Ertzaintza
Alderdiek "onartezintzat" jo dituzte Gasteizko istiluak, eta Erne sindikatuak Ertzaintzako buruak "berehala kargugabetzeko" eskatu du
Igande honetan Falange Españolak Gasteizen eragindako istiluei aurre egiteko dispositiboa "eskasa" izan zela kritikatu du Ernek. EH Bilduk erantzukizunak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari, "inoiz egin behar ez zen" ekitaldia egitea baimentzeagatik. EAJk, berriz, gogor kritikatu du ezker abertzaleko koalizioaren jarrera, eta "begirada desbideratzea" eta "indarkeria gaitzesteari uko egitea" leporatu dizkio.
Bingen Zupiria: "Irudien azterketak argi eta garbi uzten du atzean zerbait antolatua dagoela"
Gasteizen urriaren 12an izan ziren istiluen harira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak adierazi du Ertzaintzak "jokabide hauek aztertu eta erantzun egokia" emango diela.
Horrez gainera, onartezintzat jo ditu "indarkeria erabiltzea justifikatzen" duten "diskurtso antifaxistak".
Eusko Jaurlaritzak Gasteizen izandako istiluak gaitzetsi ditu: "Bizikidetza urratzen duten gertaera oso larriak dira"
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak, PPko legebiltzarkide Ainhoa Domaicak eta SiPE, Euspel eta ESAN sindikatuek ere gogor gaitzetsi dute arabar hiriburuan jazotakoa. Guztira, 19 pertsona atxilotu dituzte, eta 19 ertzain zauritu dira istiluetan.
Gutxienez 19 pertsona atxilotu dituzte Falange Espainolak Gasteizen deitu duen bilkuran izandako istiluetan
Faxistek elkarretaratzea deitu dute gaur goizean Arabako hiriburuan, Hispanitatearen Egunaren harira, eta ehunka pertsona bertaratu dira kontramanifestazioa egitera. Istiluak sortu dira Ertzaintzarekin, eta desordena publikoak izan dira, Ertzaintzak baieztatu duenez.
Istiluak Gasteizen Falangek antolatutako ekitaldian
Faxisten deialdiari aurre egitera bertaratu dira ehunka pertsona, eta istiluak sortu dira Ertzaintzarekin. Pertsonaren bat atxilotu dute.
Melgosak dio Bernedoko kanpamentuko arduradunek legea urratu zutela, jarduerak "modu klandestinoan" antolatuta
Bernedoko kanpamentuan gertatutakoaren eta ustezko delituen erantzukizuna antolatzaileei leporatu die Nerea Melgosa Eusko Jaurlaritzako Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikorako sailburuak; izan ere, jarduera horiek "modu klandestinoan" antolatu zituzten. "Dena dela, errugabetasun-presuntzioa gorde behar da, epaiketa paralelorik gabe", gaineratu du.
Dagoeneko 17 dira Bernedoko udalekuaren kontra aurkeztutako salaketak, Zupiriaren arabera
Segurtasun sailburuak azaldu duenez, gehienak exhibizionismo eta derrigortze delituekin lotutakoak dira, baina badago sexu-erasoekin zerikusia eduki lezakeen salaketaren bat.
Atxilotu bat Donostian, segurtasun langile bati sastakai batekin mehatxatzeagatik eta autoarekin harrapatzen saiatzeagatik
Lekukoen arabera, atxilotuak eraso egin dio Ibaeta auzoko lokal bateko langileari barrura sartzeko debekuaren aurrean.
18 urteko mutil bat atxilotu dute Bilbon, beste bati labankadak ematea egotzita
Ertzaintzak 18 urteko mutil bat atxilotu zuen bart Abando auzoan, hilketa saiakera egotzita. Atxilotuak hainbat labankada eman dizkio biktimari.
Ertzaintza Bernedoko udalekua ikertzen ari da, salaketa publiko baten ostean
Adunako prostituzio-etxe bateko arduraduna atxilotu dute, sexu-esplotazioa eta sexu-eraso saiakera bat egitea leporatuta
Lokaleko langileetako batek tratu umiliagarria jasan zuela eta drogak kontsumitzera behartu zutela salatu zuen, besteak beste.
Bilboko hilketagatik atxilotutakoak ez dira talde biolentoetako kideak, Ertzaintzaren uruaren arabera
"Elkar ezagutzen ez zuten bi gazte taldekoak ziren" hiru atxilotuak eta hildakoa. Dirudienez, elkarri irainka hasi zitzaizkien, eta azkenean liskarra gertatu zen. Ertzaintzaren buruak adierazi du atxilotuek ez dutela banda edo talde biolentoekin loturarik.
Jon Goikolea, Arkautiko akademiako zuzendari berria
Goikolea Juan Mari Atutxaren eskuineko eskua izan zen Segurtasun sailburu izan zen urteetan. Miren Dobaranek abuztuan utzi zuen kargua, Amaya Angulo zuzendariordearekin batera. Biek urtebete eskas egin zuten postuan.
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, atzo izandako hilketarekin zerikusia duelakoan
31 urteko gizon bat da. Ertzaintzak ikerketa zabalik du oraindik, gertakaria argitzeko. Beste bi gizonezko daude identifikatuta.
Gizon bat atxilotu dute Hernanin, urtebetean laugarrenez, pertsonen trafikoan ibiltzea egotzita
25 urteko atxilotuak bost lagun zeramatzan gidatzen zuen furgonetan, modu irregularrean. Gainera, atxilotuak ez zuen gidabaimenik.
Aburtok bizilagunen laguntza eskatu du Bilboko hilketaren egileak atxilotzeko
Igandean Solokoetxe auzoan 21 urteko gizon bat labankadaz hil zutela eta, atzoko eguna "oso gogorra" izan zela onartu du Bilboko alkateak. Halaber, hilketaren egileak aurkitzeko Ertzaintzarekin kolaboratzeko dei egin die bizilagunei.
Ertzaintzak identifikatu ditu jada Bilbon 21 urteko gizon bat hil zuten hiru lagunak
Identifikatu ostean, bilatzeko lanean ari dira. Erasoa igande goizean gertatu zen, Bilboko Solokoetxe auzoan. Biktimak arma zuriz egindako zauria zuen bularrean, eta Gurutzetako Ospitalean hil zen.
21 urteko mutil bat hil dute Bilbon, eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du
Ertzaintzak dispositibo berezia ezarri du Solokoetxe auzoan, eta hainbat gune miatu ditu erasoa ikertzeko.
Ertzaintzak abiadura kontrolatzeko kanpaina bat egingo du datorren astean
2024an, EAEko errepideetan trafiko-istripuetan hildako pertsonen % 32 abiadura desegokiarekin lotutako ezbeharretan zendu ziren.
20 urteko gizon bat atxilotu dute Barakaldon, polizia-patruila bat jo, agente bati ukabilkada eman eta ihes egiteagatik
Ohe baten azpian eta poltsa batzuekin estalita aurkitu zuten ertzainek. Atxilotuak polizia-aurrekari ugari ditu, eta bikotekide ohiarengana hurbiltzea debekatzen zion kautelazko neurri bat urratu zuen ostegunean.