EAEko Autonomia Estatutua
2024/07/30 - 10:56
Ubarretxena Torres ministroarekin bilduko da gaur, eskumenen eskualdaketan aurrera egiteko
Joan den ostiralean, Sanchezek eta Pradalesek Gernikako Estatutua betetzeko hartutako konpromisoa eta gero iritsi da gaurko hitzordua.
2024/07/30 - 09:48
Albiste izango dira: Sanchezen deklarazioa, alerta laranja beroagatik eta transferentzien inguruko bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/07/23 - 15:00
Eusko Jaurlaritza uztailaren 30ean bilduko da Torres ministroarekin eskumenen eskualdaketan aurrera egiteko
Gobernu Kontseiluaren ostean, Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak adierazi du egun horretan bertan bilera egingo duela Lurralde Politikako Estatu idazkariarekin ere bai.
2024/07/21 - 09:00
Jesus Prieto, antropologoa: ''Estatus soziala mantentzea da oporretan kanpora joateko arrazoietako bat''
Hala ere, antropologoaren ustetan, turismo eredua aldatzen ari da azken urteetan: dagoeneko ez dugu denok eguzkia eta hondartza aukeratzen opor-garaian, leku lasaiagoen bila ere aritzen da jendea.
2024/07/16 - 15:51
Ubarretxena sailburuak uztailean bildu nahi Torres ministroarekin transferentziez hitz egiteko
Maria Ubarretxena sailburuak Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroari Aldebiko Batzorde Iraunkorra martxan jartzeko eskatuko dio, "eskumenak azkarrago eskualdatzeko".
2024/07/16 - 14:50
EAJk bilera sorta abiatuko du irailean alderdi guztiekin estatutu berriari buruz
Andoni Ortuzarrek adierazi duenez, EAJ, apirilaren 31ko hauteskundeetan boto gehien jaso zituen alderdia, prest dago estatutu itun berriaren inguruko elkarrizketa garaia kudeatzeko ardura bere gain hartzeko.
2024/07/16 - 14:40
EAJk bilera "diskretuak" egingo ditu irailetik aurrera alderdiekin estatutu berrirako ituna adosten hasteko
Andoni Ortuzar jeltzaleen buruzagiak egin du iragarpena Imanol Pradales lehendakariarekin bildu ostean. Osakidetzaren egoera izan da batzarrean jorratutako beste gai garrantzitsua, eta horretan ere, laguntzeko prest azaldu dira jeltzaleak
2024/07/16 - 14:11
Ubarretxenak Torres ministroarekin bildu nahi du uztailean transferentziei buruz hitz egiteko
Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile berriak adierazi duenez, lehentasuna Aldebiko Batzordea martxan jartzea izango da, "eskumenen transferentzia azkartzeko". Oraingoz, baina, ez dute datarik zehaztu.
2024/07/16 - 09:44
Lehendakariak gaur itxiko du alderdi politikoekin egiten ari den bilera-sorta, EAJrekin bilduta
Alderdien erronda amaituta, sindikatuekin biltzen hasi da bihartik aurrera. Osasun arlokoak hartu ditu aurrena.
2024/07/15 - 13:54
Osakidetzak "epe ertain-luzeko begirada" behar duelakoan, aurrekontuen eztabaidatik bereiziko du EH Bilduk
Hala iragarri du Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak lehendakariarekin bildu ostean. "Luze" eta "giro onean" batzartu dira biak Ajuria Enean, ezkerreko buruzagiak aitortu duenez. Estatus politiko berriaren inguruan "konfiantza esparru bat" sortzeko eskatu dio, halaber, Pradalesi.
2024/07/03 - 13:57
Ubarretxena: "Ausartak izan behar gara aurreko inertziak apurtu eta proiektu berritzaileak martxan jartzeko"
Politika egiteko moldeetan aldaketak egiteko gogotsu agertu da Eusko Jaurlaritzako bozeramailea, eta gizartearen erronkei erantzuteko lehendakariak "oso talde indartsua" osatu duela nabarmendu du.
2024/07/03 - 13:47
Ubarretxena: ''Estatutu itun berria legealdi honetan adosten ahaleginduko gara''
Eusko Jaurlaritza "legebiltzar-taldeei laguntzeko prest egongo da". Jaurlaritzako bozeramailearen arabera, "autogobernuan aurrerapausoak ematea lehentasunen artean dago", bere ustez, "Euskadik behar duelako eta etorkizunean ere beharko duelako".
2024/07/02 - 16:43
Transferentzien Bitariko Lankidetza Batzordea "ahalik eta lasterren" aktibatzea eskatu du Eusko Jaurlaritzak
EAJren eta PSE-EEren arteko akordioak bi urteko epea ezarri du estatutua osatzen amaitzeko. Dagoeneko "proposamen batzuk daude mahai gainean", hurrengo eskumen-transferentziak gauzatzeko.
2024/07/02 - 16:36
Transferentzietan aurrera egiteko Torres ministroarekin bilera eskatu du Maria Ubarretxenak
Autogobernu sailburuak eta Jaurlaritzako bozeramaileak baieztatu du bilera bat eskatu diola Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroari, "ahalik eta lasterren" aldebiko batzordea deitzeko.
2024/06/22 - 09:45
Horrela izango da lehendakari karguaz jabetzeko protokolozko ekitaldia
11:55ean, Imanol Pradales lehendakari hautatua iritsiko da Batzar Etxera. Ondoren, Iñigo Urkullu jarduneko lehendakaria hurbilduko da, eta hark eramango du aginte-makila.
2024/06/12 - 11:25
Kortajarena: ''Estatus berri baten inguruko eztabaidari ahalik eta lasterren heldu behar diogu''
EH Bilduren ordezkariak Radio Euskadiko Boulevard saioan azpimarratu duenez, estatus berriaren inguruko eztabaida "berebizikoa" da koalizio abertzalearentzat.
2024/06/11 - 12:34
EAJk uste du estatutu berrirako ituna 2025. urtea amaitu baino lehen onartu daitekeela
"Bi lan ditugu aurretik: Gernikako estatutua behin-betiko osatzea eta estatutu berri bat negoziatzea", adierazi du EBBren presidenteak. "Horretarako epeak ezarrita daude", gaineratu du Ortuzarrek.
2024/05/03 - 11:44
Lander Martinez (Sumar): ''Autogobernuaren inguruko eztabaida zabaldu behar da''
Sumar mugimenduko idazkari nagusiaren arabera, autonomia estatutua eguneratu egin behar da, eta testu berriak eskubide sozialak blindatu eta Euskadiren nazio izaera aitortu behar ditu.
2024/05/02 - 15:27
Diez Antxustegi: ''Estatu berri bat behar dugu autogobernua bermatzeko eta ahalik eta akordio zabalenekin''
EAJren Arabako zerrendaburuaren esanetan, autogobernua beharrezkoa da, eta sozialistekin lan egin beharko dute akordioak ahalik eta zabalenak izateko.
2024/04/19 - 17:51
Aldirietako trenen eskualdaketa argitaratu du Estatuko Aldizkari Ofizialak
Hauteskundeak izan baino bi egun lehenago, Hezkuntza eskumenen eskualdaketan sakontzen duen errege dekretu bat ere argitaratu dute, homologazioarekin eta unibertsitate tituluak parekatzearekin zerikusia duena.