Diputatuen Kongresua
2024/05/06 - 12:04
Estebanek uste du Katalunian "blokeo arriskua erreala" dela
Diputatu jeltzalearen ustez, maiatzaren 12ko hauteskundeek Katalunian marraztuko duten agertoki politiko berriak goitik behera baldintzatuko du Espainiako Gobernuaren "garapena". Horren baitan egon daiteke, bere hitzetan, legealdia amaitzea edo ez.
2024/05/02 - 11:52
Sanchezek defizit demokratikoa dagoela esatea txalotu du Aizpuruak, baina "neurriak" eskatu dizkio
EH Bilduren diputatuaren arabera, autogobernuaren inguruan EAEn eta Nafarroan akordio sendoak lortu eta Madrilera joateko momentua da.
2024/04/30 - 11:27
Eraberritze demokratikorako neurriak zehazteko eskatu dio Estebanek Sanchezi
EAJk Kongresuan duen bozeramaileak ohartarazi du demokraziaren printzipioak zaindu egin behar direla, adierazpen askatasuna eta prentsa askatasuna, kasu.
2024/04/25 - 21:54
Eta orain zer aukera ditu Pedro Sanchezek?
Konfiantza-galdea egitea edo presidente kargua uztea dira Sanchezek azter ditzakeen aukerak. Espainiako Gobernuko presidenteak ezin ditu Gorteak maiatzaren 30a baino lehen desegin.
2024/04/24 - 23:37
Pedro Sanchez: 'Hala eta guztiz ere, nire herrialdeko Justizian sinesten jarraitzen dut'
"Gaur bezalako egun batean, eta ezagutu ditudan albisteen ondoren, hala eta guztiz ere, nire herrialdeko justizian sinesten jarraitzen dut". Horrela mintzatu da Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea Diputatuen Kongresuan egindako kontrol saioan.
2024/04/24 - 11:32
Sanchez: ''Euskadin hamar bototik bederatzi inbestidura babestu zuten alderdi politikoetara joan ziren''
Alberto Núñez Feijook "zoriondu" egin du Pedro Sanchez EH Bilduk A21eko hauteskundeetan lortutako emaitzagatik. Espainiako Gobernuko presidentea, bere aldetik, euskal hautesleek inbestidurako blokeari emandako babesaz harro agertu da.
2024/04/24 - 10:03
Albiste izango dira: AIren urteroko txostena, kontrol saioa Kongresuan eta San Prudentzioko pregoia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/23 - 23:35
Diputatuen Kongresuak otsoari babes berezia kentzeko atea zabaldu du
Voxek, Juntsek eta EAJk babestu dute PPren ekimena aintzat hartzea. Bestalde, EH Bildu abstenitu egin da.
2024/04/22 - 20:23
Illak onartu du "gutxi batzuk" pandemian kontratuez baliatu zirela, baina "antzematen zailak" zirela
Gainera, Osasun ministro ohiak esan du behin bakarrik ikusi zuela Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, Koldo Garcia, eta adierazi du "faltsua" dela Ministerioak legez kanpoko ustezko sarearen enpresa nagusiari erosi izana.
2024/04/22 - 19:52
Illak dio behin bakarrik ikusi zuela Koldo, eta gezurra dela Osasun Sailak sareari erosi izana
Salvador Illa Osasun ministro ohia eta PSCko buruak esan du behin bakarrik ikusi zuela Koldo Garcia, Jose Luis Abalos ministro ohiaren aholkularia, eta adierazi du "gezurra" dela bere ministerioak Kudeaketa Irtenbideak izeneko auzian ikertutako enpresa nagusia erosi izana.
2024/04/22 - 13:48
Ez deklaratzeko duen eskubidea baliatu du Koldo Garciak, Senatuko ikerketa batzordean
Maskaren salerosketan izandako kontratu irregularren kontura Senatuan osatutako ikerketa batzordean, kontzientzia lasai duela esan du Abalosen aholkulari izandakoak. Halaber, Senatura itzultzeko prest agertu da informazioa kontrastatzeko tresnak dituenean eta epailearen aurrean deklaratzen duenean.
2024/04/22 - 10:26
Koldo Garcia eta Salvador Illa, Senatuko eta Kongresuko ikerketa batzordeetako lehen galdekatuak
Pandemian, maskaren salerosketan izandako kontratu irregularren kontura eratutako bi ikerketa batzordeek jardunari ekingo diote. Abalos ministro ohiaren aholkularia Senatuan izango da, baina ez die zertan galderei erantzun beharko, auzipetuta baitago. Kongresuan, Osasun ministro ohia itaunduko dute.
2024/04/18 - 10:48
Bruselak dio Amnistia Legearen azterketa Veneziako Batzordearen irizpenean oinarrituko dela
Amnistia Legea aztertzeko Bruselan egin duten bileran, Marta Cartabia Veneziako Batzordeko presidenteak esan du nazioarteko estandarrak betez gero, amnistia legearen eta botere banaketaren artean ez legokeela talkarik.
2024/04/16 - 14:00
Abalos 'Koldo auzia' ikertzeko batzordean azalpenak ematera deituko dute, PSOEk bere bazkideekin hala adostuta
PSOEk joan den astean aurkeztu zuen zerrendan ez zen ageri Abalosen izena. Azkenean, baina, zerrenda bateratua aurkeztea adostu dute, eta hor bai, ministro ohia sartu dute.
2024/04/10 - 00:50
Kongresuak pertsona atzerritarren ezohiko erregularizaziorako herri-ekimena tramitatzea onartu du
Aitzitik, Ganberak atzera bota du Espainiako Estatuan "etxebizitza-larrialdi" egoera ezartzeko proposamena. Bankuei zerga bikoizteko proposamena ere atzera bota du.
2024/04/08 - 10:55
'Koldo auzia' ikertzeko batzordean azalpenak emango dituztenen zerrenda aste honetan erabakiko du Senatuak
Senatuak aho batez onartu zuen joan den astean, 259 senatarien aldeko botoekin, 'Koldo auzia' ikertzeko batzorde bat sortzea. PPren proposamenak talde guztien babesa jaso zuen.
2024/04/03 - 09:59
Albiste izango dira: GKEen kontrako erasoak Gazan, errelebo kontratuak eta 'bake artisauen' kontrako epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/02 - 20:17
Martxan da administrazio guztiek pandemian zehar egindako kontratuak ikertuko dituen Kongresuko batzordea
Senatuan, PPk eskatuta, Koldo sarearen inguruko beste ikerketa batzorde bat abiatu eta biharamunean, Kongresuak PSOEk bultzatutako beste batzorde bat osatu du. Alejandro Soler sozialista izango da baztordeko presidentea.
2024/04/02 - 09:43
Albiste izango dira: 'Bakearen artisauen' kontrako epaiketa, maskarei buruzko ikerketa eta langabezia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/02 - 07:00
Kongresuak maskarei buruzko ikerketa-batzordea osatuko du gaur eta Senatukoarekin paraleloan arituko da
Covid-19aren pandemian izan zen osasun materialaren kontratazio publikoari buruzko ikerketa batzordea eratzeko saioa 16:00etan hasiko da.