Elektrizitatea
2022/05/06 - 16:34
Zer egin dezake kontsumitzaileak argindarraren faktura merkeagotzeko?
Zuzendu beharreko lehen kontzeptua: kontratatutako potentzia da. Eta bigarrena, eta askoz inportanteagoa: kontsumitutako energia. Horrek garestitzen du gehien faktura eta horretan aurkitu daitezke alderik handienak enpresa betetik bestera.
2022/05/05 - 22:36
Galan: "Tarifa arautuarekin jarraitzen duten ergelek bakarrik ordaintzen dute garestiago argindarra"
"Espainiarren % 80 2018an baino merkeago ordaintzen ari dira, zergak jaitsi direlako; Gobernuak markatutako tarifa arautuarekin jarraitzen duten lerdoek bakarrik pagatzen dute prezio hori", esan du Iberdrolako presidenteak.
2022/05/02 - 15:17
Dbusen 17. linea izango da elektriko bihurtuko duten lehenengoa Donostian
Eusko Jaurlaritzak eta Donostiak Udalak hitzarmena sinatu dute hirian autobus elektriko adimendunaren sistema abian jartzeko. 25,7 milioi euroko aurrekontua izango du.
2022/04/28 - 11:08
KPIa % 8,4an kokatu da apirilean, beherakada txiki baten ostean
Argindarraren eta erregaien prezioen jaitsierak eragin du beherakada txikia, % 0,1ekoa, aurreko hilabetearekin alderatuta. Halere, elikagaien prezioak gora egin du iazko hilabete berarekin erkatuta.
2022/04/27 - 16:38
Ibilgailu elektriko aurreratuenak eta punta-puntako kargatze azpiegiturak erakusgai, Ficoban
Era guztietako ibilgailu elektrikoak aurkitu daitezke Go Mobility azokan. Autoak, trena, autobusa, tranbia, elbarrientzako txirrinduak, traktore autonomoak, baita taxi hegalari bat ere.
2022/04/27 - 16:22
Argindarraren faktura %30 merkatuko da, Espainiako Gobernuaren arabera
Espainiako gobernuak datorren astean emango dio bide gasaren topeari eta berehala sartuko da indarrean. Maiatzean eginiko kontsumoetan antzemango da beherapena.
2022/04/27 - 14:08
Iberdrolak 1.058 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu lehen hiruhilekoan, iaz baino % 3 gehiago
Nazioarteko negozioek eta bereziki AEBn eta Brasilen egindakoek bultzatu dute konpainia; izan ere, Espainian bere mozkin garbiak % 29 jaitsi dira, 337 milioi euroraino.
2022/04/27 - 11:39
Zedarriak foroak alde baten txostena egin duela uste du Pedro Azpiazuk eta enpresa mundua ikusten du atzean
Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun sailburuak soldatak inflazioaren gainetik ez igotzea defendatu du eta orain "ahalegina egin duenari" etorkizunean konpentsatzea.
2022/04/26 - 17:20
Espainiak eta Portugalek akordioa lortu dute Bruselarekin gasaren prezioari muga jartzeko
Gasaren erreferentziazko prezioa megawatt orduko 40 euro ingurukoa izango da, eta batez besteko prezioa 50 eurokoa, akordioa indarrean dagoen 12 hilabeteetan.
2022/04/22 - 12:18
Argindarraren prezioa % 28 igo da ostiral honetan eta 200 eurotik gora ordaintzen da megawatt-ordua
Azken zortzi egunetako preziorik altuena da. Horrela, argiaren prezioa duela urtebete markatutakoa baino ia hirukoitza da.
2022/04/19 - 20:22
Argindarraren prezioak % 24 egingo du behera asteazken honetan, eta urteko merkeena izango da
Hala ere, 2021eko egun berdinarekin alderatuta, argindarra % 8,4 garestiagoa izango da.
2022/04/18 - 22:59
Elektrizitatea % 8,6 igoko da astearte honetan, sei egunez jarraian behera egin ondoren
Megawatt-ordua 112,12 euro ordainduko da. Astearte honetako batez besteko prezioa duela hilabeteko batez bestekoaren ia erdia izango da, orduan 221,92 euro ordaindu baitzen, baina iazko apirileko hirugarren asteartekoa baino garestiago.
2022/04/18 - 13:15
Argindarraren prezioa abendutik merkeena izango da: 103,24 euro megawatt orduko
Elektrizitatearen batez besteko prezioa handizkako merkatuan igandean baino % 7,28 merkeagoa izango da, behin-behineko datuen arabera.
2022/04/15 - 21:33
Argindarra % 22 merkatuko da larunbatean, eta Ukrainaren inbasioa hasi zenean baino prezio baxuagoan egongo da
Garestien 00:00etatik 01:00era egongo da, megawatt orduko 222,43 ordainduko denean, eta 15:00etatik 16:00etara 40,32 eurokoa izango da prezioa.
2022/04/15 - 13:30
Argindarraren prezioa % 10,1 jaitsi da, megawatt orduko 198,47 eurora arte
Garestien 21:00etatik 22:00etara egongo da, 237,29 euroan, hain zuzen ere; eta merkeen, 15:00etatik 16:00etara, 151,11 euroan.
2022/04/14 - 21:27
Errusiako gasa erosteari uztea oso garesti irtengo zaiola ohartarazi dio Putinek Europari
Errusiako presidenteak esan du Estatu Batuei energia erostea "hainbat aldiz garestiago" aterako zaiola Europari. EBZeko presidenteak onartu du Errusiako energiari boikota egiteak eragin handia izango lukeela ekonomian.
2022/04/13 - 12:06
Pedro Azpiazu: "Gasaren eta erregaien prezioa kontrolatzeko gai bagara, gauza asko konponduko dira"
Ekonomia eta Ogasun sailburuak adierazi duenez, datozen asteetan ikusi egin beharko da zer gertatzen den Ukrainako gerarrekin, baina bigarren sei-hilabetean inflazioa jaiste espero dute.
2022/04/11 - 21:45
Argindarraren prezioa % 45 garestitu eta megawatt orduko 237,3 euroan kokatuko da astearte honetan
Duela urtebete baino ia lau aldiz garestiagoa izango da, orduan 63,04 euroan ordaindu baitzen, eta otsailaren 24an baino % 15 garestiagoa, Ukrainako gerra hasi zenean.
2022/04/08 - 12:07
EH Bilduk herritarrak, ekonomia, soldatak eta ongizate energetikoa babesteko plan bat proposatu du
Ukrainako gerraren ondorioei aurre egiteko merkatu energetikoan esku hartzea, errentak babestea eta aberastasuna beste modu batez birbanatzea proposatu du koalizioak. Foro estrategiko bat osatu nahi du, alderdien eta eragileen parte-hartzearekin.
2022/04/06 - 13:26
Etxebizitzen eraikuntza % 10 eta % 15 artean garestitu da azken hiru hilabeteetan
Ukrainako gerrak eta energiaren krisiak lehengaiak garestitzea eragin dute, eta horrek arriskuan jarri du eraikuntzaren sektorea.