Gorde
Kendu nire zerrendatik

Biurrun: "Indargabetzeko arazo teknikorik ez dago; beste gauza bat da politikoki Europarekin zer lotu den"

Iragarkia
Garbiñe Biurrun, EAEko Auzitegi Nagusiko lan arloko arretoaren presidentea
18:00 - 20:00
Biurrun: "Indargabetzeko arazo teknikorik ez dago; beste gauza bat da politikoki Europarekin zer lotu den"
Euskadiko Justizia Auzitegi Nagusiko lan arloko epaileak ez du ulertzen zergatik esan duen Yolanda Diaz lan ministroak ez dela juridikoki posible, 2012ko lan erreforma indargabetzea: "Hura derogatzeko artikulu bat jaso liteke adibidez, berria osatu arte aurrekoa berreskuratuz eta listo".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Uharteko bizilagunak haserre, herriko apaizak Ceutako migrazio-krisiari buruz egindako adierazpenengatik

Uharteko (Nafarroa) biztanleak haserre daude Javier Aizpun herriko parrokoarekin, X sare sozialean (lehengo Twitter) migratzaileak Ceutara iristeari buruz zabaldu zituen mezuengatik. Kritiken ostean, apaizak barkamena eskatu du eta bere kontua ezabatu du. Argitalpenetako batean, apaizak zioen "Rabat bonbardatu" egin behar dela, Marokoren aurkako neurri gogorrak ezartzearen aldeko hainbat mezurekin batera. Aizpunek adierazi zuen, halaber, suarekin erantzun beharko litzaiekeela Ceutan sartzen saiatzen diren migratzaileei, eta Maroko "errekonkistatzea" proposatu zuen, haren hitzetan, "jatorrizko Espainia" berreskuratzeko, Erromatar Inperio garaiko Hispaniari erreferentzia eginez.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X