Justizia Aranarentzat plataformak Ertzaintzaren "inpunitatea" salatu eta "protestarako eskubidea" aldarrikatu du
Iker Aranarentzat justizia aldarrikatzeko kontzentrazio bat egin du aipaturiko plataformak gaur goizean Bilboko epaitegien aurrean, ustez gaztea zauritu zuen ertzainak epaitegian deklaratzen zuen bitartean.
Justizia Aranarentzat plataformaren elkarretaratzea, ostegun honetan, Bilboko epaitegien aurrean. Argazkia: Europa Press
Justizia Aranarentzat plataformak "poliziaren inpunitatea salatu eta protesta eskubidea" aldarrikatu du ostegun honetan, Bilbon.
Pasa den apirilaren 3an, Bilboko Errekalde auzoko Etxarri gaztetxea husteko operazioaren testuinguruan, Ertzaintzak jaurtitako foam bala batek jota barrabil bat galdu zuen Iker Arana gazteak.
Ustez Arana zauritu zuen ertzainak deklaratu du gaur goizean, lehen aldiz, Bilboko epaitegietan, eta aipaturiko plataformak kontzentrazioa egin du kanpoaldean, "Poliziaren inpunitatearen aurka" lelopean.
Elkarretaratzean azpimarratu dute mobilizazio soziala beharrezkoa dela “poliziaren inpunitatearekin amaitu eta protestarako dugun eskubidea hedatu ahal izateko".
Hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, Aranak berak eskerrak eman dizkie babesa ematera agertu diren guztiei. Gaineratu duenez, kosta egiten zaio sinistea Ertzaintzak dituen baliabide eta bitartekoekin egun hartan gertaturikoaren froga bisual bakar bat ere mahai gainean jarri ez izana.
Asier Pradera plataformako kideak, bere aldetik, "injustizien aurkako" protestak zilegi direla aldarrikatu du. “Ez da onargarria gaztetxe bati elkartasuna adierazteagatik Ikerri gertatu zitzaiona gertatzea” adierazi dute.
Zure interesekoa izan daiteke
Gizon bat hil da Laidatxu hondartzan (Mundaka)
Gizonezkoa uretatik atera behar izan dute sorosleek, eta suspertzen saiatu diren arren, bertan hil da. Ez dakite zerk eragin duen heriotza.
Aldaketa asteartetik aurrera, eta euria asteazkenerako zein ostegunerako
Astearte goiza eguzkitsua eta beroa izango da, baina iluntzerako aldaketa iritsiko da eta asteazkenean tenperaturek nabarmen egingo dute behera. Euria egingo du bai asteazkenean baita ostegunean ere.
Zaldibiatik Ordiziarainoko bidea oinez egin dute dozenaka ikaslek eta gurasok, eskola garraioa ez kentzea eskatzeko
Iazko ekainean, Hezkuntza Sailak Zaldibiako ikasleen gurasoei jakinarazi zien 2026-27 ikasturtetik aurrera DBH3 eta DBH4ko gazteak eskola-garraiorik gabe geratuko zirela. Emandako arrazoia eskola batetik besterako distantzia izan zen.
Gustuko oporlekua lortzeko itxaropenez gerturatu dira Imsersoko lehen bidaiariak agentzietara
Nafarroan astelehen honetan hasi dira agentziak adinekoei zuzendutako bidaia horien erreserbak kudeatzen. Lehen egun honetan, Imsersorekin lehen aldiz oporretara joango direnek izan dute bidaia eskuratzeko aukera. EAEn asteazkenean hasiko dira.
EHUk urte akademikoa abiatu du, AAren arriskuez jakitun eta "eredu propioa" aldarrikatuz
Joxerramon Bengoetxea errektoreak azpimarratu du auzia ez dela adimen artifiziala "deabrutzea, harekiko erabateko mendekotasuna" saihestea baizik. Finantzaketari dagokionez, Juan Antonio Perez Iglesias sailburuak uste du "egingarria" dela bost urteko epean finantzazioa Europako mailara iristea.
Olarizuk agur esan dio udari, musika, babarrunak eta bertoko produktuak lagun
Iraganeko ohitura da Olarizukoa. Hiria mugatzen zuten mugarriak ikuskatzen hasi ziren agintariak, inguruko herriek lurra lapurtu ez zitzaten. XIX. mendearen erdialdean gertatu zen hori, eta gaur egun erromeria herrikoi bihurtu da tradizioa.
Emakume bat ikerketapean dago, Bilbon adingabe bat bahitzen saiatzeagatik
Adingabea lagunekin ari zen jolasten, eta banku batean eserita zegoen emakume bat hurbildu zitzaien. Senidea zela esanda, adingabea besotik heldu eta berarekin eramaten saiatu zen. Gurasoen lagun batzuek gertatutakoa ikusi zuten, eta adingabeari galdetu zioten emakumea ezagutzen ote zuen.
EHUk uste du lehendakariak ez diola "behar besteko balioa eman unibertsitate publikoari" ikasturte hasierako ekitaldian egoteari muzin eginez
Horixe adierazi du Ixone Fernandez de Labastida Arabako Campuseko errektoreordeak Radio Vitorian egindako elkarrizketa batean, Imanol Pradales lehendakariak ikasturte hasierako ekitaldietan Mondragon, Deustu eta EHU txandakatzeko hartu duen erabakiaren harira.
Heriotzen kopurua jaiotzena baino ia bi aldiz handiagoa da EAEn
Heriotzak 6.253 izan ziren urteko lehen hiruhilekoan, aurreko urtean baino % 0,8 gutxiago, eta jaiotakoak bainoa 3.008 gehiago.
Espainiako Abokatu Kristauen Fundazioak hiru urteko espetxe-zigorra eskatu du Bernedoko udalekuen auzian ikertutako 15 kiderentzat
Gasteizko Instrukzio Epaitegiak gaur hartuko die deklarazioa 15 ikertuei, eta testuinguru horretan egin du iragarpena herri-akusazio gisa ari den elkarteak. Bestalde, euskal udalekuetako kideek adierazi dute ez dutela prozesuaren berri emango, adingabeen eskubideak babesteko.