Ertzaintza
2025/04/10 - 22:21
Motozale bat hil da Guardian izandako istripu batean
Ezbeharra 18:15ean gertatu da, A-124 errepidean, Logroñorako noranzkoan. Larrialdi zerbitzuak motor-gidaria suspertzen saiatu dira, baina ezin izan dute ezer egin.
2025/04/09 - 12:45
Zupiria: ''Exijenteak izan behar dugu Ertzaintzarekin, baita normaltasuna apurtzen duten pertsonekin ere''
Zupiriak adierazi duenez, euskal gizartearen gehiengoak "ez dio normal irizten" hilabetean Bilbon hainbat istilu egoteari, izan Athleticen eta Erromaren arteko Europa Ligako partidakoak, izan Errekaldeko gaztetxea hustu dutelako jazotakoak.
2025/04/08 - 16:24
Ertzaintza San Mameseko segurtasun dispositiboa prestatzen ari da, Europa Ligako finalerako
Ertzaintzaren Brigada Mugikorreko hainbat furgoneta San Mamesera joan dira, maiatzaren 21ean Katedralak hartuko duen Europako Ligako finaleko segurtasun-dispositiboa trebatzeko.
2025/04/07 - 16:28
''Gaur-gaurkoz, inor ez da gai esateko nork bidali zuen Amaia ZIUra''
Amaia Zabartek deklaratu ondoren, haren senarrak esan du "13 hilabeteren ostean, azkenean" hartu diotela deklarazio Zabarteri, eta "lasai" kontatu duela egun hartan bizitakoa. Abokatuak dioenez, forentsearen txostenak argi jasotzen du zauriak pilotakada batekin bateragarriak direla.
2025/04/07 - 16:08
Zabarteren defentsak salatu du Segurtasun Sailak, Fiskaltzak eta epaileak ez dutela ezer egin auzia argitzeko
Zabartek 10 bat minutuz deklaratu du, eta aurretik emandako bertsioari eutsi dio. Hurrengo auzi-saioetan lekukoek deklaratuko dute, eta oraingoz ez dute ertzainik inputatu.
2025/04/07 - 14:03
Amaia Zabarte Gipuzkoako Auzitegira iritsi da, jasandako polizia-erasoa salatzera
Epaileak berriro ireki du auzia, irudiek gezurtatu egiten dutelako Ertzaintzaren bertsioa. Zabartek salatzen du foam pilotakada batek zauritu eta ondoren ertzain batek jo egin zuela.
2025/04/05 - 15:36
''Ertzain bat aurrez aurre jarri zen, barrabiletara apuntatu zuen eta tiro egin zidan''
Errekaldeko gaztetxea husteko istiluetan zauritu zuten Iker Arana, Iralako 33 urteko bizilaguna. ETBri azaldu dionez, tiroaren ondorioz, barrabiletako bat galdu du, eta medikuen txostenaren zain dago ertzain-etxean salaketa jartzeko.
2025/04/05 - 13:48
Errekaldeko gaztetxea husteko istiluetan gazte bat nola zauritu zen argitzeko ikerketa abiatu du Ertzaintzak
Gaztetxearen sustatzaileek ohar baten bidez adierazi dutenez, ertzain batek foam-balaz tiro eginda zauritu zuen. Gizon gaztea Basurtuko Ospitalera eraman behar izan zuten, eta larrialdiko ebakuntza egin behar izan zioten.
2025/04/05 - 13:01
Gizon bat espetxera bidali dute lapurretengatik 13 aldiz atxilotu ostean, azkena Irunen
Bidasoa Beherekoa, Oarsoaldeko eta Donostialdeko dendetan lapurretak egitea egozten diote, eta horietako batzuetan indarkeria erabiltzea.
2025/04/04 - 21:19
Itzuliak gorabeherak eragingo ditu apirilaren 7tik 12ra euskal errepideetan
Eusko Jaurlaritzak koordinatuko du txirrindulari-proban laguntzeko eta segurtasuna bermatzeko dispositiboa. Hona hemen, xehe-xehe, etapa bakoitzaren ibilbideak eta trafikoan izango dituen eraginak.
2025/04/04 - 13:17
Arratsaldean manifestazio batera deitu dute Errekaldeko Etxarri gaztetxearen hustea salatzeko
Protesta 19:00etan hasiko da, Ametzolako tren geltokitik abiatuta. Lau gazte identifikatu dituzte goizean, eta zehapen-espedientea ireki diete, Herritarren Segurtasunerako Legea urratzeagatik.
2025/04/04 - 12:34
Ertzaintza Errekaldeko Etxarri gaztetxean sartu da eta lau gazte identifikatu ditu
Ertzaintza 09:30 aldera sartu da Bilboko Errekalde auzoko Etxarri gaztetxearen eraikinean, alboko garaje batetik, eta lau lagun identifikatu ditu.
2025/04/04 - 12:33
Ertzaintzak Errekaldeko Etxarri gaztetxea hustu du eta lau gazte identifikatu ditu
Eraikinaren barruan ez dago atzotik zeuden pertsonetako bat bera ere. Errekalden tentsio handia dago: 200 pertsona inguru protesta egiten ari dira eraikinetik kanpo. Bart atxilotutako bost lagunak aske geratu dira.
2025/04/04 - 11:05
Ehunka gaztek elkarretaratzea egin dute Errekaldeko gaztetxearen inguruan, hustearen aurka protesta egiteko
20 furgoneta eta agente ugari bertaratu dira Diaz Emparanza doktorearen kalea zaintzera. Gaztetxe barruan hainbat lagunek eman dute gaua, eta kanpoaldean, 200 bat pertsona bildu dira, protestarako prest. Bart atxilotutako bost lagunak aske utzi dituzte.
2025/04/04 - 10:04
Protestak eta istiluak Errekaldeko gaztetxearen kanpoaldean
Istiluak izan dira bart Etxarri gaztetxea hustea geldiarazteko mobilizazioan parte hartu duten pertsonen eta Ertzaintzaren artean.
2025/04/04 - 09:50
Ertzaintzaren dispositibo zabala Errekalden, Etxarri gaztetxearen kanpoaldean
09:00etan hustu behar zuten. 20 furgoneta eta agente ugari bertaratu dira Diaz Emparanza doktorearen kalea zaintzera. Gaztetxe barruan hainbat lagunek eman dute gaua, eta kanpoaldean, 30 bat pertsona bildu dira, protestarako prest.
2025/04/04 - 09:47
Albiste izango dira: Hezkuntza eta sindikatuen bilera, gerra komertziala eta Errekaldeko gaztetxea
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/04/04 - 01:12
Manifestarien eta Ertzaintzaren arteko istiluak Errekaldeko gaztetxean husteko aginduaren aurkako protestetan
Ehunka manifestari eta Ertzaintza aurrez aurre izan dira Etxarri gaztetxearen inguruetan. Gaztetxea ostiral honetan hustea aurreikusi dute, epailearen aginduz.
2025/04/04 - 00:40
Bost atxilotu Errekaldeko gaztetxea husteko aginduaren aurkako protestetan, Bilbon
Istiluak 21:00etan hasi dira. Gutxienez lau ertzain eta sei manifestari zauritu dira liskarretan.
2025/03/31 - 00:04
Mareak harrapatuta geratu diren 13 txangozale erreskatatu dituzte Zumaiako flyschean
16:00 aldera, itsasgora baino bi ordu lehenago, SOS Deiakek abisua jaso du, itsasoak inguratuta zeudela eta ezin zirela handik atera. Helikopteroak banan-banan erreskatatu ditu, hiru ordu baino gehiago iraun duen operazioan. Denak onik daude.