Esan sindikatuak gomazko pilotak berreskuratzea eskatu du "kale indarkeriaren gorakadaren aurrean"
Ohar batean, Athleticek eta PSGk datorren asteazkenean Bilbon jokatuko duten Txapeldunen Ligako partidaren inguruan prestatutako operatiboaren plangintzaren gaineko kezka adierazi du. ErNE eta Si.P.E. sindikatuekin batera, elkarretaratzea deitu dute ostiralerako Donostiako Ondarretako ertzain-etxean.
Esan sindikatuak Ertzaintzak gomazko pilotak erabiltzeko aukera berreskuratzea eskatu du ostegun honetan, "kale indarkeriak gora egin duelako eta ertzainek jasaten dituzten lesioak areagotu direlako".
Argitaratutako ohar batean, sindikatuak agerian utzi du Barne Ministerioaren azken datu ofizialek berresten dutela "lesio delituak eta liskar iskanbilatsuak % 8,9 igo" direla Euskal Autonomia Erkidegoan 2025eko lehen seihilekoan. Beraz, ondorioztatu du "eraso gehiago eta arma zurien erabilera gehiago eta eraginkorragoak" daudela, eta "agenteek zaurituta" amaitzen dutela.
Sindikatuaren iritziz, testuinguru horretan, "ulertezina eta arduragabea" da Ertzaintzak "gomazko piloten jaurtitzaileen erabilera de facto debekatuta izaten jarraitzea, nahiz eta jabetzan eduki". Ondorioz, indarkeria "kontroletik irteten denean, ertzainak babesgabe" gelditzen direla uste du.
Era berean, Esan kezkatuta agertu da datorren asteazkenean, abenduak 10, San Mamesen jokatuko den Txapeldunen Ligako partidaren inguruan prestatu den operazioarekin. "Mobilizatutako agente guztiek masak kontrolatzeko segurtasun-material guztiak eta norbera babesteko elementu guztiak izatea" eskatu du.
Azaldu dutenez, sindikatuak txosten bat bidali dio Bingen Zupiria Segurtasun sailburuari, "Ertzaintzaren gaitasun operatiboa indartzeko, jaurtitzaileen erabilera desblokeatzeko, hain hilgarriak ez diren bitarteko berriak sartzeko (Taserra, esaterako) eta taldeko indarkeria eta arma zuriz egindako erasoen aurrean prestakuntza hobetzeko premiazko proposamenekin".
Azkenik, "ausardia politikoa eta berehalako ekintza" eskatu ditu, "okerrera egingo duen mehatxua" geldiarazteko.
ErNE eta Si.P.E. sindikatuek ere bat egiten dute segurtasunaren inguruko kezkarekin eta, denek batera, elkarretaratzea deitu dute, ostiralean 14:30ean, Donostiako Antiguo auzoko Ertzain-etxearen aurrean. Aurten 500 ertzainek baino gehiagok erasoak jasan dituztela eta Eusko Jaurlaritzak ez duela erantzunik eman salatuko dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak Ceutarekin lotutako lau elkarretaratze lekuz aldatu ditu, istiluak saihesteko
Eskuineko zenbait alderdik eta elkartek deitu dituzte mobilizazioak, eta horien aurka, ezkerreko taldeek ere mobilizazioak antolatu dituzte. Toki berean deitu dituzte protesta guztiak, eta horiek leku berean egiteak istiluak eragin ditzakeela eta, batzuk tokiz aldarazi dituzte.
Gernikako alkateak liburutegi berria defendatu du eta okupa gazteek gaztetxea mugitzeko alternatiba "erreala" eskatu dute
Jose Maria Gorroñok uste du "onartezina" dela okupazio batek "Gernika osorako proiektu publiko baten garapena eragotzi edo atzeratu ahal izatea". Okupa gazteek, berriz, ez dute Astrara joan nahi, uste dutelako gune hori jada “gainezka” dagoela.
Insausti Donostialdeko udalekin bilduko da ostegunean, etxerik gabeko pertsonen egoera aztertzeko
Hain justu, Pasaia, Oiartzun, Errenteria, Astigarraga, Hernani eta Usurbilgo udalak deitu ditu Donostiako alkateak arazoari elkarrekin erantzuteko, etxerik gabeko pertsonen gaia "ez delako soilik hiri bakar baten auzia".
Beatriz Artolazabalek Estefania Beltran de Heredia ordezkatuko du EAJren talde parlamentarioan senatari eta bozeramaile gisa
2020az geroztik Senatuan EAJ bozeramailea da Beltran de Heredia. Izendapen horren ondorioz, Artolazabal ez da berriro Gasteizko alkategai izango 2027ko udal-hauteskundeetan.
EH Bilduk Iker Casanova proposatu du Bizkaiko Ahaldun Nagusirako hautagai izateko
EH Bilduren Bizkaiko Mahai Politikoaren ustez, barakaldarra da hautagai egokiena ezkerreko subiranismoaren proiektua ordezkatzeko.
Zupiriaren ustez, ez dago kutsu politikorik gazteen eta Ertzaintzaren artean Aste Nagusian izandako istiluetan
Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak gizon gazteekin, alkoholaren eta beste substantzia batzuen kontsumoarekin eta gaueko aisialdiko "desinhibizioarekin" lotu ditu istiluak. Ceutari buruz galdetuta, deitoragarri iritzi dio Marokori "dagokion erantzukizuna bere gain hartzeko" ez eskatzeari.
Zupiriak "larritzat" jo ditu Poliziaren aurkako "gizalegearen kontrako jokabideak"
EH Bilduk erasoak arbuiatu ditu, eta "unean uneko gertakariak" direla esan du. PPk Gogorregi txosnaren "lotura politikoaz" galdetu dio Segurtasun sailburuari.
Bloke erreakzionarioa geldiaraztea izango da EH Bilduren "lehentasun nagusia" urte politiko berrian
EH Bilduk Iruñean abiatu du urte politikoa, Mahai Politikoak Baluarten egindako bilerarekin. Arnaldo Otegi kolizio independentistaren idazkari nagusiak azaldu du, besteak beste, hurrengo hilabeteetako erronkak identifikatzeko baliatu dutela hitzordua. "Hauteskundeak izango dira Espainiako eta Frantziako estatuetan. Euskal Herri osoa eduki dezakegu eskuin muturreko bi gobernu erreakzionarioen pean", esan du.
Gazteen eta Haurren Gaietarako Espainiako ministroak "ezinbestekotzat" jo du Ceutako adingabeak penintsulan hartzea
Sira Rego ministroaren iritziz, "beharrezkoa da adingabe migratzaileak hartzea", sortutako krisi egoera "arintzeko" eta "adingabeen zaintza eskubidea bermatzeko".
Sanchezek baztertu egin du Ceutako migrazio krisiaren atzean Maroko egotea
SER katean egindako elkarrizketa batean, Espainiako Gobernuko presidenteak ziurtatu du inteligentzia zerbitzuek ez dutela uste Maroko Ceutako krisian inplikatuta daogenik. Halaber, berretsi du Marokorekiko harremanak oso ona izaten jarraitzen duela.