Bolivia
Rodrigo Pazek presidentetzarako bigarren itzulia irabazi du Bolivian
Agindu egin du herrialdea mundura "zabalduko" duela, eta bat egin nahi duten sektore guztiekin lan egingo duela, nazioak bizi duen krisialdia bukatu eta "aurrera ateratzeko".
Boliviako presidentetzarako hauteskundeen zenbaketa martxan, eskuineko bi hautagairen artean erabakitzeko
Presidentea eta presidenteordea aterako dira hauteskunde hauetatik. Ezkerraren 20 urteko botere zikloari amaiera emango zaio, Evo Moralesen MAS ez baita bigarren itzuli honetara iritsi. Quiroga kontserbadorea da faborito, Paz zentristaren aurretik.
EITBk Evo Morales elkarrizketatu du
Boliviako presidente ohia hiri hurbilenetik bost ordura bizi da, hiru segurtasun perimetrok babestuta, bere aurkako atxilotze agindua saihesteko. Eneko Zuberogoitia EITBren korrespontsalak haren gotorlekura sartu eta Evo Morales elkarrizketatu ahal izan du.
Eskuinera biratu du Boliviak: Paz eta Quiroga presidentegaiak lehiatuko dira urriko bigarren itzulian
Ezustean, Alderdi Demokristauaren hautagaiak lortu du garaipena presidentetzarako hauteskundeen lehen itzulian, Quiroga presidente ohi kontserbadorearen aurretik. Halaber, 20 urtez gobernatu duen ezkerreko MAS alderdia bigarren itzulitik kanpo gelditu da.
Bolivian hauteskunde historikoak dituzte gaur: ia 20 urte geroago baliteke eskuinak agintea eskuratzea
Batasun Aliantzako Samuel Doria Medina enpresaria da inkesten buru, eta oso gertu du Aliantza Libreko Jorge Tuto Quiroga oposizioko kide eta presidente ohia (2001-2002).