Elektrizitatea
2025/04/29 - 19:36
Hernaniko azpiestazioa, erabakigarria itzalaldia gainditu eta normaltasunera itzultzeko
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak azpimarratu du azpiestazio horretatik sartzen dela Frantziako sistema elektrikotik datorren argindarra. "Astelehenean gertatutakoak nazioarteko konexioen garrantzia erakusten du", ziurtatu du Zupiriak.
2025/04/29 - 18:50
Sanchezek erantzukizunak eskatuko dizkie "operadore pribatu guztiei", eta erreformak iragarri ditu
Gainera, gezurtatu egin du gertakaria nuklearren faltaren ondorio izan dela, eta arrazoi hori aipatzen dutenek "gezurra esaten dutela edo ezjakintasuna erakusten dutela" adierazi du. Krisi honetan, "zentral nuklearrak, irtenbidea izan beharrean, arazoa izan dira", gaineratu du.
2025/04/29 - 18:41
Itzalaldiko istorioak
Bezeroei medikazioa aurreratu zieten farmazialariak, salgairik gabe geratu ziren saltokiak, su txikiari esker jakiak bero jan ahal izan zituzten pertsonak... Atzoko itzalaldi masiboak istorio bitxiak eta batzuek luzaroan gogoratuko dituzten uneak utzi ditu.
2025/04/29 - 16:16
Itzalaldiari buruzko ikerketa batzordea iragarri du Sanchezek eta ardurak eskatuko dizkie operadore pribatuei
Pedro Sanchez Espainiako gobernuburuak Moncloa jauregian egin duen agerraldian azaldu duenez, itzalaldiari buruzko ikerketa batzorde bat eratuko du Espainiako Gobernuak, Trantsizio Ekologikoko Ministerioak gidatuta. Halaber, erantzukizunak eskatuko dizkie operadore pribatuei.
2025/04/29 - 15:58
Itzalaldiaren ondorioak: Zer egin hozkailuan edo izozkailuan ditugun jakiekin?
Elikagaien Segurtasunaren eta Nutrizioaren Espainiako Agentziak irizpideak eman ditu elikagaiak bota ala ez erabakitzeko. Oro har, argindar etena lau ordu baino gutxiagokoa izan bada, segurua da elikagaiok kontsumitzea. Izozkailuek 24-48 orduz eusten diote zeropeko tenperaturari.
2025/04/29 - 15:28
Red Electricak baztertu egin du itzalaldia zibereraso batek eragin izana
Azpimarratu dute sistema elektrikoa ohiko legez, egonkor eta egoki dabilela lanean. Hala ere, Auzitegi Nazionalak ikerketa abiatu du itzalaldia zibereraso baten ondorio izan ote zen argitzeko.
2025/04/29 - 14:06
Kontsumobidek azpimarratu du ez dagoela argindar etenaldiagatik kalte-ordaina jasotzeko eskubiderik
Kontsumoko Euskal Institutuaren arabera, "ezinbesteko arrazoi" batek eragindakoa izanik, ez dago kalte-ordaina jasotzeko modurik, baina kontsumitzaileek eskubideak badituzte eta erreklamazioak egin ahal izango dituzte.
2025/04/29 - 13:16
Itzalaldiaren galde-erantzunak: Zergatik gertatu zen? Nola berrezarri zen hornidura? Aurrerantzean, zer?
Oraindik galdera asko erantzuteke eta xehetasun teknikoak argitzeke badaude ere, gertakariaren inguruko azalpenak eman ditu gaur Itziar Zubia EHUko Ingeniaritza Elektrikoko irakasleak, Euskadi Irratian. Hona itzalaldi masiboaren gakoetako batzuk.
2025/04/29 - 10:48
112 telefonora egindako deiak laukoiztu egin ziren itzalaldiaren lehendabiziko 4-5 orduetan
Eusko Jaurlaritzak jakitera eman duenez, argindarraren hornidura % 100ean berreskuratu bada ere, asteartea "ez da egun normala izango". Oraindik ere arazoak daude, batez ere, komunikazioetan.
2025/04/29 - 09:49
Itzalaldia, iruditan
Etxebizitzan ilunetan, semaforoak eta garraiobideak zerbitzutik kanpo, igogailuetan harrapatutako pertsonen erreskateak... Apirilaren 28ko itzalaldiak denbora luzean iltzatuta geratuko zaizkigun irudiak utzi dizkigu.
2025/04/29 - 09:37
Albiste izango dira: Itzalaldiaren biharamuna, 6 hilabete Valentziako GOIDItik eta Max sarietako izendatuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/28 - 23:29
Itzalaldi masiboak denda batzuetako ateak blokeatu ditu
Hainbat lagun ateak automatikoki irekitzen diren establezimenduetan ezin irten geratu dira. Suhiltzaileek eskuz ireki behar izan dituzte.
2025/04/28 - 23:25
Honela kontatu dute euskal herritarrek itzalaldia sare sozialetan
Tik Tok, Instagram, X, Bluesky eta Facebook argitalpenez bete dira. Erabiltzaile askok gure hirietan elektrizitate faltak izan dituen ondorioak erakutsi dituzte: geldituta egon den garraioa, erreskateak igogailuetan eta kaleko giroa, besteak beste.
2025/04/28 - 23:14
Suhiltzaileek igogailu batean harrapatuta geratu den bikote bat erreskatatu dute Bilbon
Bikotea igogailu batean harrapatuta geratu da Deustuko zubiaren ondoan, eguerdian izandako itzalaldi masiboaren ondorioz. Bilboko suhiltzaileek egin dute erreskatea (Irudiak: Ecuador Etxea).
2025/04/28 - 22:27
Imanol Pradales: ''Euskadik hornidura elektrikoaren % 84 berreskuratu du''
Imanol Pradales lehendakariak azaldu duenez, Euskadin argindarraren % 84 berreskuratu da 18:30erako: ia dena, Araban; % 88, Gipuzkoan; eta % 75, Bizkaian. Dena dela, agintariak nabarmendu du oraindik "ziurgabetasun orduak" geratzen direla, eta ohartarazi du: "Bihar ez da egun normala izango".
2025/04/28 - 20:32
Pedro Sanchezek ez du itzalaldiaren inguruko hipotesirik baztertzen eta ez espekulatzeko eskatu du
Espainiako Gobernuko presidenteak herritarrei eskatu die "ahal den neurrian" joan-etorriak murrizteko, informazio iturri ofizialak bakarrik jarraitzeko eta telefono mugikorra zentzuz erabiltzeko.
2025/04/28 - 19:47
Alberto Martinez: ''Zuhurtziagatik, prozedura anbulatorio asko atzeratu egin ditugu''
Osasun sailburuak adierazi du premiazko ebakuntzak eta ebakuntza onkologikoak normaltasunez egin dituztela, gailu elektrogenoek behar bezala funtzionatu dutelako gaur eguerdian Iberiar penintsula osoan gertatu den itzalaldian zehar.
2025/04/28 - 19:31
Nafarroako Gobernuak adierazi du argindarra arratsaldean zehar berrezarriko dela
Amparo Lopez Nafarroako Barne kontseilari eta foru gobernuaren bozeramaileak "lasaitasun" mezua bidali nahi izan die herritarrei. "Lehentasuna familiak, pertsona kalteberak eta azpiegitura kritikoak dira", adierazi du kontseilariak.
2025/04/28 - 18:06
Bilboko metroak ''hainbat ordu'' beharko ditu itzalaldiaren ostean zerbitzua berriz martxan jartzeko
Oraingoz, geltokiak argiztatzeko adina energia baino ez du jasotzen Bilboko metroak. Energia azpiestazioetara iristen denean, Bilboko metroak "orduak" beharko ditu konboien zirkulaziorako ekipo guztiak berrabiarazteko eta segurtasuna bermatzeko.
2025/04/28 - 16:48
Eusko Jaurlaritzak LABIren bilera deitu du arratsalderako
ETB1eko Gaur Egun albistegian egindako adierazpenetan, lasaitasun mezua zabaldu du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramaileak, eta azaldu du poliki-poliki zerbitzu guztiak berrezartzen ari direla.