Hauteskundeak Bolivian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bolivian hauteskunde historikoak dituzte gaur: ia 20 urte geroago baliteke eskuinak agintea eskuratzea

Batasun Aliantzako Samuel Doria Medina enpresaria da inkesten buru, eta oso gertu du Aliantza Libreko Jorge Tuto Quiroga oposizioko kide eta presidente ohia (2001-2002).

AME635. LA PAZ (BOLIVIA), 16/08/2025.- Fotografía del 10 de marzo de 2025 que muestra a una persona cubriendo el símbolo del partido Movimiento al Socialismo (MAS), en La Paz (Bolivia). Los bolivianos acudirán este domingo a las urnas para elegir al nuevo Gobierno y Parlamento para el próximo quinquenio, en unos comicios generales que podrían marcar un viraje político hacia el centro o la derecha tras 20 años de una hegemonía de los Gobiernos del izquierdista Movimiento al Socialismo (MAS). EFE/ Luis Gandarillas

Pertsona bat horma bat zuritzen Bolivian, hauteskundeen atarian. Artxiboko argazkia: Europa Press

Boliviako hauteskunde orokorren eguna abiatu da igande honetan, hauteskunde-mahaiak irekita. Bertan, presidentea eta presidenteordea aukeratuko dituzte, eta 2025-2030 aldirako Parlamentua berrituko dute.

Herrialdean zehar atondutako hauteslekuak 08:00etan ireki dituzte (14:00ak Euskal Herrian), eta zortzi orduz egongo dira irekita, 16:00ak arte (20:00ak Euskal Herrian).

Bolivian hauteskunde egun historikoa izan daiteke gaurkoa, eskuineko gobernu bat ekar lezakeelako, Sozialismorako Mugimendua (MAS, gaztelaniaz) ia 20 urtez agintean izan ostean. Dena dela, adituen arabera, eskuinak agintea lortu nahi badu, "itunak eta negoziazioak" egin beharko ditu beste indar politiko batzuekin.

Batasun Aliantzako Samuel Doria Medina enpresaria da inkesten buru, eta oso gertu du Aliantza Libreko Jorge Tuto Quiroga oposizioko kide eta presidente ohia (2001-2002).

Aurreikuspenak betez gero, bigarren itzulia egin beharko dute urrian hautagai horietako bat hautatzeko, eta presidentea gehiengo soilez aukeratuko dute orduan.

"Hurrengo bost urteetan gobernantza bermatzeko, alderdi politikoen arteko itunen beharra sortuko da ziurrenik", Lily Peñaranda analista politikoaren esanetan.

Horren ustez, boterea eskuratzen duenak "ezingo ditu neurri aurrerakoiak bultzatu", egungo krisi egoerak ez diolako Estatuari gehiago gastatzen uzten; beraz, irabazlea ezkerrekoa edo eskuinekoa izan, "erabaki liberalak hartu beharko ditu ziurrenik, Boliviako ekonomiak horixe behar duelako".

Hamar alderdi politikok eman zuten izena Boliviako hauteskundeetarako, baina zortzik bakarrik jarraitzen dute lehian, Senatuko presidente Andronico Rodriguez ofizialista (bosgarren tokian dago azken inkestetan) eta Eduardo del Castillo Gobernuko ministro ohia (MASekin ez du % 2,1etik gorako boto-asmoa lortu) tartean.

Boliviarrak botoa ematera deituta daude 2025-2030 aldirako presidentea, presidenteordea eta Parlamentua aukeratzeko. Alabaina, egoera ekonomiko konplexuan murgilduta daude, dolarrik eza, erregai eskasia, lehen mailako produktuak garestitu dituen inflazioaren gorakada eta, martxan jarritako "eredu ekonomikoaren porrota" leporatuta, Luis Arce presidenteari eta MASeko administrazioari egindako kritika zorrotzak tartean.

Moralesek aginte militarraren aldaketaz ohartarazi du

Testuinguru horretan, Luis Arce presidenteak Indar Armatuen goi agintari militarra aldatu izanak eragin ditzakeen "kontrol falta instituzionala eta botere-abusua" zaintzeko eskatu dio Evo Morales Boliviako presidente ohiak nazioarteari.

"Deigarria da aginte militarra ustekabean aldatu izana hauteskundeak egiteko bi egun falta direnean, hainbat hipotesiri men eginez: akordio politikoak betetzeko iruzurra prestatzea edota presidenteak karguari uko egitea indar polizialekin, militarrekin eta Estatuko justiziarekin kontrolik ez izatearen beldur", idatzi du Moralesek sare sozialetan.

Hautagai baten inguruan eztanda

Leherketa bat izan da igande honetan Andronica Rodriguez Aliantza Popularraren Boliviako presidentegaiaren hauteslekutik gertu.

Juan Carlos Campero fiskalak tokiko hedabideei azaldu dienez, "ez dago kalte materialik, ezta pertsonalik ere", eta "hauteskundeak normaltasunez egiten ari dira".

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDIA GAZA, 20/08/2026.- La población gazatí celebró este jueves un funeral masivo de 50 personas que murieron como resultado de la ofensiva israelí contra la Franja, entre ellas 19 niños y menores de edad, que fueron enterradas en un cementerio próximo al Hospital Shifa de la norteña ciudad de Gaza. EFE/MOHAMMED SABER
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Israelek 2023an hil zituen 50 pertsonen gorpuzkiak lurperatu dituzte Gazan

Gazako hiru familitako kideak dira denak, tartean 19 adin txikiko. Defentsa Zibileko erreskatatzaileek orain lortu dute haien gorpuzkiak 2023an bonbardatu zituzten eraikinaren hondakinen azpititik ateratzea. Gazatarren Osasun Ministerioak egindako kalkuluen arabera, 73.400 pertsona baino gehiago hil dira Gazan Israelen erasoaldia hasi zenetik eta 7.500 gorpuk hondakinen azpian jarraitzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X