Hego Euskal Herria Europako eskualde industrialen artean dago
Euskal industriak bere ekonomiaren barruan duen pisua (% 32 Nafarroan eta % 23,9 EAEn) Europako industriak EBko BPG osoan duenarena (% 20,6) baino handiagoa da, baita Espainiako industria-sektoreak Estatuko ekonomia osoan duena (% 16,6) baino handiagoa ere. Horrek Hego Euskal Herriari toki nabarmena ematen dio Europako eskualde industrialen artean.
Horrela, Hego Euskal Herria industriak pisu erlatibo handiena duen eskualdeetako bat da, Alemania, Italia eta Frantziako beste eskualde batzuekin batera.
Garrantzitsuenak Alemaniako hegoaldean daude. Aipagarriena Baden-Württemberg da: horren BPGaren % 38 industriatik dator. Industriaren pisu erlatibo hori Europako handiena da; izan ere, eskualde horretako ekonomia Europako indartsuenetako bat da, oro har.
Apur bat urrunago Bavaria eta Ipar Renania-Westfalia eskualdeak daude. Industria ekonomiaren % 29 eta % 20,7 da, hurrenez hurren. Italiako iparraldean, beste sektore batzuen gainetik nabarmentzen den industria duten bi eskualde daude: Emilia-Romagna (% 29), Piemonte (% 24,9) eta Lombardia (% 24,2).
Frantzian, hiru eskualdetan du industriak Estatu osoan baino pisu handiagoa, euskal industriaren pisu erlatiboaren azpitik: Normandia (% 20,6), Ekialde Handia (% 18,3) eta Auvernia-Rodano-Alpeak (% 27,7).