Zerga politika
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak eta ezkerreko bazkideek konpainia energetikoei ezarritako tasa luzatzea adostu dute

Ogasun Ministerioak eta Parlamentuko ezkerreko bazkideek ordubete pasatxoko bilera egin dute, eta Errege Lege Dekretu baten bidez neurria urtebetez luzatzea adostu dute.
Iberdrola Dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE
Iberdrola Dorrea, Bilbon. Artxiboko argazkia: EFE

Ogasun Ministerioak eta Parlamentuko ezkerreko bazkide gaur egin duten bilera konpainia energetiko handiei ezarritako tasa urtebetez luzatzeko akordioarekin amaitu da, errege lege-dekretu bidez, batzarreko iturriek jakitera eman dutenez. EAJk eta Juntsek ez dute parte hartu.

Bertan izan dira Jesus Gascon Ogasuneko Estatu idazkaria, Ione Belarra Podemosen burua, Manuel Lago eta Txema Guijarro Sumarren diputatuak, Pilar Vallugera ERCren parlamentaria eta Oskar Matute EH Bilduren ordezkaria.

Bilera Parlamentuko talde sozialistaren egoitzan egin dute, eta ordubete pasatxo iraun du.

Podemosek Espainiako Gobernuari zerga erreformari babesa emateko eskatu zion akordioa da, baina EAJ eta Junts ez dira bileran izan; beraz, oraingoz, ez daude bermatuta etorkizuneko lege dekretu hori baliozkotzeko botoak.

Hasiera batean, alderdi morearen asmoa lege-proposamen bat bultzatzea zen, baina, azkenean, tasa luzatzeko dekretu baten alde egitea erabaki da, zerga arlokoa ez den ondare-prestazio gisa. Hain zuzen ere, Espainiako Gobernuak ERCrekin, EH Bildurekin eta BNGrekin hori egiteko konpromisoa hartu zuen.

Hori bai, lege dekretu bidez ezin da zergarik onartu, eta neurria onartzeko EAJren baldintza hori zen, egungo figurak galarazi egiten baitu Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako foru ogasunek bildutakoa kudeatzea.

Batzarrean izan diren iturriek bileraren giro ona azpimarratu duten arren, orain EAJk eta Juntsek akordioarekin bat egitea falta da zenbakiak emateko. Alderdi horiek datorren astean deitzea aurreikusten da, Espainiako Gobernuak bultzatutako zerga-erreformaren zati bat sartzen duen gutxieneko zerga orokorraren legeari Senatuak egindako zuzenketak Kongresuko Osoko Bilkurara iristearekin batera.

Gainera, multinazionalei ezarritako zergaren legea Senatuan pasatzen uztea erabaki du PPk, testua Kongresura itzultzeko betoa baztertuz. Alderdi Popularrak bere gehiengo osoarekin egin duena da beherapen fiskal berriak eta gazteentzako eta Valentziako kaltetuentzako dirulaguntzak gehitu, Junts eta EAJ erakartzen saiatzek, datorren astean Kongresuan babesa eman diezaioten.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Londresera Euskadi "kritikatzera" eta etxebizitzaz hitz egitera joatea egotzi dio EAJk EH Bilduri, bere ekarpena "zero" izan arren

Iñigo Ansola EAJren BBBko presidenteak Pello Otxandiano Eusko Legebiltzarreko EH Bildu koalizioko burua kritikatu du aste honetan Londresera joateagatik, EH Bilduk etxebizitzari buruz egindako proposamena aurkeztera, "Euskadi zalantzan jarri eta kritikatzeko". Horren harian, Euskadin etxebizitza publikoa eraikitzeko egin duen ekarpena "zero" dela esan du.

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten, eta euskara lekua irabazten joan den arren, legeak bere horretan jarraitzen du, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administratiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X