Ertzaintzak alkohol eta droga kontrolak areagotuko ditu errepideetan datorren astean
Alkoholemia-proba batean positibo ematea arau-hauste oso larria da, eta 500-1.000 €-ko zigorra eta gehienez 6 puntu kentzea dakar.
Ertzaintzaren kontrol bat. Argazkia: EFE
Ertzaintzak, udaltzaingoekin koordinatuta, alkoholaren eta drogen prebentzio-kontrolak areagotuko ditu abenduaren 15etik 21era.
Eusko Jaurlaritzak gogorarazi duenez, proba egiteari uko eginez gero, ibilgailua gidatzen duen pertsonari bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzi ahal izango zaio.
Alkoholemia-kontrolean, arnasan botatako litroko 0,25 alkohol miligramo baino gutxiago detektatuz gero (0,15 miligramo gidari profesionalek eta gidabaimena duela 2 urte baino gutxiago atera dutenek), gidariak aurrera egin ahal izango du.
Detektatutakoa 0,25 (edo 0,15) alkohol miligramo baino gehiago eta 0,60 baino gutxiago bada, gidariak arau-hauste administratiboa egingo du. 0,60 miligramo baino gehiago detektatuz gero, berriz, bide-segurtasunaren aurkako delitutzat joko da.
Proban positibo emanez gero, arau-hauste administratibo oso larritzat joko da, eta 500 euroko isuna ezarriko da eta gidabaimeneko 4 puntu kenduko dira emaitza 0,50 mg/l-koa edo txikiagoa bada, eta 1.000 euroko isuna jarriko da eta 6 puntu kenduko dira 0,50 mg/l baino gehiago eta 0,60 mg/l edo gutxiago detektatuz gero.
Drogarik kontsumitu den jakiteko egiten den proba egiteko, listu lagin bat erabiltzen da. Proba horretan positibo emanez gero, laborategi batean berretsi behar izaten da gero positibo hori.
Positiboa berretsiz gero, arau-hauste oso larria da, eta 1.000 euroko isuna eta 6 puntu kentzea ekar dezake.
Zure interesekoa izan daiteke
Auto-ilarak N-622 eta A-1 errepideetan, Gasteizen, irteera operazioaren lehen orduetan
Asteburu honetan, auto ilarak izango dira EAEko errepide sareko ohiko lekuetan, Europatik datozen ibilgailu ugari penintsularen hegoaldera doazelako.
Albiste izango dira: Udako irteera operazioa, migrazio krisia Ceutan eta La Oreja de Van Gogh Donostian
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Donostiako Klasikoak eragina izango du larunbatean Gipuzkoako trafikoan
Bestalde, Bizkaian, abuztuaren 2an, igandea, Getxoko 81. Txirrindularitza Zirkuitua-Otxoa anaiak Memoriala dela eta, zirkulazioari lotutako hainbat gorabehera izango dira, horien artean debekatuta egongo da lasterketaren noranzkoan zirkulatzea.
Donostiako Udalak debekuari "irmo" eusten diola eta bilerak emaitza onik ez duela eman salatu du KAS elkarteak
Ia bi orduz egon dira bilduta Kaleko Afari Solidarioak (KAS) plataformako eta Donostiako Udaleko ordezkariak, tartean, Jon Insausti alkatea. Ixiar Gonzalez KASeko kideak azaldu duenez, alternatiba indarrean izan arte, kaleko afari solidarioak baimentzea eskatu diote alkateari, baina erantzuna ezezkoa izan da. "Emaitza ez da positiboa", esan du.
Aita Marik Mediterraneoan egiten duen erreskate-lana zailtzen duen "etengabeko presioa" salatu du
Egunotan Malta eta Libia arteko migrazio-ibilbidean erreskate-lanetan ari den Aita Mari ontzia Libiako kostazainek inguratu dute asteazken honetan; ondoren, drone batek gainetik hegan egin zion.
Bi gizonezko atxilotu dituzte Getxon kalez jantzitako bi ertzaini erasotzeagatik, borroka baten abisura joan direnean
Udaltzaingoaren agenteek erasotzaileetako bat atxilotzen lagundu dute, ukabilekin jo eta kristalezko botila batekin mehatxu egin baitiete ertzainei.
Pazienteek Euskal Osasun Sisteman Parte Hartzeko Legeari buruzko aurreproiektuaren kontsulta publikoa abiatu du Osasun Sailak
Osasun Sailak herritarren iritziak bilduko ditu, pazienteek eta pazienteen elkarteek osasun-politikak diseinatzeko eta erabakiak hartzeko modu egituratuan eta eragiteko gaitasunarekin parte hartzeko helburuz.
Aste Nagusiko zezenketen kartel batean Marijaiaren irudia erabili izana salatu dute Bilboko Konpartsek
"Bilboko jai herrikoien ikur nagusiaren irudia animalien sufrimenduari eta heriotzari lotutako jarduera pribatu baten publizitatea egiteko erabiltzea" kritikatu dute Bilboko Konpartsek.
A63 autobidea ireki dute berriro, Girondako sutea egonkortzea lortu ondoren
Girondako sutea egonkortu izanak ahalbidetuko du Euskal Herria eta Bordele lotzen dituen A63 autobidea zabaltzea. Hala ere, SNCF tren konpainiaren abiadura handiko trenen trafikoak etenda jarraitzen du Hendaia eta Bordele artean.
Beroa eta haizea suak itzaltzea zailtzen ari dira Zamora, Madril, Avila eta Castellon
Gauean zehar bilakaera positiboa izan den arren, suak itzaltzeko lanak oztopatzen ari da beroaldia, batez ere Zamoran. Madrilgo, Avilako eta Castelloko suteek aktibo jarraitzen dute, baina dagoeneko perimetratuta daude. Suteengatik ezarritako larrialdi nazionala bertan behera gelditu dela iragarri du Espainiako gobernuburuak.