Ertzainek esan dute debekatutako jaurtigaiak "poltsa batetik erori zitzaizkiela", Amaia Zabarteren abokatuaren arabera
Amaia Zabarte Realeko zalearen senarra epaitegietan egon da, polizia operatiboan parte hartu zuten sei ertzainek —lau inputatu gisa eta bi lekuko moduan— instrukzio epailearen aurrean deklaratu duten bitartean. Izan ere, Amaia Zabarte zauritu zuen ertzaina epaitu dute.
Amaia Zabarte Realeko zalearen abokatu Iker Sarriegik ostiral honetan azaldu duenez, kargak baino ordu batzuk lehenago "debekatutako" foam jaurtigaiak "poltsa batetik erori" zitzaizkiela adierazi dute Donostiako epaitegian agertu diren ertzainek. Iaz Paris Saint Germain taldearen aurkako partida baten aurretik izandako istiluetan Ertzaintzaren karga batean zauritu zuten emakumea.
Gainera, esan du ikertutako ertzainek ez dietela bere galderei erantzun nahi izan. Abokatuaren arabera, "ustekabean datu bat jakin da gaur; izan ere, gertakarien egun berean, ordu batzuk lehenago foam SIR-X motako jaurtigaiak erabiltzea debekatu zuten, indartsuenak baitira, eta SIR motakoak bakarrik jaurti zezaketen".
Hala ere, "partida aurretik hiru foam SIR-X jaurti zirela ageri da atestatuan". Sarriegik ziurtatu duenez, "foamezko piloten poltsatik erori" zitzaizkiela esan dute Donostiako epaitegian agertu diren ertzainek.
Ikertutako ertzainen artean Zabarteren aurka jo zuen foam jaurtigaiaren ustezko tiroaren egilea ote zegoen galdetuta, abokatuak azaldu du ertzainetako inork ez duela gogoratzen nork egin zuen jaurtiketa hura. Zazpi ertzainek deklaratu ondoren (bost ikertu eta bi lekuko), agenteek "kargak nondik egin zituzten ez dakitela" adierazi du buruan zauritutako Realeko zalearen abokatuak.
"Tiroen egileari aurpegia jartzera nator"
Amaia Zabarte Realeko jarraitzailearen senarra, Joseba Novoa, Donostiako epaitegietara gerturatu da goizean, bere emaztea zauritu zuen ertzainari "aurpegia jartzeko". 2024ko martxoan Paris Saint Germain taldearen aurkako partidaren aurretik izandako istiluetan zauritu zuen Ertzaintzak Zabarte. Horren haira, sei agentek deklaratu dute gaur Atotxako epaitegietan, instrukzio epailearen aurrean.
Inputatu gisa deklaratu dute horietako lauk, eta lekuko gisa beste biek.
"Aurpegia jarri nahi nion, haiek nire aurpegia publikoki ezagutzen baitute", esan du.
Gainera, Ertzaintzako sindikatuek Gipuzkoako hiriburuan arratsaldean egin duten elkarretaratzeari buruz esan du erabat gaitzesten duela indarkeria, "inoiz ez delako gauzak konpontzeko bidea izan behar".
"Sindikatuei eskatzen diet gizartearen lekuan jartzea. Haien egoera erraza ez bada ere, protokoloak beharrean, jarrerak aldatu beharko lituzkete", erantsi du.
Bestalde, Ertzaintzaren Barne Gaien saila kritikatu du "manipulatzen eta gezurretan jarraitzen dutelako". Halaber, ohartarazi du gertatutakoa ezkutatzen saiatu arren, irudiak daudela.
Bukatzeko, adierazi du jardunbidea "negargarria" izaten ari dela, eta oraindik lekuko nagusiak deklaratu behar duela; agente batek zauritu zuenean bere emazteari laguntzen egon zen emakumeak, hain zuzen. Zentzu horretan, ziurtzat jo du epailea auzia ixten saiatuko dela.
Zure interesekoa izan daiteke
Begoñako Basilikan 3D eskaneatzea eta georradar bidezko azterketa hasi dituzte, indusketa arkeologikoa hasi aurretik
Esku-hartze arkeologikoa Begoña/Vecunia proiektuaren barruan kokatzen da, eta urriaren 13an hasiko da. Iraganera begiratzea du helburu, Bilborako eta Bizkairako esanguratsua den enklabe baten historia hobeto ezagutzeko.
Azpeitiko ustezko hiltzailearen ibilgailua aurkitu du Ertzaintzak
Ertzaintzak dispositibo zabala abiatu du martxan atzo arratsaldean Azpeitian 30 urteko taxilari baten hilketaren ustezko egilea aurkitzeko. Beste ibilgailu batetik tirokatu zuen gizona, eta bertan hil zen.
Ceutakoa muga kolapsatzeko Marokoren operazio bat zela dio Polizia Nazionalak
El Español kazetak zabaldu duenez, Auzitegi Nazionalari bidalitako txosten bat aipatuta, Marokoko jendarmeek Ceutaraino gidatu zituzten migratzaileak. Txosten hori "egia" den ala ez galdetu dio Grande-Marlaska Barne ministroak Poliziaren zuzendari nagusiari.
Taxilari bat hil dute tiroz Azpeitian
Gertakaria Artzubia hiribidean izan da, 20:15 inguruan. Lekukoen arabera, auto batek beste bat kolpatu du atzetik, eta kolpatutako autoko gidaria tirokatu egin dute. Ertzaintza egilearen bila ari da.
Elkarretaratzea Zizur Nagusian, adingabe batek jasandako sexu-erasoa gaitzesteko
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, herriko jaietan. Ustezko egilea atxilotuta dago.
Joan den ostiraletik Barakaldon falta zen gizona aurkitu dute
Auzokide batek aurkitu du bere etxeko garajera oinez sartzeko eskaileretan. Gizasemeak akidura sintomak zituen.
Abiatu da ikasturtea Ipar Euskal Herrian, berritasun batekin: telefono mugikorrak debekatu dituzte
Ipar Euskal Herriko 50.000 bat ikaslek gaur izan dute lehen eskola eguna. Aurten, berritasun nagusi bat izango dute zentro guztietan: telefono mugikorrak eskola orduetan erabiltzea debekatuta dago. Frantziako Gobernuak uztailean onartu zuen legea, eta gaur hasi dira aplikatzen.
Errenteriako hilerrian izandako lapurreten eta txikizioen ustezko egilea identifikatu eta epailearen esku utzi dute
Abuztuaren 1etik 2rako goizaldean, Zentolengo hilerri zaharrean lapurreta eta txikizioak gertatu ziren. Orotara, 181 hilobi eta horma-hilobietako elementuak lapurtu eta hondatu zituen.
Arrotxapea hegoaldeko 24 orduko eremu laranja martxan jarri da
Neurriak Iruñeko auzo horretako araututako 5.307 aparkalekuetatik 1.760 bati eragingo die, eta eremua arintzea eta bizilagunentzako aparkalekuak askatzea du helburu.
Hil egin da Morean erreskatatu zuten 25 urteko neska
25 urteko gaztea zortzi egunez egoera kritikoan egon ostean hil da. Moreako baltsatik (Beriain) atera zuten. Abuztuaren 23an erreskatatu zuten, hurrengo egunean hil zen 20 urteko mutilarekin batera. Heriotza horrekin, zortzi lagun hil dira uda honetan Nafarroako bainu-esparruetan itota.