EAEk eta Nafarroak industria espezializazioa berretsi dute Espainiako Estatuko ekonomian
Autonomia-erkidego bakoitzak Espainiako Estatuko ekonomia osoari egiten dizkion ekarpenen banaketak zera berresten du: Euskal Autonomia Erkidegoa eta Nafarroa industrialki espezializatuta daudela. Hau da, EAEk eta Nafarroak ekarpen handiagoa egiten dute industriatik sortutako aberastasunari gainerako jarduera ekonomiko guztiek baino.
Hego Euskal Herriak Espainiako barne produktu gordinaren (BPG) % 7 baino gehiago sortzen du, baina aberastasun industrialari bakarrik erreparatuta kopuru horrek % 12ra egiten du gora. Hau da, euskal industriak pisu handiagoa du Espainiako BPG industrialean euskal ekonomiak, oro har, Estatuko BPG osoan baino.
Espainiako ekonomiari erreparatzen badiogu, EAEren ekarpena % 5,9koa da, eta Nafarroarena, % 1,7koa.
BPG industrialari soilik erreparatzen badiogu, ordea, gainerako sektoreak alde batera utzita, EAEko industriak % 8,6ko pisua du, eta Nafarroakoak, % 3koa.
Industria-espezializazio erlatibo horrek soldata handiagoak dakartza Estatuko gainerako erkidegoetan baino (eta, epe luzera, pentsio handiagoak); nazioarteko presentzia handiagoa, esportazioengatik, eta I+Gko gastu handiagoa.
Zure interesekoa izan daiteke
Lanuztea dute berriro gaur gauetik hasita Tubos Reunidosen, azken negoziazio bileraren atarian
22:00etan, 24 orduko lanuztea abiatuko dute beharginek. Asteartean ere, 24 orduko lanuztea egingo dute; eta asteazkenetik igandera, 4 orduko geldialdiak egingo dituzte txanda bakoitzean.
Azkoitiko Sidenorreko langileek manifestazioa egin dute euren lanpostuak defendatu eta enpresaren "utzikeria" salatzeko
Enpresa batzordeak deituta, ehunka pertsona kalera atera dira Sidenorrek Azkoitiko ijezketa trena itxiko duela eta 36 behargin Reinosara (Kantabria) lekualdatuko dituela salatzeko.
Kezka kamioilarien artean, erregaien prezioaren igoera dela eta: "Urre likidoa daramagu; lapurretak hasiko dira"
Ekialde Hurbileko gerrak eragin zuzena du garraioan, eta laster zabal daiteke eguneroko bizitzako beste eremu batzuetara. Kamioilariak oso kezkatuta daude prezioak astebetean izan duen igoera handiagatik.
Erregaien prezioak ia % 14 igo dira astebete gutxiagoan Hego Euskal Herrian
Garestitzea areagotu egin da martxoaren 1etik aurrera, AEBek eta Israelek Iranen kontra hasitako gerraren ondorioz.
Brent upela 91 dolarretik gora dago, % 26 garestitu baita astebetean
Ekialde Hurbilean piztutako gerraren ondorioz, eskualdeko energia esportatzaile guztiek ekoizpena eten dezakete aste gutxi barru. Horrek petrolio upelaren prezioa 150 dolarrera eramango luke, eta "munduko ekonomiak hondoratu ditzake".
Arrakastatsua izan da aurtengo BIEMH azoka
Makina-erremintaren azoka bukatzear dagoenean, behin-behineko balantzea egin dute. 39.000 bisitari jasota, "erresilientzia" nabarmendu duen edizio arrakastatsua izan dela nabarmendu dute antolatzaileek.
Lehendakariak dio bentzeno ihesa izan zenean Petronorrek erakundeekin izan zuen koordinazioa ez zela "egokia" izan
Imanol Pradales lehendakariaren hitzetan, Muskizen bentzeno ihesa egon zenean Petronorrek larrialdi-zerbitzuekin izan zuen komunikazioa eta koordinazioa "ez zen behar bezala egin". Sumar taldeko Jon Hernandezek egindako galderari erantzunez egin ditu lehendakariak adierazpen horiek.
Begiraleak ikasle guztientzat eta zaintza lanak, jantokien grebarako Jaurlaritzak ezarritako zerbitzu minimoen artean
Eusko Jaurlaritzak eskola-jantokietan "funtsezko zerbitzua mantentzea" bermatzen duen agindua eman du LAB eta ELA sindikatuek martxoaren 10, 11 eta 12rako deitutako grebaren aurrean. Neurri horren helburua da "adingabe bakar bat ere arretarik gabe ez geratzea bermatzea, aldi berean langileen greba-eskubidea zainduz".
Etxebizitzen prezioak % 12,3 egin du gora Euskadin 2025ean
Bigarren eskuko etxebizitzak % 12,7 garestitu dira, eta etxebizitza berriak, berriz, % 10,4, INEren datuen arabera.
UGTk salatu du EHUren Arabako Campuseko bulegoan pintadak agertu direla
Sindikatuaren esanetan, "sabotaje saiakera berri bat" izan da eta "jazarpen kanpaina bat" jasaten ari dira "jarrera propioa defendatzeagatik".