EMAKUMEEN AURKAKO INDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Indarkeria matxistarekin lotutako ia 6.000 salaketa jaso ditu Ertzaintzak urtarriletik eta urrira bitartean

Gaur egun 6.223 emakume babesten ditu Ertziantzak indarkeria matxistatik. Segurtasun Sailak jakinarazi du, gainera, talde espezializatua martxan dagoela jada, eta sei emakumek osatzen dutela. Bestalde, salaketek gora egin dute aurten.

ertzaintza-departamento-seguridad

Ertzainak. Argazkia: EFE

Segurtasun Sailak jakitera eman du gora egin duela indarkeria matxistarekin lotutako salaketa kopuruak. 2025eko urtarriletik urrira bitartean, Ertzaintzak 5.975 delitu erregistratu ditu, bikotekideak edo bikotekide ohiak, etxean familiarteko batek edo sexu-askatasunaren aurka egindako emakumearen kontrako indarkeria-modu ezberdinetan. Iazko aldi berarekin alderatuta, horrelako delituek, oro har, % 0,66 egin dute gora. Delitu horien biktimak 4.810 emakume izan ziren, iaz baino % 0,86 gehiago.

salaketa

Hilketei dagokienez, hilketa bat izan da, Zarautzen (Gipuzkoa), urriaren 15ean, 47 urteko gizonezko batek 53 urteko bikotekidea hil zuenean.

Etxe barruan burututako homizidio kasuei dagokienez (familia barruko indarkeria), hiru izan dira, 13 urteko biktima bat tartean.

Indarkeria matxistagatik jarritako salaketa kopuru handiena bikotekideak edo bikotekide ohiak eragindako indarkeria-kasuengatik izan da, 4.303 salaketa jarri baitira.

Emakumeen aurkako eraso gehien izaten den bigarren ingurunea etxekoa da, eta familia barruko 1.023 indarkeria kasu atzeman dituzte.

Sexu-indarkeriari dagokionez, azken bi urteetan gora egin du kasuen kopuruak; izan ere, aurten 649 zenbatu dituzte, iaz baino % 4,34 gehiago.

Ertzaintzak 6.223 emakume babesten ditu gaur egun indarkeria matxistatik (4.094, epailearen aginduz), eta horietatik 105 daude arrisku egoera handienean.

indarkeria matxista

Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak igande honetan jakinarazi duenez, kasu larrienak eskolta-zerbitzu iraunkor edo puntual batekin artatzen dira, eta 37 emakume daude egoera horretan: 17 Bizkaian, 12 Gipuzkoan eta 8 Araban.

Gainera, 246ri kontrazaintza zerbitzua ematen zaie, eta 187k babesteko aplikazio teknologikoa dute. 166 gizonek daramate lokalizatzeko eskumuturrekoa, Ertzaintzak kontrolatutako epailearen aginduz: 53 Bizkaian, 74 Gipuzkoan eta 39 Araban.

Horren harira, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak iragarri du emakumeen aurkako indarkerian espezializatutako unitate bat duela martxan duela aste batzuetatik.

Sei emakumek osatzen dute aipatu taldea: komisario batek, arduradunak eta lau agentek. “Indarkeria matxistako kasuen kudeaketa eta arreta hobetzeko koordinazioaz” arduratzen dira, eta ertzain-etxe guztietan egiten den lanari batzen zaizkio.

Talde horrek babes aktiboa ematen dio biktimari, epailearen erabakia gorabehera, eta, kasurik larrienetan, tratu txarrak jasan dituen emakumeari epaitegira laguntzen diote agenteek, lehen tramiteak egitera joaten denean. 

Segurtasun Sailak aurtengo indarkeria kasuei buruzko datuen txostenarekin batera eman du unitate horren berri.

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Palestinarekin Elkartasuna elkarteak gogorarazi du Palestinako erasoek "ez dutela etenik" eta beste mobilizazio bat deitu du urrirako

Palestinarekin Elkartasuna plataformak deituta, manifestazioa egin dute ostiral honetan Bilbon, Palestinari elkartasuna adierazteko. Manifestariek salatu dutenez, su-etena hasi zenetik palestinarren aurkako sarraskia ez eteteaz gain, Israelgo Gobernuak Libanora eta Iranera zabaldu ditu erasoak. Urriaren 3an beste manifestazio bat egingo dute, Bilbon.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aurtengo Aste Nagusia azkena izango da Juan Mari Aburtorentzat Bilboko alkate bezala

12 urtez alkate izateak ematen duen perspektibarekin, Aste Nagusiak izan duen bilakaeran herritarren parte-hartzea nabarmendu du. Oraindik bada zer hobetu eta kontuan hartzeko moduko kezkak eta erronkak. Horren harian, konpartsekin gorabeherak izan arren, gaur egun harremana errespetuzkoa dela esan du. Jaia lehertzeko egun bakarra falta denean, alkateak ere urduri eta emozio handiz bizi ditu ordu hauek.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X