Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldon gizon bat indarkeriaz hil omen zuen gazteari
Iragan igandean Barakaldon atxilotu zuten gizona behin-behineko espetxealdian sartu dute, gizon bat indarkeriaz hil omen zuelako. Hala erabaki du Barakaldoko Instrukzioko 4 zenbakiko Epaitegiak, eta modu komunikatuan eta fidantzarako aukerarik gabe espetxeratzeko agindu du.
Auzitegiak jakinarazi duenez, atxilotuari modu preliminarrean hilketa delitua izan daitezkeen egitateak burutzea egozten zaio. Ikerketa zabalik dago oraindik, gertakariaren nondik norakoak argitu bitartean. Joan den asteburuan gertatu zen, Bizkaiko udalerrian.
Leporatzen dioten hilketa igande goizean jazo zen, zortziak aldera, Euskaldun Berria plazan. Ertzaintzak eta osasun zerbitzuek deia jaso zuten istilu batean gizonezko bat larri zaurituta zegoela ohartaraziz.
Ertzaintza, Udaltzaingoa eta osasun zerbitzuak bertaratu zirenerako, ordea, hilik aurkitu zuten gizona.
Lekuko batek EITBri azaldu zionez, gizon batek beste bati eraso egin zion harri batekin, eta kolpeka hil zuen. Ertzaintzak 23 urteko gizon bat atxilotu zuen, erasoaren egilea zelakoan.
Zure interesekoa izan daiteke
Iñaki Angulo youtuberraren aurkako ikerketa hasi du Fiskaltzak, Hector Bellerin futbolariari irain homofoboak egiteagatik
Hoteletako erreserbekin lotutako iruzur kasuen gorakada atzeman du Ertzaintzak
Ginekologiako eta bularreko minbiziari eskainitako EITB Maratoiak ikerketa jarriko du erdigunean eta Zea Mays taldearen "Elektrizitatea" abestia izango du soinu-banda