Aldatuko dute Ertzaintzarako LEPen fase psikoteknikoen baremazioa, aurrekoan % 90ek ez baitzuten gainditu
2028an 8.000 agente izatea helburu duen Ertzaintzaren Enplegu Plana aurkeztu du Bingen Zupiria sailburuak Gobernu Kontseiluan, eta 150 plazako LEPa egingo dela iragarri du.
Ekitaldia, Arkautin. Argazkia: Irekia
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri du aldaketak egingo direla Ertzaintzaren lan-eskaintza publikoetako proba psikoteknikoaren baremazioan, aurreko deialdian 3.609 hautagaietatik % 90ek azterketa teoriko eta psikoteknikoetan huts egin ondoren.
Bingen Zupiria sailburuak egin du iragarpena, Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako prentsa-agerraldian. Bertan, Ertzaintzaren Enplegu Plana aurkeztu du. Plan horren helburua, besteak beste, 2028rako 8.000 agente izatera iristea da.
Hori dela eta, eta aurreko deialdiako 473 plazetatik 270 hutsik gelditu daitezkeenez, jakinarazi du 150 lanpostu eskainiko dituen LEP bat jarri dutela martxan.
Deialdi honetako proba psikoteknikoa baloratzeko moduan aldaketak egongo direla jakinarazi du sailburuak, aurreko deialdian hautagai gehienek proba horretan egin zutelako huts.
Aurrekoetan, beharrezkoa zen proba osatzen duten lau faseak gainditzea, psikoteknikoa gainditutzeko. Orain, ordea, lau faseetan lortutako noten batura gainditu beharko da (120 puntutik gutxienez 60 lortuta) eta ez da derrigorrezkoa izango fase guztiak gainditzea.
Proba psikoteknikoak baztertzailea eta nahitaezkoa izaten jarraituko du, prozesu osoa osatzen duten gainerakoek bezala.
35. promozioari dagokion deialdi berriaren helburua aurreko promozioan bete gabe gelditutako plazak esleitzea da. Hori dela eta, hasiera batean 150 lanpostu atera badira ere, 473 esleitzeko aukera zabalik utzi dute.
Lan-eskaintzako fase guztiak gainditzen dituzten pertsonak praktiketako funtzionario izendatuko dituzte eta prestakuntza-ikastaroa egin beharko dute Arkautiko Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian. Ondoren, praktikaldia egin beharko dute ertzain-etxe batean.
Ertzaintzako funtzionario izateko, prestakuntza-ikastaroa eta praktikaldia gainditu beharko dituzte.
Betekizunak
Astearte honetan ireki da 35. promozioan izena emateko epea.
Hautagaiek 18 urte baino gehiago eta 38 baino gutxiago izan beharko dituzte. Horrez gainera, Batxilergoko titulua, horren baliokidea edo maila altuagoko titulazioren bat eskatuko zaie.
Lanpostu guztiek Ertzaintzaren lehen hizkuntza-eskakizuna dute esleituta (administrazioko 2.aren baliokidea) eta 120k derrigortasun-data igarota daukate.
Ertzaintzaren Enplegu Plana aurtengo uztailean onartu zen Ertzaintzaren Negoziazio Mahaian, ERNE, ESAN eta SIPE sindikatuen aldeko bozekin. Gobernu Kontseilutik igaro ondoren, Eusko Legebiltzarrean aurkeztuko da.
Zure interesekoa izan daiteke
25 urteko langile bat larri zauritu da Azkoienen, eskailera batetik erorita
Baratze batean ari zen lanean, eta erorikoaren ondorioz, buruan kolpe larria hartu du. Helikoptero medikalizatuan eraman dute Nafarroako Unibertsitate Ospitalera.
ENBAk neurriak eskatu ditu Eusko Label haragiaren "sektorearen egoera kezkagarriaren aurrean"
Azken bost urteotan, Eusko Label behi-azienden ustiategien kopurua % 25 jaitsi da. Haragi ekoizleek ohartarazi dute kostuen igoerak eta errentagarritasunaren jaitsierak arriskuan jartzen dutela sektorearen etorkizuna. Izan ere, ekoizpenean gehitutako kostuen ondorioz, abeltzain askok Euskaditik kanpo saldu behar dute haragia.
Etxebizitza babestuen % 30 errenta ertainentzat gordeko du Eusko Jaurlaritzak
Urtean 20.000 eta 46 000 euro bitarteko diru sarrerak dituzten bizikidetza unitateek etxebizitza babesturako sarbidea izango dute.
Bajen inguruko polemikari datuak erantsi dizkio PPk: "Astelehenetan, 1.700.000 pertsona ez dira lanera joaten"
Juan Bravo PPko Ogasun, Etxebizitza eta Azpiegitura idazkariordeak azaldu duenez, bajan egonda soldata gutxiago kobratzearen aukera Feijook mahai gainean jarri zuenean, "iruzur kasuei" buruz ari zen.
Aranburuk (LAB) "indarrak batzea" eta "neurri sakonagoak" eskatu ditu, ELAk euskararen inguruan egindako proposamenaren aurrean
Garbiñe Aranburu LAB sindikatuko koordinatzaile nagusiak txalotu egin du ELAren proposamena, eta adierazi du hobetzera datozen ekimen guztiak "ongietorriak" izango direla. Hala ere, ohartarazi du egungo negoziazio kolektiboak "euskara gehiago" behar duela eta, oldarraldi judizial eta politikoaren aurrean, "neurri sakonagoak" behar direla.
Lan Harremanen Kontseiluak nabarmendu du negoziazioak euskaraz izateak "ez duela zertan eragozpen izan"
Emilia Malaga Pérez Lan Harremanen Kontseiluko (LHK) presidenteak nabarmendu duenez, "ez dugu inolako aukerarik jakiteko batzordeetan parte hartzen duten pertsonen hizkuntza gaitasuna zein den".
Tabernak eta ile-apaindegiak dira Euskadiko zerbitzu ugarienak
EAEko Ekipamendu eta Zerbitzuen Inbentarioaren arabera, "Osasuna" taldea izan da azken urtean gehien hazi dena, 324 establezimendu gehiagorekin.
Espainiako Gobernuak 236.032 milioi euroko gastu muga izango du 2027an, inoizko handiena
Halaber, defizit muga, zorraren muga eta gastu araua ere onartu ditu. Horiek dira, hain zuzen ere, gastu mugarekin batera 2027ko aurrekontu proiektua osatzeko oinarriak.
ELAk eta LABek greba eguna deitu dute uztailaren 15erako Hego Euskal Herriko supermerkatuetan, estatalizazioaren aurka
Euskadiko eta Nafarroako elikadura-sektoreko greba bat etorriko da negoziazio mahaiaren bilerarekin. ELAren eta LABen ustez, "une erabakigarria" da, eta mobilizazioaren helburua "negoziazio kolektibo propioa eta lan-baldintzak hemen erabakitzeko eskubidea" defendatzea dela adierazi dute.
Hainbat etxebizitza jabetzan dituzten errentatzaileek maizterrek baino ia lau aldiz errenta handiagoa dute
Kontsumo Ministerioaren arabera, gazteen ondare-desberdintasuna etxebizitza bat erosteko zailtasunaren ondorioa da batez ere, belaunaldi-faktore bat baino gehiago.