EAJk 130 urte daramatza "Euskadi eraikitzen", eta lore-eskaintza egingo dio Sabino Aranari urteurrena ospatzeko
Ekitaldia Albia lorategian izango da, Bilbon, Sabino Arana alderdiaren sortzailearen estatuaren aurrean, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Ondoren, Aitor Esteban EBBren presidentea Boisera (AEB) joango da, Euskal Kulturaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzeko.
EAJk 130 urte daramatza "Euskadi eraikitzen", eta urteurrena ospatzeko asmoz lore-eskaintza egingo du gaur, astelehena, Sabino Aranaren estatuaren aurrean, orain dela hamahiru hamarkada Euzko Alderdia Jeltzalea sortu zuenaren estatuaren aurrean, hain justu ere. Ekitaldian, besteak beste, Aitor Esteban EBBren presidenteak hartuko du hitza, eta ez dira alderdiko kideak eta erakundeetako ordezkariak faltako, tartean, Imanol Pradales lehendakaria bera.
Ohi baino egun batzuk lehenago egingo dute aurten lore-eskaintza, izan ere, hilaren 31n, San Inazio egunean, ospatzen baitute urtero. Aurten, baina, hitzorduaren ondotik, bai Esteban baita lehendakaria bera ere Boisera (AEB) joango dira, Euskal Kulturaren Nazioarteko Jaialdian parte hartzera. Horrexegatik aurreratu dute aurtengo urteurren-ekitaldia.
Hitzordua 18:00etatik aurrera izango da, Albia lorategian (Bilbo), Sabino Aranaren estatuaren aurrean. 1895eko uztailaren 31n sortu zuen Euzko Alderdi Jeltzalea, eta, harrezkero, alderdi jeltzaleak nabarmendu duenez, "milaka pertsona aritu dira Euskadi eraikitzen, euskal herritarren ongizatea eta independentzia helburu hartuta".
EAJren arabera, "bi diktadurari eta terrorismoari" aurre egin behar izan diete aurrera egiteko. "EAJk harro esan dezake historiaren alde egokian egon dela beti, eta, bere eskutik, herriak aurrerapen nabarmenak izan dituela ongizateari, instituzionalitateari eta autogobernuari dagokienez”. Horiek dira, izan ere, alderdiaren ustez, “euskal herritarren bizi-proiektuetarako oinarrizko zutabeak”.
Ospakizuna amaitu ondoren, Aitor Esteban Boisera joango da, uztailaren 29tik abuztuaren 1era bitartean ospatuko den Estatu Batuetako euskal jaialdirik handienean parte hartzeko. Euskal Kulturaren Nazioarteko Jaialdia 1987an egin zen lehen aldiz, eta 1990etik bost urtean behin egiten da.
Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du 2025eko Boiseko Jaialdia Euskaditik kanpo egingo den "euskal topaketarik handiena" dela eta "aukera paregabea" dela "Ipar Amerikako euskal diasporarekin harremanak indartzeko".
Zure interesekoa izan daiteke
Ertzaintzak ikerketa abiatu du gazte batzuek Felipe VI .a erregearen irudi bati burua moztu ziotela eta
Gertakariak igandean jazo ziren, Ernaik faxismoaren kontra deitutako martxan. Donostiako alkateak eta Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak ekintzok gaitzetsi dituzte.
Anduezak, estatutu berriaz: "Adostu beharrekoa Konstituzioaren barruan egongo da"
Halaber, jeltzaleei beste abisu bat ere helarazi die: EH Bildurekin hizkuntza eskakizunen inguruan akordioa sinatzea "oso larria" izan zela eta halako "leialtasuna eza" ezin dela errepikatu esan die.
PSOEk irabaziko lituzke hauteskunde orokorrak CIS inkestaren arabera, Ceutako krisiaren ostean bi puntu jaitsi arren
Iraileko CIS inkestak aurreikusi du PSOEk botoen % 31 lortuko lukeela, PPk % 25,5 eta Voxek % 16,6. Alderdi Popularrak lau hamarren egingo luke behera; ultraeskuinak, berriz, 1,3 puntu gora. Halaber, EH Bildu EAJren aurretik geldituko litzateke, hurrenez hurren, botoen % 1,3 eta 0,7 lortuta.
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.