Danimarka
Europako herrialdeek Groenlandiako subiranotasunaren eta egungo mugen alde egin dute, NATOko kide gisa
Besteak beste, Espainiak, Frantziak eta Danimarkak babestu dute adierazpena. Esan dutenez, AEB "funtsezko bazkidea" da Artikoa "seguru" mantentzeko, baina adierazpena Donald Trumpek lurraldea bereganatzeko egindako mehatxuen ostean iritsi da.
EBk ez du Groenlandia arriskuan ikusten, AEB herrialde aliatua delako
AEBk Groenlandia "behar" duela azpimarratu du Trumpek, segurtasun arrazoiengatik
"Groenlandia behar dugu segurtasun nazionalagatik. Une honetan oso leku estrategikoa da, Errusiako eta Txinako ontziz betea", azpimarratu du Donald Trumpek Air Force One hegazkinean egindako adierazpenetan.
Zergatik da Groenlandia giltzarria lur arraroen lasterketan?
Groenlandian ustiatu gabeko lur arraroen aztarnategi handienetako batzuk daude. Ezinbesteko elementuak dira garapen teknologikorako, eta, hori dela eta, guztiek dute begiz jota Artikoko lurralde hori. Baina, zer nahi dute Groenlandiako biztanleek beren etorkizunerako? Mikel Reparaz, ETBko nazioarteko burua, han izan da.
NATOk ariketa militarrak iragarri ditu Europa ekialdean, aire-espazioa urratu ondoren
Ariketa militarrak "datozen egunetan hasiko dira", eta Danimarka, Frantzia, Erresuma Batua, Alemania eta "beste herrialde batzuk" inplikatuko dituzte.
Segurtasun Kontseiluko Europako herrialdeek Gaza okupatzeko plana alde batera uzteko eskatu diote Israeli
Bahituentzat arriskutsua dela ohartarazi dute Erresuma Batuak, Frantziak, Danimarkak, Greziak eta Esloveniak, eta Gazako egoera humanitarioak okerrera egingo lukeela azpimarratu dute.