EEE Enplegu Erregulazioko Espedienteak
2023/01/12 - 12:48
Griñanen espetxeratzea etetea eskatu du Fiskaltzak, gaixotasunaren inguruko "txosten zehatzagoa" izan arte
Auzitegiko medikuak Andaluziako presidente ohia ez espetxeratzea aholkatu zuen, prostatako minbizia argudiatuta. Jose Antonio Griñani sei urteko kartzela-zigorra ezarri zioten enplegu-erregulazioko espedienteen auzian.
2022/11/04 - 14:40
Fiskaltzak espetxe zigor eskaera berretsi du Griñanen aurka 'EREen auzia'gatik
Ustelkeriaren Aurkako Fiskaltzak atzera bota ditu prebarikazioagatik eta dirua bidegabe erabiltzeagatik ezarritako zigorren aurkako eskaerak, eta sei urteko espetxealdia exekutatzea eskatu du.
2022/06/03 - 19:37
Petronorreko enpresa-batzordeak espero du zuzendaritzak "norabidez aldatzea"
Iaz aplikatutako aldi baterako erregulazio espedientea bidegabea izan zela berretsi zuen Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak ostegunean. Enpresa-batzordea epaiarekin "pozik" agertu da.
2022/03/13 - 17:58
Urkullu, energia berriztagarriak bultzatzearen eta aldi baterako lan erregulazioak aktibatzearen alde
Igande honetan Palman egindako Presidenteen Biltzarrean, Iñigo Urkullu lehendakaria Ukrainaren inbasioak eragin duen krisiaz mintzatu da. Errefuxiatuak hartzeko estrategia bateratua eskatu dio Europari, energia berriztagarrien aldeko apustua egin du eta ABEEei heltzearen garrantzia azpimarratu du.
2022/03/09 - 15:16
Arcelor ekoizpena eten eta aldi baterako erregulazioak prestatzen hasiko da
Tantaka eta etengabe datoz geldialdiak euskal enpresetara. Sestaoko Arcelorreko lantegiak hilaren 13an hasi behar zuen lanean, baina geldirik jarraituko du. Olaberriko plantan berriz, gelditu ondoren, lanari ekin diote berriro ere, baina murriztuta.
2022/02/23 - 13:38
PCB-ITPko enpresa batzordea ''oso pozik'' agertu da Auzitegi Gorenaren erabakiarekin
Auzitegi Gorenak baliogabetzat jo du PCB-ITP Aero enpresako zuzendaritzak aplikatutako kaleratze kolektiboa, eta 83 kaleratuak berriz onartzera behartu du, enpresaren errekurtsoa atzera bota ondoren.
2022/02/23 - 11:44
PCB-ITP Aerok 83 kaleratuak berriz hartu beharko ditu
Auzitegi Gorenak baliogabetzat jo du enpresak aplikatutako kaleratze kolektiboa, eta kaleratutako langileak berriz hartzeko agindu dio.
2022/02/21 - 18:05
Pandemiari lotutako aldi baterako lan erregulazioko espedienteak martxoaren 31ra arte luzatu dituzte
Hala ere, enpresek Gizarte Segurantzari ordaintzen dizkioten kuoten salbuespena 20 puntu jaitsiko da.
2022/02/11 - 11:07
Biurrun: "Lan erreforma labur geratu da, baina onartutako guztia positiboa da"
EAEko Auzitegi Nagusiko magistratuaren ustez, gai garrantzitsuak geratu dira zintzilik eta ondo legoke hitzarmen autonomikoen lehentasuna bermatuko lukeen legedia onartzea.
2022/02/08 - 17:09
Akordiorik gabe Mercedesen; beraz, enpresa soldataren % 80 osatzera derrigorturik ez dago
Horrela, 30 eguneko espedientea ekainera arte aplikatuko da akordio barik. ELAk erregulazioaren "erabilera masiboa" kritikatu du. Enpresak 276 milioi euroko mozkinak izan dituela gogorarazi du LABek.
2022/02/02 - 17:23
Volswagenen zuzendaritzak, UGTk eta CCOOk aldi baterako enplegu erregulazio espedientea adostu dute Nafarroan
2022ko lehenengo seihilekoan egongo da indarrean, otsailaren 3tik ekainaren 30era. Enplegu erregulazioko espedientea bultzatu duten arrazoiak konponduko ez balira, "luzatzeko aukeraz" hitz egin dute.
2022/01/26 - 07:12
Gasteizko Mercedesek eta sindikatuek gaur helduko diete berriz erregulazio berriaren negoziazioei
Zuzendaritzak sei hilabeteko lan-erregulazioa proposatu zion enpresa batzordeari joan den astean. Langile bakoitzari gehienez 30 egun aplikatuko zaizkio.
2022/01/20 - 20:07
Gasteizko Mercedesen lan-erregulazioa ezarriko dute sei hilabetez
Aldi baterako lan-erregulazioa ekainera arte egongo da indarrean eta langile bakoitzari gehienez 30 egun aplikatuko zaizkio. Aurrerantzean pieza nahikorik izango ez dutela aurreikusi du zuzendaritzak eta horregatik erabaki du espedientea ezartzea.
2022/01/13 - 20:14
Lan erreforma berriaren gakoak
Ezagutu hemen Espainiako Gobernuak sindikatuekin eta patronalarekin adostutako erreformaren ildo nagusiak.
2022/01/06 - 17:48
Turismoaren sektoreak aldi baterako lan-erregulazioak luzatzea eskatu du erreserbak murriztu direlako
Iazko aurreikuspenak eta hobekuntza eten egin dira Gabonetan, eta uste dute beharrezkoa izango dela enplegurako laguntzei eustea aurten ere.
2022/01/05 - 19:37
Aldi baterako lan-erregulazio berri bat ezarri nahi dute Gasteizko Mercedes-Benz lantegian
Horrez gain, zuzendaritzak langileen ordezkariei jakinarazi die datorren astean lantegiak ohiko jarduerari eutsiko diola aurreikusten dutela. Hala ere, datorren asteko plangintza ostiral honetan baieztatuko dutela erantsi dute.
2021/12/30 - 10:38
Enpresek martxoaren 30era arteko epea izango dute ostiralean indarrean sartuko den lan erreformara egokitzeko
BOE Espainiako Aldizkari Ofizialak ostegun honetan argitaratu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin eta CEOE patronalarekin adostu duen lan araudi berria.
2021/12/28 - 15:33
Espainiako Gobernuak lan-erreforma onartu du, baina haren bazkideek Kongresuan aldatu nahi dute
Kontratuen erregulazio berriak, hiru hilabete barru indarrean sartuko denak, kontratu finkoa orokortu eta oso arrazoi zehatzetara mugatuko ditu aldi baterakoak.
2021/12/23 - 17:50
ITPko langileek ikatza utzi dute Barakaldoko lantegian kaleratze kolektiboagatik eta "autoritarismoagatik"
EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak baliogabetzat jo duen lan-erregulazioko espedienteak kaltetutako 83 langileak berriro lanean hasteko elkarrizketari "berrekiteko" prest agertu dira.
2021/11/30 - 10:30
Biurrun: "Indargabetzeko arazo teknikorik ez dago; beste gauza bat da politikoki Europarekin zer lotu den"
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko epaileak ez du ulertzen zergatik esan duen Yolanda Diaz lan ministroak ez dela juridikoki posible, 2012ko lan erreforma indargabetzea: "Hura derogatzeko artikulu bat jaso liteke adibidez, berria osatu arte aurrekoa berreskuratuz eta listo".