Emakumeen Nazioarteko Eguna
Feministek kaleak hartu dituzte "beste mundu bat" posible dela aldarrikatzeko
Manifestazio jendetsuak egin dituzte Euskal Herriko hiriburu eta herrietan. Mugimendu feministak "borroka eta antolakuntza" aldarrikatu ditu "eskuin-muturraren pilatze eta beldurraren ereduaren aurrean", eta abolizionisten "jarrera transfoboak" gaitzetsi ditu.
Berdintasunari merezi duen espazioa emateko deia egin du Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak adierazpena egin du Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta. "Eman tokia berdintasunari" kanpainarekin aldarrikatu du berdintasunean aurrera egiteak berarekin dakarrela aurrera egitea eskubideetan, askatasunean, ongizatean, errespetuan eta pertsona guztientzako aukera-berdintasunean.
Feminismoak kaleak hartuko ditu gaur
Hiru manifestazio deialdi izango dira aurten martxoaren 8an. Batetik, ohi bezala, Euskal Herriko Mugimendu Feministak 5 hiriburutan eta dozenaka herritan eguerdirako egin duena. Bestetik, Itaia antolakunde sozialistak 6 hiriburutan eta 21 udalerritan deitutakoak. Azkenik, talde abolizionista sortu berriek EAEn eta Nafarroan deialdi propioa egin dute. Martxa guztiak noiz eta non abiatuko diren bildu dizuegu.
Javier De Andresek PPko emakumeen ondarea defendatu eta "monterismoa" kritikatu du
EAEko PPko buruak ezkerrak "hautsi duen guztia berreraikitzea" eta "sexismotik aldentzea eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasun harremana bilatzea" eskatu du.
Martxoaren 8ko aldarrikapenekin bat egin dute erakundeek eta sindikatuek
Martxoaren 8aren bezperetan, udalek, aldundiek eta sindikatuek aldarrikapen feministekin bat egin nahi izan dute. Bilboko udaletxean egindako ekitaldian, oso kezkatuta agertu dira emakumeen eta berdintasunaren aurkako mezuak ugaritzen ari direlako.
Euskal emakumeek gizonek baino 2,2 ordu gehiago ematen dituzte egunean seme-alabak zaintzen
2024. urteari dagozkion datuak dira, igandean ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Eguna dela-eta Euskal Estatistika Erakundeak ostiral honetan argitaratu duen inkestan jasotakoak.
Euskal erakundeek diskurtso atzerakoiak eta antifeminismoa borrokatzeko beharra azpimarratu dute martxoaren 8aren atarikoan
Igandean, martxoaren 8arekin, Emakumeen Nazioarteko Eguna izango da. Hori ospatu bezperetan, berdintasunaren eta emakumeen eskubideen aldeko mezuek indar berezia hartu dute euskal erakundeetan.
Miren Elgarrestak (Emakunde) ez du uste feminismoak lekua galdu duenik euskal gizartean
Emakundeko zuzendariaren arabera, euskal gizartea "oso aurreratuta" dago genero berdinatasunari dagokionez, baina "horrek ez du esan nahi izan ditugun lorpenak guztiz bermaturik daudenik", gaineratu du Elgarrestak, eta ohartarazi du eskuinetik datozen diskurtso erreakzionarioek esparru digitalean lortu dutela oihartzuna.
Bisubi Fundazioak sektoreko emakumeen sare bat jarri du martxan, sukaldeetan historikoki egin izan duten lana proiektatu eta aitortzeko
Sukaldeak emakumeak historikoki okupatutako espazioak izan dira, baina, gastronomia espazio publiko garrantzitsua izatera heldu denean, emakumeak ikusezin bihurtu dira.
Hori salatu dute BISUBI Bizkaiko Sukaldarien Fundazioa osatzen duten emakume sukaldariek lehen aldiz egin duten agerraldian, gaur.
Mehatxuen aurrean, EAEko erakundeek feminismoa "defendatzeko eta zabaltzeko" deia egingo dute aurtengo M8ko kanpainan
Ikertzaileen erdiak baino gehiago emakumeak dira Osakidetzan
Emakume Zientzialarien Nazioarteko Eguna dela eta, Osakidetzak azpimarratu du bere ikertzaileen % 66,5 emakumeak direla, eta horietatik % 42,5 ikerketa-taldeen buru direla.