ERC
2025/06/17 - 17:25
Sanchezek uztailaren 9an agerraldia egitea proposatu du, baina bazkide gehienek lehenago izatea nahi dute
Bestalde, PPk aste honetan bertan izatea nahi du. Espainiako Gobernuak azaldu duenez, uztailaren 9a da Sanchezek libre duen lehen data, dagoeneko nazioarteko hainbat konpromiso dituelako agendan; zehazki, NATOren goi-bilera ekainaren 24an eta 25ean eta Europako Kontseilua 26an eta 27an.
2025/06/12 - 20:40
Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko
PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.
2025/06/02 - 20:52
Amnistiari buruzko txostenaren gakoak: "Legegileak Konstituzioak debekatzen ez duen oro egin dezake"
191 orrialdeko zirriborroak Amnistia Legea babesten du, ia oso-osorik, baina arrazoia ematen dio PPri hiru puntu zehatzetan, eta ez du iritzirik ematen dirua bidegabe erabiltzearen delituari buruz.
2025/05/21 - 00:16
Kongresuak Sumar, ERC eta Podemosen ekimen bat tramitatuko du, Israeli arma-blokeoa ezartzeko
PSOE, EAJ, EH Bildu, BNG eta Juntsen aldeko botoekin eta PPren eta Voxen aurkako bozekin (176 alde eta 171 kontra), Kongresuak lege proposamena izapidetzea onartu du.
2025/05/14 - 12:23
Rufian: ''Gustatuko litzaidake Feijoo eta Mazonen arteko mezuen berri izatea, hura Ventorron zegoenean''
Esquerra Republicanak Kongresuan duen bozeramaileak azpimarratu duenez, "Cayetana Alvarez de Toledo eta Casado, Ayuso eta Frank de la Junglaren arteko" mezuen berri izan nahiko luke.
2025/03/16 - 18:35
2031n jarri du epemuga ERCk gehiengo independentista lortzeko, baina kontsultarako datarik gabe
ERCren XXX. Kongresuaren osoko bilkurak botoen % 92,3 jasota onartu du "2031rako helburua: independentziaren aldeko gehiengo soziala lortzea" izeneko txosten estrategikoa, baina ez du metodorik zehaztu independentziari buruzko erreferenduma lortzeko.
2025/03/15 - 12:09
ERC 30. Kongresua egiten ari da, alderdia biziberritzeko helburuarekin
Datozen urteetako estrategiaren oinarriak adostuko dituzte, eta Oriol Junquerasek irabazi zituen barne hauteskundeetan zabaldutako zauriak ixten saiatuko dira.
2025/02/18 - 23:27
Kongresuak atzera bota du "desokupazio enpresak" legez kanpo uzteko ekimena, eta PSOE abstentziora jo du
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaileak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" direla. "Kolektibo nazi eta paramilitar horiekin amaitzeko" neurriak hartzen ari dela ziurtatu du PSOEk.
2025/01/23 - 20:36
Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten atzera botatako neurriak dituen arau berri bat berehala onartzea
Gobernuak eta oposizioko alderdiek elkarri leporatu diote gertatutakoaren errua. Bitartean, Gobernuaren bazkideek eskatu dute berehala onartzeko pentsioen igoera eta garraiorako deskontuen luzapena ahalbideratuko duen dekretu berri bat.
2024/12/14 - 21:30
Junqueras izango da berriz ere ERCko presidente, Godasi botoen % 52,2rekin irabazi eta gero
Xavier Godas buru duen Nova Esquerra Nacional hautagaitzak botoen % 42,2 lortu ditu, eta ez da nahikoa izan Junqueras gainditu eta presidentzia lortzeko.
2024/12/11 - 20:12
Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkideek konpainia energetikoei ezarritako tasa luzatzea adostu dute
Ogasun Ministerioak eta Parlamentuko ezkerreko bazkideek ordubete pasatxoko bilera egin dute, eta Errege Lege Dekretu baten bidez neurria urtebetez luzatzea adostu dute.
2024/11/30 - 21:49
Junqueras eta Godàs, ERCren buruzagitza lortzeko bigarren itzulira
Junquerasek eta Godasek botoen % 48,3 eta % 35,3 lortu dituzte, hurrenez hurren, eta Helena Solaren 'Foc Nou' hautagaitzaren (% 12,6) gainetik gertau dira. Lehen biak abenduaren 14ean lehiatuko dira bigarren itzulian.
2024/11/14 - 17:08
Espainiako Gobernuaren zerga-erreforma "labean" dago oraindik, ez baitu babes nahikorik oraingoz
Gobernu-bazkideak ez datoz bat hainbat puntutan, eta inbestidura-blokeko bazkideek dagoeneko buruan dute enpresa multinazionalei gutxieneko % 15eko zerga berria ezarriz gero aurrerabidea ematearen alde egitea. Ogasun Batzordea astelehenera arte atzeratu da.
2024/10/23 - 09:44
Albiste izango dira: Aldaketak anbulantzia zerbitzuan, etxebizitzaren arazoa eta Adimen Artifiziala EAEn
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/10/04 - 17:18
EAJk, ERCk eta BNGk bat egin dute Gobernuak eta EH Bilduk Mozal Legea aldatzeko hitzartutako akordioarekin
Litekeena da tramitazio parlamentarioa datozen asteetan abiatzea, Kongresuan legeari buruz eztabaidatu ostean.
2024/09/22 - 10:57
Junquerasek ERC "erreskatatzeko" konpromisoa hartu du, eta Rovirari "traizioa" leporatu dio
ERCren presidente izan zenak esan du "lotsa" sentitu duela alderdian "organo paraleloak" egon direlako, eta iragarri du Alemany izango dela bere idazkari nagusia.
2024/09/18 - 13:17
Rufianek ohartarazi du Gobernuaren aurkako ''bloke berria'' osatu dutela Juntsek, PPk eta Voxek
Gabriel Rufian ERCko bozeramaileak oharatarazi du "eskuineko eta ultraeskuineko" bloke berria sortu dutela Juntsek, PPk eta Voxek.
2024/09/07 - 18:30
Sanchezek esan du finantzaketaren eztabaida ez dela lurraldeen artekoa, "ereduen artekoa baizik"
Espainiako presidenteak aurreratu duenez, azaroan PSOEk Sevillan egingo duen Kongresu Federalean bere burua aurkeztuko du berriro PSOEren idazkari nagusi izateko, "optimismorako garaia" baita.
2024/08/29 - 21:13
Monterok Kataluniako finantzazio bereziari buruzko azalpenak emango ditu Senatuan
Ogasun ministroak agerraldia egingo du Goi Ganbaran, PPk kontrolpean duen Mahaiak eskatuta, PSCren eta ERCren arteko akordioaren zati hori azaltzeko.
2024/08/29 - 15:26
ERC zuzentzeko hautagaitza alternatiboa aurkeztu du 'Nova Esquerra Nacional'ek
ERCko bozeramailea izandako Raquel Sansek, Teresa Jorda kontsailari ohiak eta hainbat alkatek aurkeztu dute hautagaitza, "Esquerra Republicanaren jatorrira itzultzeko" helburuarekin.