Sanchezek erantzukizunak eskatuko dizkie "operadore pribatu guztiei", eta erreformak iragarri ditu
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak erantzukizunak eskatuko dizkie "operadore pribatu guztiei", eta astelehenekoa bezalako argindar itzalaldi masiboa "inoiz" ez errepikatzeko erreformak iragarri ditu.
Sanchezek ikerketa batzorde baten sorrera aurreratu du, Trantsizio Ekologikoko Ministerioa buru izango duena. Bertan, Espainiako Zibersegurtasuneko Institutuaren (Incibe), Kriptologia Zentroaren eta Merkatuen eta Lehiaren Espainiako Batzordearen (CNMC) ordezkariak ere egongo dira, besteak beste.
Aditu independenteen batzorde horrek aztertuko du zergatik astelehenean, 12:33an, 15 gigawatt "bat-batean desagertu" ziren bost segundoan, hornidura elektrikoaren % 60.
Gainera, ikerketa "amaieraraino" iritsiko dela "erabat bermatu" du buruzagiak, eta "operadore pribatu guztiei dagozkien erantzukizunak" eskatuko zaizkiela erantsi du.
Presidenteak ez du konpainia zehatzik esan, baina Redeia "operadore pribatu" gisa baino ez du aipatu. Red Electrica, Redeia Taldeko kudeatzaile elektrikoa, konpainia pribatu bat da, burtsan kotizatzen duena, baina Estatuak % 20ko partaidetza du Estatuko Industria Partaidetzarako Sozietatearen (SEPI) bidez.
Bestalde, Red Electricak baztertu egin du itzalaldia zibereraso baten ondorio izan denik, baina Sanchezek ziurtatu du oraindik ez dagoela informazio eztabaidaezinik, eta ez duela hipotesirik baztertzen, adituen txostenaren zain. Europako Batzordeko Elektrizitatea Koordinatzeko lantaldeari ere ikerketa eskatu dio Espainiako Gobernuak.
"Zentral nuklearrak, irtenbidea izan beharrean, arazoa izan dira"
Espainiako gobernuburuak gezurtatu egin du gertakaria nuklearren faltaren ondorio izan dela, eta arrazoi hori aipatzen dutenek "gezurra esaten dutela edo ezjakintasuna erakusten dutela" adierazi du.
Hornidura berreskuratzea Frantziarekiko eta Marokorekiko interkonexioei, ziklo konbinatuko gas zentralei eta zentral hidroelektrikoei esker lortu dela azpimarratu du Sanchezek. Krisi honetan, "zentral nuklearrak, irtenbidea izan beharrean, arazoa izan dira", gaineratu du.
"Ikusten duguna da, mendekotasun nuklear handiagoarekin, normaltasunera itzultzea ez zela bizi izan duguna bezain azkarra izango", gaineratu du. Sanchezek berretsi duenez, produkzio nuklearra "deskonektatu egin zen, gainerako teknologiak bezala". Beraz, "ez zen beste edozein iturri baino sendoagoa izan", berretsi du.
Sanchezek adierazi duenez, astelehenean deskonektatu ziren zentral nuklearrak "oraindik ez dira sisteman sartu", eta gaur bertan egitea aurreikusi dute.
"Duela zenbait egunetik, zazpi erreaktore nuklearretatik bost geldirik daude, enpresa operadoreek eurek hala erabakita; izan ere, egun horietako energia berriztagarrien produkzioarekin alderatuta, ez dira lehiakorrak prezioan", nabarmendu du agintariak.
Zure interesekoa izan daiteke
Chivitek agerraldia egingo du asteazkenean Nafarroako Parlamentuan, Belateko obren geldialdia dela eta
Legebiltzarreko Mahaiak premiazko bilkura finkatu du oposizioko hainbat taldek eskatuta, lanak erabat geldirik daudela eta 8,5 milioiko gainkostuaren ordainketa juridikoki blokeatuta dagoela.
Donostiak lore eskaintza batekin omendu ditu frankismoaren biktimak Memoria Historikoaren Egunean
Jon Insausti alkateak ekitaldian azpimarratu du "Donostia erreferentea da memoria demokratikoan", eta berretsi du gerraren eta diktaduraren ondorioz indarkeria, errepresioa eta erbestea jasan zutenei errekonozimendua eta ordaina emateko konpromisoa dutela.
Segurtasunaren gaineko azterketa sakona aldarrikatu du Diez Antxustegik, alarmismoetatik aldenduz
ETB1eko "Egun on Euskadi" saioan egin dioten elkarrizketan, Joseba Diez Antxustegi EAJren Eusko Legebiltzarreko bozeramaileak adierazi duenez, beharrezkoa da EAJk eta PSEk eskatutako batzar monografikoa egitea.
Lander Martinez: "Egia da aurrekontuak aurkeztu egin behar direla, eta gu horretan tinko egongo gara"
Sumarreko diputatuak Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan nabarmendu du PSOEri beren eskariak mahai gainean jartzeko lanean ari direla. "Aurrekontuak aurrera joaten ez badira, pentsatu beharko dugu zer egin, baina aurrera ateratzen ditugun gauzekin uztailera arte heltzeko moduan gaude", adierazi du.
Pradalesek "erantzukizuna" eskatuko die alderdiei ostegun honetan, nazioartean dagoen ziurgabetasunari aurre egiteko
Lehendakariak gatazka geopolitikoen, inflazioaren eta eraldaketa teknologikoaren testuinguruan kokatuko du politika orokorreko osoko bilkura, eta euskal eredua defendatuko du zerbitzu publikoak, ekonomia eta ongizatea indartzeko bide gisa.
Eusko Legebiltzarreko politika orokorreko osoko bilkura, zuzenean
09:30etatik aurrera, Eusko Legebiltzarrak ikasturte politikoari hasiera emateko osoko bilkura egingo du.
Albiste izango dira: lehendakaria ELArekin eta LABekin bilduko da, oposizioak irabazi du Suedian eta Euskal Zinemaren Galaren aurkezpena
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Pradalesek gehiengo sindikala hartuko du gaur, gutxieneko soldataren negoziazioa eta Osakidetzaren gatazka mahai gainean direla
11:00etan Garbiñe Aranburu LABeko idazkari nagusiarekin bilduko da, eta 12:30ean, Mikel Lakuntzarekin (ELA). Sindikatu abertzaleak Jaurlaritzarekin oso kritiko mintzatu dira, eta Confebasken menera aritzea leporatu diote.
Lehen sektoreari eta Arabako Errioxari babesa agertu diete alderdiek
EH Bilduk sektorearen eta erakundeen artean "partekatutako" estrategia baten alde egin du. PSE-EEren aburuz, "Arabako Errioxa klima aldaketaren aurrean babesteko fronte bat" eratu behar da. PPk uste du landa eremua "abandonatuta" dagoela, eta egoera aldatzeko ekimenak agindu ditu.
Faxismoaren aurkako manifestazio jendetsua Donostian
Ernaik 4.000 lagun bildu ditu Gipuzkoako hiriburuan 'Euskal Herria irabaztera' lelopean. Kontxako banderaren bigarren jardunaldiaren amaierarekin bat egin du protestak.