EITB Data
2024/01/08 - 07:57
Emakumeek gizonek baino 500 euro gutxiagoko pentsioak kobratzen dituzte Euskadin eta Nafarroan
Gero eta gehiago dira erretiro-adinera iristen diren emakumeak. EITB Dataren azken txostenaren arabera, duela zenbait hamarkada lan-merkatura asrtu ziren emakume asko adin horretara heldu dira dagoeneko.
2024/01/08 - 07:57
Pentsiodunen kopuruak % 10 egin du gora azken hamarkadan Euskadin, eta erretiroa hartu dutenenak % 20
Egun, Euskal Autonomia Erkidegoko helduen % 22k erretiro-pentsioa kobratzen du. Nafarroan, % 14k. Erretirokoak, pentsio guztien % 70 dira, azken EITB Dataren arabera.
2023/11/24 - 08:04
Kontsumitzen ditugun produktu freskoen % 16k bakarrik dute Euskadiko jatorria
Fruta, barazki edo haragitan gastatzen ditugun 100 eurotik 22 baino ez dira izaten Euskal Autonomia Erkidegoko ortu edo baserrietako produktuak ordaintzeko.
2023/11/24 - 08:03
Sektore zahartua: jabeen % 30ek 65 urtetik gora dituzte
Euskadin eta Nafarroan, ia 25.000 pertsona ari dira gaur egun lehen sektorean lanean: 11.483 EAEn eta 12.595 Nafarroan. Datu horrek enpleguen % 15eko galera adierazten du Euskal Autonomia Erkidegoan, 2009. urteko datuekin alderatuta.
2023/11/24 - 08:03
Lehen sektorea garai berrietara moldatzen ari da: ustiategi gutxiago, baina handiagoak
Zehazki, 2009an 16.519 nekazaritza-ustiategi izatetik 2020an 11.276 izatera igaro da Euskadi; 5.000tik gora galdu ditu. Nafarroan, txikiagoa izan da beherakada, 15.441 izatetik 12.928 izatera igaro baita.
2023/10/13 - 10:28
Albiste izango dira: EITB Data: Ostalaritza; Israel eta Hamasen gerra, eta Sanchez EH Bildu eta Juntsekin
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/10/13 - 09:08
Hego Euskal Herriko herritarrak dira ostalaritzan gehien gastatzen dutenak Espainiako Estatuan
EAEko herritarrek 1.359 euro bideratzen dituzte ostalaritzara urtean, eta nafarrek zertxobait gutxiago, 1.234. Bestalde, 15 urtetik gorako herritarrek urtean 75 litro alkohol edaten dituzte batez beste.
2023/10/13 - 09:02
Tabernek eta jatetxeek enpleguaren % 5 biltzen dute Hego Euskal Herrian
Portzentajea Espainiako Estatuko batez bestekoa (% 6,3) baino txikiagoa da, baina EBkoa (% 3,5) baino handiagoa. 66.000 pertsona baino gehiago ari dira lanean Hego Euskal Herriko jatetxeetan eta tabernetan, 52.447 EAEn eta 14.170 Nafarroan.
2023/10/13 - 09:02
Taberna eta jatetxe gehien dituzten herriak, eta bat ere ez duten bi
Jakingo zenuke zein herritan dagoen taberna eta jatetxe gehien? Pista bat: ez da hiriburua.
2023/10/13 - 09:02
Duela hamar urte baino 772 taberna eta jatetxe gutxiago daude egun EAEn, eta 92 gehiago Nafarroan
10.000 biztanleko, 54 taberna eta jatetxe daude EAEn eta 42 Nafarroan. EAEn bezala, Espainiako Estatuan ere nabarmen egin du behera ostalaritza establezimenduen kopuruak.
2023/06/11 - 18:35
Hamar herritarretik seik online erosketaren bat egin dute azken hiru hilabeteetan, Hego Euskal Herrian
Nafarroa eta Euskadi ere Espainiako Estatuan online bankuaren erabiltzaile gehien dituzten bost erkidegoen artean daude, biztanleriaren % 73,2 eta % 72,2, hurrenez hurren.
2023/06/11 - 16:28
Kutxazainen erabilera % 25 murriztu da
Hori bai, batez beste, duela urte batzuk baino diru gehiago ateratzen dugu (91 eurotik 176 eurora). Kutxazain kopuruari dagokionez, EAEn 10,2 daude 10 000 biztanleko.
2023/06/11 - 16:18
Txartela zein dirua, biak darabiltzagu gure eguneroko erosketetan, baina txartela gero eta gehiago
Geroz eta ohitura handiagoa dago kreditu txartelarekin ordaintzeko. Izan ere, gaur egun txartela onartzen ez duen tabernak bezerok galdu litzake.
2023/06/11 - 14:53
Txartel eta mugikor bidez egindako ordainketak bikoiztu egin dira 3 urtean, baina eskudirua nagusi da oraindik
Oraindik hamar ordainketatik sei eskudirutan egiten dira dendetan; hamarretik ia hiru txartelarekin, eta hamarretik bat mugikorrarekin eta beste sistema batzuekin.
2023/06/11 - 08:55
Gero eta gutxiago joaten gara kutxazain automatikora, baina ateratzen dugun zenbatekoa handiagoa da
Espainiako Estatuak 88 milioi txartel baino gehiago ditu zirkulazioan. Terminal fisiko batean txartel bidezko ordainketak % 63 igo dira. Aitzitik, kutxazainetan eskudirua ateratzeko eragiketak % 25 murriztu dira.
2023/06/11 - 08:55
Bizum eta antzekoak ordainketa operazio birtualen % 7 dira dagoeneko
Espainiako Estatuan herritarren % 56k berehalako ordainketa-sistema bat dute, Italiak bakarrik gainditzen duen kopurua, % 57rekin. Bitartean, Euroguneko batez bestekoa % 50ekoa da.
2023/04/16 - 09:55
Lehen baino hobeto ala okerrago jaten dugu?
Azken hamarkadan, behera egin du etxeko elikagaien kontsumoak: ia 100 kg gutxiago pertsonako urtean, Hego Euskal Herrian. Garazi Abasolo AIKEko nutrizionistak aldaketen ondorioak azaldu dizkigu.
2023/04/16 - 09:55
Erosketa saskia aztertu dugu, nutrizioaren ikuspegitik
Garazi Abasolo nutrizionistak erosketa saskian sartzen dugun elikagai mota desberdinen inguruan hitz egin digu.
2023/04/14 - 22:31
Zeintzuk dira gehien kontsumitzen ditugun elikagaiak?
Fruta eta barazkiak eta esnea eta esnekiak dira Hegoaldean gehien kontsumitzen ditugun elikagai-taldeak. Maila bat beherago, funtsezko elikagai gehiago agertzen dira, hala nola haragia, ogia, patatak eta arraina.
2023/04/14 - 22:29
Inflazioak familiak elikagaietan gehiago gastatzera bultzatzen ditu, gutxiago kontsumitu arren
Elikagaien kontsumoak behera egin du Euskal Autonomia Erkidegoan, 18 kilo per capita 2019tik 2022ra. Hala ere, gastua 204 euro handitu da epe berdinean.