LABek eta EH Bilduk etxebizitza erosteko abalak ematea arbuiatu dute eta prezioen "suari gasolina botatzea" dela esan dute
Sindikatuak elkarretaratzea egin du EAJren Bilboko egoitzaren aurrean. EH Bilduk ziurtatu du neurria ez dela etxebizitza politika bat, "finantza erakundeei mesede egiten dien eta merkatu espekulatiboa elikatzen duen" banku politika baten ondorio baizik.
LABen kontzentrazioa, Bilbon. Argazkia: EITB
LAB sindikatuak ez du batere begi onez jo Eusko Jaurlaritzak astearte honetan onartu duen dekretua, tartean, gazteek lehen etxebizitza erosi ahal izateko abal lerro bat jasotzen duena. Bere ustez, etxebizitzen prezio altuen aurrean "suari gasolina botatzea” da Jaurlaritzaren neurria, eta gaitzetsi dute bankuak eta eraikuntza enpresak "laguntza publikoz jostea".
LABek elkarretaratzea egin du astearte honetan EAJren Bilboko egoitza nagusiaren aurrean, dekretu hori atzera botatzea eskatzeko, "EAJ-PSE, hau ez da bidea! No a la transferencia de dinero público a manos privadas" lelopean.
Endika Perez LABen Gizarte Ekintzako arduradunak salatu duenez, EAJk eta PSEk nahiago izan dute "merkatua elikatzen" jarraitzea, "eraikuntza-enpresen interesei mesede egiten dieten neurriak proposatuz, arazoaren funtsari heldu beharrean ".
"Sutara gasolina gehiago botatzea da”, esan du. Sindikatuak salatu du, halaber, modu horretara “etxebizitzaren prezioa gorantz bultzatzen” dela, “banketxeen irabaziak hazten” jarraituko” dutela, langileak hipotekatzearen kontura.
Langile-erakundearen ustez, neurriak Etxebizitza Legea urratu egiten du, horrek "baliabide publikoak alokairu sozialera eta etxebizitza birgaitzera" bideratu behar dela ezartzen baitu.
LABen bozeramaileak adierazi duenez, eredua aldatu egin behar da “etxebizitzarekin negozioa egiteko aukerari mugak” jarriz. Horretarako, “premiazkoa” jotzen dute etxebizitzaren prezioak jaisteko neurriak hartzea. Horrez gainera, “alokairu soziala lehenestea” derrigorrezkoa jotzen du, “parke publikoa mobilizatuz".
Ildo horretan, gogorarazi du 100.000 pertsona daudela Etxebiden izena emanda, eta pertsona horien % 85 alokairuko etxebizitza eske daudela. "Horietako gehienek dirulaguntza bat besterik ez dute jasotzen, errentarien esku, higiezinen patronalaren esku", gaineratu du.
Perezen aburuz, EAE osoa tentsionatutako eremu izendatu beharko litzateke, eta merkatu pribatuan alokairua ordaintzeko laguntza-eredutik alokairu sozialeko eskaintzara igaro.
EH Bildu
Eredu honetan, irabaziak pribatizatu eta galerak sozializatu egiten dira
EH Bilduk ziurtatu du neurria ez dela etxebizitza politika, "finantza erakundeei mesede egiten dien eta merkatu espekulatiboa elikatzen duen" banku politika baten ondorio baizik.
"Gazteentzako oztopo nagusietako bat etxebizitza eskuratzea den testuinguru honetan, konponbideak ezin dira izan porrot egin zuten eta interes pribatuen zerbitzura dauden baliabide publikoak arriskuan jartzen dituzten formulak", ohartarazi du.
Koalizio subiranistaren ustez, "Eusko Jaurlaritzaren abal egitasmoak ez die etxebizitza krisiaren egiturazko arrazoiei heltzen, eta, gainera, horietan sakontzen du".
EH Bilduk salatu du neurriak herritar guztien sorbalden gainean jartzen duela finantza erakundeak beren gain hartzeko prest ez dauden arriskua.
"Horrela, bankuek arriskurik gabeko negozio bat ziurtatzen dute, eta funts publikoak, berriz, ordainketak burutzen ez badira, arriskuan jartzen dira. Eredu horretan, irabaziak pribatizatu eta galerak sozializatu egiten dira", nabarmendu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin
Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuaren eta UAGA Arabako nekazarien elkartearen ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.