Ela Sindikatua
2024/12/27 - 14:27
Uberreko langileak greban, hitzarmen ''duin'' baten alde
VTC Uber Bizkaiko auto enpresako plantillako berrogeita hamar bat langile greban daude joan den abenduaren 11tik eta urtarrilaren 6ra arte, hitzarmenaren negoziazioan aurrera egiteko.
2024/12/24 - 16:55
Bizkaiko eta Gipuzkoako ehungintzaren sektorea kalera atera da berriz, Estatuko hitzarmena aplikatzearen aurka
ELAk deitu du lanuztea, eta lortutako lan-baldintzak eta probintziako negoziazioa "jokoan" daudela salatu du.
2024/12/23 - 18:39
EAEko ehungintzaren eta oinetakogintza sektorean Estatuko hitzarmen berria ez aplikatzeko eskatu du ELAk
ELAk mobilizazioak deitu ditu astelehen eta astearte honetarako Bilbon eta Donostian, Espainiako Estatuko ehungintzaren eta oinetakogintza sektorearen hitzarmen berria EAEn aplika ez dadin eskatzeko. Gainera, Gipuzkoan, greba deitu dute urtarrilaren 7rako.
2024/12/19 - 20:43
Aurrerapausurik ez Udalaren eta Gasteizko Udaltzaingoaren sindikatuen arteko negoziazioan
Cesar Fernandez de Landa Gasteizko Segurtasun zinegotzi berria ELA, CCOO, LAB eta Sipla sindikatuekin bildu da, bakarka. Hiriko suhiltzaileek ere astelehenetik aurrera grebara joango direla iragarri dute.
2024/12/19 - 19:38
Lan legepeko irakasleen eta hezitzaileen bigarren hitzarmena sinatu dute Jaurlaritza, UGT, LAB eta Steilasek
Hitzarmenak sektoreko ordezkarien % 63 baino gehiagoko babesarekin egin du aurrera, UGTk, LABek eta Steilasek babestu baitute. Aurreko hitzarmena duela 20 urtekoa zen, 2004koa. ELAk, ostera, ez du hitzarmena babestu, bere ustez, sektorearen aldarrikapen nagusiak ez direlako aintzat hartu.
2024/12/17 - 11:04
Eusko Jaurlaritzak mahai gainean ''edukiak'' jarri ezean hezkuntza publikoan grebak deitzen jarraituko du ELAk
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiaren arabera, Jaurlaritzak edukiak aldatu ezean ez dute grebak deitzea beste aukerarik. Hezkuntzan "egiturazko arazoak" daudela adierazi du, tartean, erosahalmenaren galera eta behin-behinekotasuna. Halaber, dauden enpleguak bermatu behar direla gehitu du.
2024/12/17 - 10:48
Mitxel Lakuntza: "Duela urtebete Urkullurekin genituen arazo berak ditugu Pradalesekin"
ELAko idazkari nagusiaren hitzetan, "Jaurlaritza dinamika sindikala desaktibatzeko ahaleginean dago". Salatu du Osakidetzan mahai paralelo bat osatu duela hori lortzeko asmoz eta hezkuntzan, luzamendutan dabilela eta ohartarazi du "edukirik gabeko negoziaketarik ez dela esistitzen".
2024/12/17 - 08:49
Albiste izango dira: Aurrekontu akordioa Bizkaian, BSHren itxiera eta Koldo Garcia, Auzitegi Gorenean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/12/16 - 21:05
Sindikatuek borroka iragarri dute, eta Foru Gobernua eta alderdiak kezkatuta agertu dira BSHren itxierarekin
UGT, ELA eta LAB itxieraren aurka agertu dira. Chivitek esan du enpresaren erabakia "ezustekoa" izan dela eta lehentasuna langileak izango direla. Era berean, UPN, EH Bildu eta PP kezkatuta agertu dira.
2024/12/16 - 13:44
Launa greba egun deitu dituzte EAEko eskola publikoetan, haur-eskoletan eta garbitzaile eta sukaldarien artean
LABek, Steilasek, ELAk eta CCOOk egin dute deialdia. Hezkuntza Publiko ez unibertsitarioan urtarrilaren 22 eta 23an eta otsailaren 26 eta 27an izango dira lanuzteak; haur-eskoletan, urtarrilaren 28-29 eta otsailaren 12-13an, eta sukalde eta garbiketan, urtarrilaren 30-31n eta otsailaren 19-20an.
2024/12/14 - 18:29
Zerga-sistema ''justua'' aldarrikatu du ELAk, gehien dutenek gehiago ordain dezaten
ELA sindikatuak EAEko zerga-sistema "errotik" aldatzeko eskatu du larunbat honetan Bilbon egin duen manifestazioan, eta euskal erakundeak "botere ekonomikoaren menpe" daudela salatu du.
2024/12/14 - 14:31
EAEko zerga-sistema goitik behera aldatzea eskatu du ELAk Bilboko kaleetan
Mitxel Lakuntzak adierazi duenez, zerga-sistema aldatzeko "botere ekonomiko, enpresarial eta patronalei aurre egin behar zaie", eta Eusko Jaurlaritzak "ez du horrelakorik egin nahi", deitoratu du. Martxak 3.000 lagun inguru bildu ditu.
2024/11/29 - 09:34
SATSEk irabazi ditu Osakidetzako hauteskundeak, 89 ordezkari lortuta, eta ELAk bigarren tokiari eutsi dio
SATSE sindikatuak irabazi ditu Osakidetzako hauteskunde sindikalak. Guztira 89 ordezkari lortu ditu eta, hortaz, lehen indar izaten jarraituko du. Azken hauteskundeetan baino 11 ordezkari gehiago lortu ditu. ELAk, berriz, bigarren tokiari eutsi dio, eta 81 ordezkari izango ditu.
2024/11/29 - 08:49
Albiste izango dira: Osakidetzako hauteskundeen emaitzak, Valentziako GOIDIak hilabete eta Black Friday
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/28 - 12:20
Osakidetzako langileek hauteskunde sindikalak dituzte gaur, 10 urte baino gehiagotan lehenak
45.000 langile baino gehiago daude botoa ematera deituta 355 ordezkari aukeratzeko, aurreko hauteskundeetan baino 39 gehiago. Gaur egun, SATSE erizainen sindikatuak eta ELAk ordezkarien ia erdiak dituzte sektorean, % 48,1.
2024/11/28 - 08:49
Albiste izango dira: Hauteskunde sindikalak Osakidetzan, transferentzia berriak eta EITB Maratoia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/11/02 - 14:47
ELAk deituta, greba eguna dute ehungintzaren arloan
ELAk deituta, erropa marka handietako langileek greba eguna dute Euskadin, hitzarmena bertan negoziatu eta berori aplikatzea nahi dutelako. Izan ere, estatu mailan indarrean dagoen akordioa ezarri nahi zaie Euskadin, eta honek baldintza txarragoak dituela salatu dute egindako mobilizazioetan.
2024/10/28 - 14:44
Kabia erakundeak ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epaia salatu dute Donostian
Kontseiluak, ELAk eta LABek deituta, protesta bilkura egin dute gaur, Donostiako Gipuzkoa plazan, Kabia erakundeak ezarritako hizkuntza eskakizunen kontrako epaia salatzeko. Txomin Lasa ELAko ordezkariak esan du egoitzetako erabiltzaileen eta langileen eskubideak urratzen ari direla.
2024/10/25 - 14:46
Osalanek zehaztu du urriaren 15ean Boroan istripua izan zuen langilea oso larri dagoela
ELAk langilearen heriotza iragarri duen arren, Osalanek argitu du bizirik dagoela, baina oso larri.
2024/10/15 - 16:36
47 urteko langile bat hil da Loiun, lantegi bateko teilatutik erorita
Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, Larrondo kalean dagoen pabilioi batean izan da ezbeharra, 11:10 inguruan. Kolpearen ondorioz, tokian bertan zendu da. ELAk azaldu duenez, hildako behargina Amurrioko (Araba) Amiantec 3000 enpresakoa zen, baina GECSAn (Loiu) azpikontratatuta zegoen.