermatzea eskatu diote pneumatiko fabrikatzaileari.
2025/04/28 - 14:07
Talde kriminal baten bederatzi kide atxilotu dituzte Bizkaian, 70 lapurreta baino gehiago egitea leporatuta
Indarra erabiliz saltokietan lapurretak egin eta ibilgailuak lapurtzen zituen talde kriminal bat desegin du Guardia Zibilak, eta 24 pertsona atxilotu ditu Bizkaian eta Kantabrian.
2025/04/25 - 14:33
Bridgestone Basauriko langileek beste lau greba egun deitzea erabaki dute
Langileek bat egin dute batzordeak apirilaren 30ean eta maiatzaren 1, 5 eta 6an grebak deitzeko egindako proposamenarekin; zuzendaritzarekin egingo diren hurrengo bilerekin bat egingo dute mobilizazioek.
2025/04/24 - 16:16
Zuzendari eta langileen arteko bilera antzua izan da, eta Bridgestoneko langileek grebari eutsiko diote
Gaur langileek laugarren greba eguna egin dute. Ekoizpena etenda dago Basauriko Bridgestoneren lantegian eta jarraipena erabatekoa izaten ari da enplegu-erregulazioko espedientearen aurkako greba-deialdietan.
2025/04/15 - 15:36
Hiru greba egun gehiago deitu dituzte Basauriko Bridgestone lantegian apirilaren 24, 25 eta 26rako
Apirilaren 24tik maiatzaren 31ra erregistratu dituzte lanuzteak, baina, oraingoz, lehen hiru egunak baino ez dituzte deitu. Beste mota bateko protestak ere aurreikusi dituzte, gatazka ageri-agerian egon dadila.
2025/04/15 - 11:38
Sindikatuen ustez ez da aurrera egin Bridgestoneren etorkizuna bermatzeko eta kaleratzeak saihesteko
Kezka gero eta handiagoa da Basaurin eta Alonsotegin. Hirugarren eta azken greba egunean, sindikatuen ustez ez da da aurrera egin Bridgestoneren etorkizuna bermatzeko eta 335 kaleratze saihesteko. Sindikatuek gogor salatu dute enpresaren jarrera.
2025/04/15 - 11:22
Hirugarren greba eguna Bridgestonen: sindikatuek plan industrial bideragarri baten falta salatu dute
Langileen batzordea eta zuzendaritza datorren astean bilduko dira negoziazio-mahaian, apirilaren 24an, hain zuzen ere; bitartean, sindikatuek borrokan jarraitzeko deia egin diete langileei. Ekoizpena "geldirik" dagoela adierazi dute.
2025/04/14 - 20:00
Asteartean mobilizatzeko deia egin dute Bridgestoneko sindikatuek, enpresaren "interes falta" salatu ondoren
Lan-erregulazio espedientearen kontsulta-aldian zuzendaritzak eta sindikatuek egin duten hirugarren bilera akordiorik gabe amaitu da. Hortaz, sindikatuek astearte honetarako (apirilak 15) deitutako greba-deialdiari eutsi diote, Basaurin eta Usansolon.
2025/04/12 - 19:57
Bilboko eta Basauriko bi administraziok 1,2 milioi euro banatu dituzte Loteria Nazionalaren zozketan
06190 zenbakiak izan da saritua larunbat honetako zozketan.
2025/04/11 - 16:27
Basauriko eta Usansoloko Bridgestoneko lantegiak ''erabat'' geldituta, langileen bigarren greba egunean
Basauriko beharginei Usansolokoak batuko zaizkie gaurko lanuztera, eta jarraipena "erabatekoa" izan da bi lantegietan. Bestalde, zuzendaritza eta sindikatuak kaleratzeen baldintzak negoziatzen hasiko dira.
2025/04/11 - 13:02
Basauriko eta Usansoloko Bridgestoneko lantegiak "erabat" geldituta, langileen bigarren greba egunean
Basaurikoei Usansoloko beharginak ere batuko zaizkie gaurko lanuztera. Jarraipena "erabatekoa" izan da bi lantegietan. Bestalde, zuzendaritza eta sindikatuak kaleratzeen baldintzak negoziatzen hasiko dira.
2025/04/09 - 09:49
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, zerga berrikuspena eta EH Bildu eta PSE-EE bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/08 - 20:24
Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestoneko kaleratzeen aurka
Basauriko Bridgestone lantegiko lehen greba eguna 05:00etan hasi da, eta erabateko jarraipena izan du. Beste bi greba-egunak apirilaren 11n eta 15ean izango dira.
2025/04/08 - 11:40
Erabateko jarraipena izan da Basauriko Bridgestoneko lehen greba egunean, 335 kaleratzeen aurka
Bridgestonek Basaurin duen lantegiko beharginen % 100ek egin dute bat gaur multinazionalaren zuzendaritzak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin. 05:00etan hasi dute mobilizazioa.
2025/04/08 - 11:28
Manifestazio jendetsua Basaurin, Bridgestone lantegiko 335 kaleratzeen aurka protesta egiteko
Basauriko Bridgestone lantegiko beharginen % 100ek egin dute bat gaur multinazionalaren zuzendaritzak planteatutako kaleratzeen aurka deitutako hiru greba egunetako lehenengoarekin. Bi greba egun gehiago deitu dituzte apirilaren 11rako eta 15erako.
2025/04/08 - 09:36
Albiste izango dira: Muga-zergen aurkako neurriak, greba Basauriko Bridgestonen eta Emakunde saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.