EAJ
2025/06/12 - 21:09
Aitor Esteban: "Azalpen gehiago behar dira"
EBBko presidentea "harrituta" agertu da Pedro Sanchezek, bere agerraldian, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariari grabazioen inguruan UCOk egindako txostena "ia epai bihurtu" duelako.
2025/06/12 - 20:40
Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko
PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.
2025/06/12 - 12:17
EH Bilduk eta EAJk "gardentasuna" eskatu diote PSOEri, Cerdani buruzko UCOren txostena iritsi zain
Inbestidurako eta oposizioko taldeek ere azalpenak eskatu dizkiote Alderdi Sozialistari. Guardia Zibilaren UCO unitateak eskuratu duen grabazioa baten arabera, Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkariak parte hartu omen zuen obra publikoen esleipenetan egindako iruzurretan.
2025/06/11 - 11:37
Enplegu publikoan euskara legez babesteko bere proposamenari azken ukituak ematen ari da EAJ
Datozen egunetan PSE-EErekin proposamen hori adosteko "azken saiakera" egingo dutela aurreratu dute jeltzaleek. Anduezak atzo Euskadi Irratian esan zuenez, bere alderdiak lan-eskubideak lehenetsiko ditu hizkuntza-eskubideen aurretik.
2025/06/07 - 16:55
EAJ, EH Bildu, PSE-EE eta Sumar alderdiek kritikatu egin dituzte Ayusok euskararen erabileraz esandakoak
Nuñez Feijoo, aldiz, Ayusorekin lerrokatu da, eta Pradales aurreko lehendakari guztiak baino euskaldunagoa den galdetu du, ironiaz.
2025/06/07 - 15:34
Iñigo Ansola (EAJ): ''Frankismotik ez genuen gure herriaren aurkako horrelako erasorik aditzen''
Gorlizen Alderdikide Egunaren ospakizunetan EAJren Bizkai Buru Batzarreko presidenteak Ayusori gogoratu dionez, "euskara Estatuko hizkuntza ofiziala ere bada, eta ez dago atzerapausorik ematerik".
2025/06/05 - 21:54
Leire Artola, Beasaingo alkatea: ''Bizikidetza egunero egiten den zerbait da''
Leire Artola Beasaingo alkateak deitoratu egin du EAJk, PSEk eta Elkarrekin Podemosek adostutako testuarekin EH Bilduk bat egin ez izana, eta "pena" agertu du ideologia ezberdinetako alderdiek bat egin ezin izan dutelako "gertaera onartezin" horien aurrean.
2025/06/04 - 21:12
Akordio handirik lortu gabe bukatu da politika industrialari buruzko saio monografikoa
Legebiltzarrak EAJren eta PSE-EEren proposamenak babestu ditu, baina errefusatu egin ditu oposizioak aurkeztutako guztiak. Horregatik, taldeek haserrea agertu dute.
2025/06/04 - 14:23
Olano (EAJ): ''Hobetu beharra daukagu, baina eredu industrial eta ekonomikoari eutsita''
Markel Olano EAJren legebiltzarkideak adierazi du Euskadiren eredua "aldarrikatu" nahi duela, eta eredu hori Europa mailan eta mundu mailan onartuta dagoela esan du, aberastasuna sortzeko, baita aberastasuna banatzeko ere.
2025/06/04 - 12:25
Vaquerok Presidenteen Biltzarra Sanchezen kontra egiteko erabiltzea egotzi dio PPri
Maribel Vaquero EAJk Kongresuan duen eledunaren iritzian, Alderdi Popularrak iganderako Madrilen deituta duen manifestaziorako giroa berotzea bilatu nahi du, eta Presidenteen Biltzarra ari da erabiltzen horretarako. Berretsi du Imanol Pradales lehendakariak energiaren gaia eramango duela batzarrera.
2025/06/04 - 09:49
Albiste izango dira: Pleno monografikoa, sexu esplotazioaren aurkako operazioa eta Euskadi - Espainia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/06/04 - 07:00
Eusko Legebiltzarrak gizarte eta ekonomia ereduari buruzko osoko bilkura egingo du gaur
EH Bilduk proposatutako saio monografikoa 09:30ean hasiko da. Koalizio subiranistak asteak daramatza osoko bilkura honi begira proposamenak eta ekimenak prestatzen, eragile sozial eta ekonomikoekin elkarlanean.
2025/06/03 - 19:19
Trebiñu Araban sartzea bultzatuko duen mahaia eratu dute hiru talde politikotako zinegotziek
EAJ-PNV, EH Bildu eta Trebiñuko Agrupación Independiente taldeetako kideak arituko dira ekimen honetan, baina beste alderdiei gonbidapena luzatu diete "egoera politiko eta administratibo zaharkitu" horrekin amaitzeko. Erakunde guztiekin hitz egin eta herritarren parte-hartzea bultzatu nahi dute.
2025/05/31 - 18:13
Kalera itzultzeko eta "entzuteko, partekatzeko eta taldea eraikitzeko" deia egin die Ansolak alderdikideei
Jeltzaleek Ezkerralde-Meatzaldeko Alderdikide Eguna ospatu dute Muskizen. Bertan, alderdikideek EBBko presidente ohi Andoni Ortuzar eta Antolakuntzako burukide ohi Joseba Aurrekoetxea omendu dituzte.
2025/05/30 - 15:41
Erakundeek eta alderdi politikoek Bilboko hilketa matxista gaitzetsi dute
Lehendakariak nabarmendu duenez, "badirudi indarkeria bikarioa dela, indarkeria matxistaren adierazpenik izugarriena".
2025/05/29 - 13:03
Alderdiek EITB Focus inkestaren balorazioa egin dute: konfiantza, arreta eta datuen irakurketa propioa
Eusko Legebiltzarrean ordezkaritza duten alderdiek EITB Focus inkesta berriaren emaitzei buruz hitz egin dute. Atera berri den inkesta egiteko, 3.800 lagun baino gehiago elkarrizketatu zituzten Euskadin eta Nafarroan. Nork bere irakurketa egin du.
2025/05/27 - 20:50
Euskara EBn ofiziala izan dadin lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gobernuek eta alderdi abertzaleek
Zalantzak agertu dituzten 7 herrialdeekin berehala hitz egingo duela ziurtatu du Alvares ministroak. Jaurlaritzak adierazi du hizkuntza aniztasunaren aurka egitea "ez dela onargarria". EAJk eta EH Bilduk, berriz, helburua lortuko den itxaropena agertu dute.
2025/05/25 - 17:52
EAJ-PSEren gobernua defendatu eta EH Bildu eta PP kritikatu ditu Estebanek Azkoitiko batzokiaren inaugurazioan
EBBko presidenteak Azkoitiko batzokiaren inaugurazioan parte hartu du, eta, bertan, Euskadi gidatzen jarraitzeko euren "eredua eta indarra" aldarrikatu ditu. Euskara Europar Batasunean ofiziala izan dadin datorren astean Espainiako Gobernuak Bruselan aurkeztuko duen proposamenaz ere aritu da.
2025/05/23 - 14:09
Anduezak amaitutzat eman du EAJrekin izandako polemika
Eneko Anduezak amaitutzat eman du egun hauetako polemika, bi aldeen "ikuspuntuak bateratu" ostean.
2025/05/23 - 14:08
Estebanek ziurtatu du Jaurlaritzako bazkideen ''barne harremana bikaina'' dela
Aitor Esteban EAJko presidenteak esan du Jaurlaritzako kideen arteko "barne harremana bikaina" dela, eta iragarri du bere alderdiak legegintzaldiaren amaierara arte eramango duela gobernua.