Boliviako presidentetzarako hauteskundeen zenbaketa martxan, eskuineko bi hautagairen artean erabakitzeko
Presidentea eta presidenteordea aterako dira hauteskunde hauetatik. Ezkerraren 20 urteko botere zikloari amaiera emango zaio, Evo Moralesen MAS ez baita bigarren itzuli honetara iritsi. Quiroga kontserbadorea da faborito, Paz zentristaren aurretik.
La Paz. Argazkia: EFE
Boliviako Hauteskundeen Auzitegi Gorenak jakinarazi duenez, normaltasun osoz igaro da bigarren itzuli historiko honen hauteskunde eguna. Auzitegiak nabarmendu du herrialde osoan jarritako 34.000 mahaietan % 100ean funtzionatu dutela eta herritarren konpromisoa goraipatu du.
Hauteskunde eguna izan dute gaur, izan ere, Bolivian, presidentea eta presidenteordea hautatzeko. Faboritoak Rodrigo Paz senatari zentrista eta Jorge Quiroga agintari kontserbadore ohia dira.
20 urtean lehen aldiz, Evo Moralesen MAS alderdia ez da buruz burukora iritsi eta eskuineko bi hautagaien artean egin behar izan da aukera.
Bolivian bezala, munduko 22 herrialdetatik ere parte hartu ahal izan dute boliviarrek hauteskundeetan, eta dagoeneko 300 mahai baino gehiago itxi dituzte Europan eta Japonian.
Euskal Herrian 22:00ak zirenean itxi dituzte hauteslekuak eta kontaketaren emaitza ondorengo orduetan ezagutuko da. Lau hautagaiek La Pazen itxarongo dituzte emaitzak, Edman Lara presidenteorde izateko hautagaiak izan ezik.
Quiroga, faboritoa
Paz eta Quiroga izan ziren bi hautagai bozkatuenak abuztuaren 17an egindako hauteskunde orokorretan, eta Boliviako Parlamentua berritu zuten hurrengo bost urteetarako, baina inork ez zuen lortu lehen itzulian garaile izateko adina babes.
Abuztuko bozketan, Alderdi Demokrata Kristauak (PDC) aurkeztutako senatari zentristak botoen % 32,06 lortu zituen, eta presidente ohi kontserbadoreak, Aliantza Librea ordezkatuz, % 26,70.
Bigarren itzulia 2009tik indarrean dagoen Konstituzioan sartu zuten. Horren arabera, "Presidentetza eta Presidenteordetza aitortuko zaio hauteskunde zerrenda irabazleari", baldin eta baliozko botoen % 50 baino gehiago lortzen baditu, edo gutxienez botoen % 40 jaso eta hurrengoari gutxienez 10 puntuko aldea ateratzen badio.
Urriaren 19 honetan lehenengoz erabiliko da mekanismo hori presidentea eta presidenteordea hautatzeko, eta "botoen gehiengoa" lortzen duen binomioa izango da irabazle.
Inkestek Quiroga jotzen dute faborito, baina Pazek zalantzan jarri du galdeketa horien balioa, lehen itzulian azken tokietan utzi zutelako.
Bi hautagaiek premiazko neurriak iragarri dituzte Bolivia krisi ekonomikotik ateratzeko. Quirogak dolarrak sartuko ditu, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) bitartez, eta Pazek hornidura arazoari konponbidea emateko erregaiak lortuko dituela hitzeman du.
Biak bat etorri dira esaten Estatua txikitu behar dela, eta horrek Sozialismorako Mugimenduak (MAS) 20 urtez mantendu duen eredu ekonomikoa aldatzea ekarriko du.
Bolivian botoa ematea derrigorrezkoa da, eta botoa emandakoan herritarrek ziurtagiri bat jasotzen dute, hauteskundeak izan eta hurrengo 90 egunetan erakunde publikoetan eta bankuetan edozein izapide egiteko aurkeztu beharrekoa.
Hauteskunde lasaiak
Europar Batasuneko Hauteskundeak Behatzeko Misioak jakitera eman duenez, "lasaia" izaten ari da presidentetzarako bigarren itzuliko bozketa-eguna.
Misioaren buruak, Davor Ivo Stier kroaziarrak, azaldu du "11:00ak arte (15:00 GMT) egun lasaia izan da" eta herritarrak "kopuru handian" bozkatzen ari dira.
"Espero dezagun horrela jarraitzea, egun osoa lasaia izatea eta Boliviako demokraziarentzat jaieguna izatea, lehen itzulia izan zen bezala", gaineratu du Stierrek.
EBk 120 behatzaile zabaldu ditu Boliviako bederatzi eskualdeetan zehar.
Stierrek zehaztu duenez, asteartean bigarren itzuliari buruzko atariko txostena eskainiko dute, "etorkizunerako gomendioekin".
Zure interesekoa izan daiteke
Mila lagun baino gehiago hil dira Nepalen uholdeen ondorioz, eta 3900 pertsona desagertu dira
21.000 agente baino gehiago ari dira bilaketa eta erreskate lanetan, eta 11.814 pertsona erreskatatzea lortu dute, 253 atzerritar barne.
Sheinek estreinako makala egin du Hong Kongeko burtsan, eta % 4ko galerekin dabil
Txinako ehungintza erraldoiak zulo handiekin hasi du burtsako ibilbidea, eta % 10eko galerak ere izan ditu uneren batean. Bien bitartean, gaur, asteartea, abiatuko du Frantziak negozio eredu horren aurkako eraso fiskala, produktu bakoitzaren gaineko 12 eurorainoko kargak martxan jarriz.
Epaimahai batek errudun jo du Duane "Keffe D" Davis, Tupac Shakur raperoaren hilketagatik
Duane "Keffe D" Davis errudun jo du epaimahai batek, Las Vegasen (Nevada) lehen graduko hilketa leporatuta, 1996an Tupac Shakur rap abeslari ikonikoa hil zuen tiroketa antolatzeagatik.
AEBk eta Iranek erasoei ekin diete berriro Ekialde Hurbilean
Armada estatubatuarrak bi plataforma bonbardatu ditu goizaldean eta bi pertsona hil ditu. Iranek Jordaniako eta Arabiar Emirerri Batuetako base militarrei eraso eginez erantzun du.
900 pertsona baino gehiago hil dira eta 4.200 daude desagertuta, Nepalgo uholdeen ondotik
39 herrialdetatik Nepalera joandako 590 lagun falta dira. Bestalde, Rasuwagadhi proiektu hidroelektrikoko tunel bateko bilaketa lanak amaitu dituzte. Uste zuten dozenaka langile zeudela bertan harrapatuta, baina ez dute inor aurkitu.
Tentsioak gora egin du Ekialde Hurbilean, Iranek eta AEBk elkarri eraso egin baitiote
AEBk Larek uhartea bonbardatu izanari erantzuteko, Washingtonek Jordanian eta Arabiar Emirerri Batuetan dituen instalazio militarren aurka jo du Teheranek. Gainera, "super petrolio-ontzi" batek su hartu du Ormuzen, bi mina lehertuta.
Gutxienez pertsona bat hil eta 15 desagertu dira Coloradoko Arroila Handian bat-batean izandako uholdeetan
Ekaitz eta euri-jasa handiak aurreikusi dituzte, eta "bat-bateko ur-goraldiak, lur- eta harri-jausiak" egon daitezkeela ohartarazi dute.
Gutxienez zortzi pertsona hil dira Zipren ferry bat hondoratuta, eta eskifaia guztia atxilotu dute
Ontziak 259 bidaiari eta tripulazioko zortzi kide zeramatzan, eta Kireniako portutik abiatu eta gutxira irauli da, kostaldetik bi kilometro ingurura. Erreskate taldeak desagertuta dauden 17 lagunen bila ari dira.
Maduroren argazki berriak argitaratu dituzte espetxetik: "Irmo gaudela jakin dezazuela nahi dut"
Argazkiek 2026ko ekainaren 25eko data dute baina bi hilabete beranduago kaleratu dira, AEBk eta Venezuelak petrolio erreserben % 20ri buruzko akordioa iragarri duten asteburu berean.
Uholdeak gertatu eta lau egunera, Trishuli ibaiaren inguruan bizi diren herritarren ezinegona gero eta handiagoa da
Olatz Urkia EITBk Asian duen korrespontsala Nepalen dago, uholdeen zero gunean. Bizirik atera diren herritarrak kexu dira etxerik gabe gelditu direlako eta ez dutelako laguntza nahikorik jaso. Bestalde, uholde gehiago izango diren beldur dira eta senideen baimenik gabe gorpuak hobiratzen ari direla salatu dute.