Europar Batasuna
2025/05/28 - 21:35
Israeli zigorrak eta arma-blokeoa ezartzeko eskatu dio Sanchezek Von der Leyeni
Espainiako Gobernuko presidentea kezkatuta agertu da palestinarrek bizi duten "hondamendi humanitarioa" dela eta, eta Israelen aurkako presioa areagotzeko zigorrak erabiltzearen garrantzia azpimarratu du, "legez kanpoko inbasioa geldi dezan".
2025/05/28 - 20:29
Washingtonek ezarritako bisen etenak EHUko 100 bat ikasleri eragin diezaieke
Noe Cornago EHUko Nazioartekotze zuzendariak aitortu du "harrituta" dagoela Trump Administrazioak hartutako erabakiaren "erradikaltasuna" dela eta, bisa luzatzeko abian ziren prozesuak ere gelditu egin direlako.
2025/05/27 - 20:50
Euskara EBn ofiziala izan dadin lanean jarraitzeko asmoa agertu dute gobernuek eta alderdi abertzaleek
Zalantzak agertu dituzten 7 herrialdeekin berehala hitz egingo duela ziurtatu du Alvares ministroak. Jaurlaritzak adierazi du hizkuntza aniztasunaren aurka egitea "ez dela onargarria". EAJk eta EH Bilduk, berriz, helburua lortuko den itxaropena agertu dute.
2025/05/27 - 16:20
''Ez da ulergarria ezta onargarria ere, interes partidisten bidez, hizkuntzen aniztasunaren aurka jardutea''
Ibone Bengoetxea lehenengo lehendakariordea eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak adierazpen instituzionala egin du Europar Batasunean euskararen ofizialtasunaren inguruko bozketa atzeratu ondoren.
2025/05/27 - 15:49
Europako Batzordea pornografiako lau plataforma ikertzen ari da, adin txikikoak ez babesteagatik
Zehazki, Pornhub, Stripchat, XNXX eta XVideos webguneen aurkako prozedura formala abiatu du, erabiltzaileen adina egiaztatzeko sisteman hainbat urraketa egin dituztela egiaztatu dutelako.
2025/05/27 - 15:31
Atzeratu egin dute euskararen, katalanaren eta galizieraren ofizialtasunari buruzko bozketa
Ofizialtasuna aurrera atera ahal izateko beharrezkoa da aho batez erabakitzea —hau da, ezin da egon kontrako botorik— eta, gauzak horrela, gaia atzeratzea erabaki dute, hainbat herrialdek denbora gehiago eskatu baitute.
2025/05/27 - 13:28
EBko hainbat estatukide duda-mudan daude, euskara, katalana eta galiziera ofizial egiteko eztabaidan
Berez, eztabaida gai-zerrendan dago eta eguerdirako espero da bozketa egitea. Hiru hizkuntzak Europako erakundeetan erabili ahal izateko proposamena aho batez onartu behar dute, hots, ezin da kontrako botorik egon. Hala ere, abstentzioek ez lukete desblokeoa aurrera ateratzea galaraziko.
2025/05/27 - 11:00
Laura Garrido: ''(Ofizialtasuna) mahai gainean jarri da Sanchez nazionalisten menpe dagoelako''
Euskara, katalana eta galiziera Europako erakundeetan ofizial izateko eskariaz hitz egin du Laura Garrido PPk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak Euskadi Irratian. Horren ustez, hizkuntzak politikoki erabiltzea ez da egokia.
2025/05/27 - 09:49
Albiste izango dira: Euskararen ofizialtasuna aztergai Europan, Israelen erasoaldia Gazan eta Getxophoto 2025
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/26 - 23:36
Alemaniak Israelen jokabidea kritikatu du lehen aldiz, baina arma-blokeoa baztertu du
Friedrich Merz Alemaniako kantzilerrak aitortu du Israelek ezin duela Hamasen aurkako borrokarekin justifikatu Gazako zibilen sufrimendua. Hala ere, Johann Wadephul Atzerri ministroak baztertu egin du oraingoz Espainiak planteatutako arma-blokeoa.
2025/05/26 - 19:13
Espainiako Gobernuak esan du "buru-belarri" lanean ari dela EBk euskararen ofizialtasuna berehala bermatzeko
Azken orduetan, Bolañosek, Albaresek eta Diazek "erabateko konpromisoa" agertu dute hori lortzeko Europan beharrezkoa den adostasuna bilatzeko. Hala ere, PPk ez du argitu proposamena babestuko duen ala ez, eta erantsi du "beharrezkoa ez den eztabaida" iruditzen zaiola.
2025/05/26 - 14:25
Kontseiluak ''baikortasunez baina zuhurtziaz'' hartu du euskararen ofizialtasunaren gaineko eztabaida Bruselan
Europar Batasunean euskara ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute astearte honetan, Bruselan. Euskalgintzaren Kontseiluak uste du, onartuz gero, "euskararen ofizialtasunaren aldarriari bultzada berria emango" liokeela.
2025/05/26 - 09:50
Albiste izango dira: Euskaraldiaren balorazioa, Israel-Palestina eta Trumpek muga zergak atzeratu dizkio EBri
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/05/26 - 09:05
Trumpek uztailaren 9ra arte atzeratu du EBri ezarritako % 50eko muga-zergak indarrean sartzea
Von der Leyenek gogorararazi du "EBk eta Estatu Batuek munduko merkataritza-harremanik garrantzitsuena eta estuena" dutela.
2025/05/25 - 22:14
Europar Batasunean euskara ofizialdu ala ez eztabaidatuko dute datorren asteartean Bruselan
Katalanaren eta galegoaren ofizialtasunaz ere eztabaidatuko dute. Aho batez hartu beharreko erabakia da, eta oraingoz hiru hizkuntza horiek ofizial izateari uko egin dionik ez badago ere, zenbait herrialdek errezeloz hartu dute gaia.
2025/05/23 - 16:08
Ekainetik aurrera % 50eko muga-zerga ezartzeko mehatxua egin dio Trumpek EBri
Etxe Zuriko maizterra ziur agertu da Europar Batasunak ez duela azkenean muga-zergarik ordaindu beharko, "enpresak bidali eta lantegiak AEBn eraikiko dituelako". Europako burtsa nagusiek galerak izan dituzte gaurko saioan, Trumpen mehatxuen ondorioz.
2025/05/20 - 21:03
EBk Israelekin duen Elkartze Akordioa aztertuko du, 17 estatuk, tartean Espainiak, eskatu ondoren
17 estatuk, tartean Espainiak, Kaja Kallas Kanpo Politikarako EBko goi-ordezkariari egindako eskaera da, Gazako Zerrendan bizi den egoera "jasanezin eta ankerraren" aurrean.
2025/05/19 - 19:29
EBk eta Erresuma Batuak akordioak lortu dituzte defentsa, segurtasuna, arrantza eta gazteen mugikortasunean
Erresuma Batua EBtik irten zenetik bost urte igaro direnean, bi aldeek goi-bilera egin dute Londresen eta haien arteko harremanean "kapitulu berri bat" zabaldu dutela adierazi dute. Gibraltarreko egoera akordiotik kanpora gelditu da orain, baina adostasuna "gertu dagoela" adierazi dute.
2025/05/19 - 15:50
Europar Batasunak eta Erresuma Batuak 'postbrexit' akordioa egin dute defentsan eta arrantzan
Hala ere, oraindik ez dute Gibraltarrekin lotutako neurririk adostu, eta marko formalik gabe jarraitzen du Brexitetik.
2025/05/19 - 14:08
Euroguneko hazkunde aurreikuspena apaldu du Europako Batzordeak, eta Espainiarena % 2,6ra igo du
Euroguneko ekonomia % 0,9 haziko da 2025ean, Trumpek abiatutako merkataritza gerraren ondorioz. Euroguneko ekonomia nagusien artean, Frantzia % 0,6 haziko da aurten, eta Italia, berriz, % 0,7. Alemania, ostera, ez da haziko.