EITB Data
2025/01/09 - 07:00
Gimnasioen arrakasta: 13 urtean 201 ireki dituzte
323 gimnasio eta 267 kirol-instalazio daude EAEn; gehienak, Bizkaian.
2025/01/09 - 07:00
Nafarroa, kirolean diru gehien gastatzen duen Estatuko erkidegoa
EAE zerrenda horretako bostgarren lekuan dago. Pandemiaz geroztik kirol jardueretan egiten den gastua % 23 inguru handitu da bi erkidegoetan.
2025/01/09 - 07:00
Mendi-ibiliak, txirrindularitza, gimnasioa eta igeriketa, Hego Euskal Herrian gehien egiten diren kirolak
Euskal Herrian oso errotua dago mendira joatea eta, datuen arabera, kirola egiten duten pertsonen ia erdiek aukeratzen dute mendi-ibiliak egitea. Nafarroan txirrindularitza ere nabarmentzekoa da, kirolarien % 39k aukeratzen baitute.
2025/01/09 - 07:00
EAEn eta Nafarroan, 10 biztanletik 6k astero egiten dute kirola
Aldizka jarduera fisikoren bat egiten duten herritarren kopurua handituz doa urtetik urtera. EAEn, adibidez, 2015ean % 47 izatetik, % 59 izatera igaro da. Era berean, egunero kirola egiten dutenen kopuruak ere gora egin du eta, dagoeneko, 10 herritarretik ia 3 dira.
2024/12/09 - 07:00
Matrikulatzen diren auto berrien % 60 "berdeak" dira
Gutxi kutsatzen duten autoen (elektrikoak, hibridoak, hidrogenoarekin dabiltzanak...) salmentaren ehunekoa % 10etik % 60ra igo da bost urtean.
2024/12/09 - 07:00
Auto berri bakoitzeko bigarren eskuko 3 edo 4 saltzen dira
Espainiako Estatuan saltzen diren bigarren eskuko autoen erdiek baino gehiagok diesel motorra daukate. Aitzitik, % 7,5 soilik dira "berdeak" edo gutxi kutsatzen dutenak.
2024/12/09 - 07:00
Ibilgailuen ekoizpenak gora egin du mundu mailan, baina behera Europan
2023an 93,5 milioi ibilgailu sortu ziren munduan. 10etik 6 Asian egiten dira; hain zuzen ere, ekoizpena % 34 igo da han 2010etik. Europa, aldiz, indarra galtzen ari da. Tradizio handieneko bi herrialdeek, Alemaniak eta Frantziak, ekoizpenaren % 30 eta 32 galdu dute.
2024/12/09 - 07:00
Ziurgabetasun egoeran ere, automozioa sektore indartsua da oraindik Euskal Herrian
Industriaren % 9 da EAEn eta % 24 Nafarroan, eta 26 mila pertsonak baino gehiagok egiten dute lan bertan. Hala ere, Txinan izan duten ekoizpenaren hazkundeak eta bertako esportazioak hartzen dituzten Alemaniaren eta Frantziaren ziurgabetasuna sortu dute.
2024/10/21 - 08:00
EAEk eta Nafarroak industria espezializazioa berretsi dute Espainiako Estatuko ekonomian
Bi erkidegoek ekarpen handiagoa egiten diote Espainiako BPG industrialari jarduera ekonomiko guztien aberastasunari baino.
2024/10/21 - 08:00
Industriak ekonomiaren eragilea izaten jarraitzen du: Hego Euskal Herriko BPGaren laurden bat sortzen du
Erkidego bakoitzak urtean sortutako 100 euro bakoitzetik, industriatik datoz 24 EAEn eta 32 Nafarroan.
2024/10/21 - 08:00
Hego Euskal Herria Europako eskualde industrialen artean dago
Edozein estatuko batezbestekoaren gainetik dago euskal industriak bere ekonomiari egiten dion ekarpenaren maila erlatiboan, eta toki nabarmena du Europako eskualde industrialen artean; Alemania hegoaldean eta Italia iparraldean, kasu.
2024/10/21 - 08:00
EAEko industriak ekoitzitakoaren % 40 beste merkatu batzuetara doa, batez ere Frantzia eta Alemaniara
Ekoizpenaren % 25 Espainiatik kanpo esportatzen da, eta % 15 beste erkidego batzuetara doa. Soilik % 7,5 dago EAEn kontsumitzera zuzenduta.
2024/09/12 - 09:44
Albiste izango dira: Hilketa matxista Bilbon, interes tasen jaitsiera, eta fronte hotza
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 09:43
Albiste izango dira: EITB Data: Pantailak eta adingabeak, Harris-Trump debatea, eta Venezuela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/11 - 08:01
''Teknologia nerabeen garapenerako tresna ere izan daiteke''
Seme-alabak mugikorren erabilera arduratsuan heztea eta ikasten ari diren bitartean laguntzea da gako garrantzitsuenetako bat, Unicefen Haurren Hezkuntza eta Eskubide Digitalen arduradun Nacho Guadixen hitzetan.
2024/09/11 - 08:00
10 nerabetik 8k ez dute inolako araurik eta mugarik mugikorraren erabileran
Heren batek interneten eta sare sozialen kontrolik gabeko erabilera egiten du, eta gurasoen % 26k aitortzen dute ez dutela sareko segurtasunari buruzko ezagutzarik.
2024/09/11 - 08:00
11 urte, mugikorra eskuratzeko batez besteko adina
Nerabezaroan, 14 eta 15 urterekin, ia gazte guztiek dute Interneterako sarbidea duen telefono mugikor propioa.
2024/09/11 - 08:00
Mugikorra eta sare sozialak dira nerabeen aisialdiaren erdigunea
Gure haur eta nerabeek egiten duten telefono mugikorren eta interneten erabilerak guraso asko kezkatzen ditu. ETB-2n “Generación Click” saioa estreinatzear dela, gaiari buruzko azken datuak aztertu ditugu EITB Datan.
2024/07/21 - 11:20
Katalunia, aisialdiko bidaietarako lekurik gustukoena
Frantzia eta Portugal dira EAEko eta Nafarroako herritarrek atzerrira bidaiatzeko gehien aukeratzen dituzten herrialdeak.
2024/07/21 - 09:00
Jesus Prieto, antropologoa: ''Estatus soziala mantentzea da oporretan kanpora joateko arrazoietako bat''
Hala ere, antropologoaren ustetan, turismo eredua aldatzen ari da azken urteetan: dagoeneko ez dugu denok eguzkia eta hondartza aukeratzen opor-garaian, leku lasaiagoen bila ere aritzen da jendea.