Espainiako Gobernuak gaur onartuko du gasaren prezioa mugatzea, argindarraren faktura murrizteko
Espainiako Gobernuak ezohiko bilera egingo du ostiral honetan argindarra ekoizteko erabiltzen den gasaren prezioa mugatzeko. Hala, datozen 12 hilabeteetan, gasaren prezioa 48,8 eurokoa izango da megawatt orduko. Neurri honek argiaren faktura merkatzea du helburu.
Pedro Sanchezek bart azpimarratu du erabaki honen bidez kontsumitzaileak "babestuta" egongo direla energiaren prezioaren etengabeko gorakadaren aurrean.
Joan den martxoaren 25ean, argindarraren prezioaren garestitzeari aurre egiteko Espainiari eta Portugali "tratu berezia" ematea onartu zuen Europar Batasunak, "irla energetikoa" dela kontuan hartuta.
Horrela, bada, Espainiako Gobernuak Bruselaren oniritzia dauka ostiral honetan onartuko duen ezohiko neurria ezartzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Argindarraren prezioa 200 euro/MWh-tik gorakoa izango da asteartean, 2022tik lehen aldiz
CC. OO.k eta UGTk greba orokorra deitu dute udazkenerako