Ela Sindikatua
Gizarte Segurantzaren lehen blokearen balizko eskualdatzea “transferentzia oso mugatua, leihatila aldatzea” dela uste du ELAk
Mitxel Lakuntza ELAren idazkari nagusiaren arabera, praktikan ez da sakoneko aldaketarik izango, hau da, lehen 'Espainiako Gobernua' zioen leihatilan aurrerantzean 'Eusko Jaurlaritza' jarriko omen du. Hala ere, uste du zentralizazioa ez dela amaituko, eta aurrerantzean ere erabakiak Madrilen hartuko direla.
Gasteizko lorazainek grebari eutsi diote, sindikatuek Lan Sailaren eskaintza arbuiatu ostean
Sindikatuek batzarra deitu zuten langileek proposamen horri buruzko iritzia eman zezaten bozketa batean. Azkenean, ELAk, LABek eta ESKk eskaintza atzera botatzeko akordioa lortu dute, eta beharginen bozketarik izan.
Ainhoa Tirapu (ELA): "Zazpi bileren ondoren ez dago proposamenik mahai gainean"
Bizkaiko autoeskoletako langileak kalera irten dira lan-hitzarmena eguneratzea eskatzeko. ELA sindikatuko Ainhoa Tirapuk zehaztu du zazpitan elkartu direla patronalarekin, baina ez dagoela proposamen onargarririk mahai gainean. Erosahalmena berreskuratzea eta lan-orduak jaistea eskatzen dute, besteak beste.
Donostiako Gizarte Ekintzako greba bertan behera utzi dute, aurreakordioa itxi ostean
Akordioa azken hilabeteetan mobilizazio ugari eta 12 greba egun egin ondoren erdietsi da. Lan-gatazka urte hasieran hasi zen.
ELAk helegitea jarriko die Gasteizko lorezainei ezarritako gutxieneko zerbitzuei
Sindikatu abertzalearen ustez, "justifikaziorik gabekoak" dira eta "grebarako eskubidea urratzen dute". ELAk salatu duenez, "orain funtsezkotzat jotzen da baldintza prekarioak dituen lan bat".
Gipuzkoako adinekoen egoitzetan deitutako grebak erabateko jarraipena izan du, ELAren arabera
Sektorean gehiengoa duen ELA sindikatuak egun osoko greba egitera deitu ditu langileak. LABek, ordea, lau orduko lanuztea deitu du. Lan hitzarmenaren negoziazioa "blokeatuta" dagoela salatu dute, besteak beste, sindikatuek.
Albiste izango dira: Askatasunaren Ontzidia, protestak Osakidetzan eta AEBra sartzeko murrizketak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.