Euskal musika
2024/02/16 - 11:33
Liher, agurraren atarian
Talde donostiarrak kontzertua eman du bart Kafe Antzokian, eta "Urre hauts" kantua errepertorioan izan da. Lau disko kaleratu ostean eten mugagabea egin aurretik, Donostiako agur kontzertua besterik ez zaie falta. Martxoaren 2an izango da, Intxaurrondo Kultur Etxean.
2024/02/15 - 14:36
17.235 kultur ekitaldi eskaini ziren iaz EAEn, aurreko urtean baino % 6 gehiago
Batez ere, kontzertuak (5.569) eta antzerki emanaldiak (4.562) programatu ziren. Musika emanaldien % 27 izan ziren euskaraz, eta antzerki ikuskizunen % 41. Bertso-saio kopuruari dagokionez, aurreko urtean baino % 9 gutxiago egin ziren.
2024/02/10 - 16:40
Neomak: "Hasieran denon artean egiten genituen kantuak, baina konturatu gara hori ez dela bidea"
Neomak musika taldeko Leire Etxezarreta eta Eneritz Aulestia izan dira Euskadi Irratian, Uxue Gartzia eta Mara Albisturren galderei erantzuten. Kantuak nola sortzen dituzten, eta aurrera begira eskuartean dituzten proiektuen inguruan galdetu diete bi gazteek.
2024/02/10 - 12:52
Mikel Caballero Gatibu taldeko baxu jotzaile ohia hil da
Bat-batean hil da, 57 urterekin, Mexikon. 20 urtez Gatibun ibili ostean, Caballerok 2022an utzi zuen taldea. Aurretik, Cartoon Band, Noiz?, Maxia eta Insert Beat taldeetan aritu zen. EraBatera supertaldeko kide ere izan zen eta gaur egun Peatones taldean aritzen zen.
2024/02/04 - 10:34
Huntza taldeari azken agurra eman diote Miribillan bildutako 8.000 lagunek
Oholtzei agur esateko "2014-2024. Azkena balitz bezala" kontzertua eskaini du taldeak larunbat honetan Bilbao Arenan, Xabi Solano (Esne Beltza), Niko Etxart eta Tremenda Jauria, besteak beste, lagun zituela.
2024/02/03 - 14:56
Huntza: ''Gu bagoaz, baina gure musikak plazetan jarraituko du, eta hori oparirik politenetarikoa da''
Bilboko taldeak azken kontzertua eskainiko du larunbat honetan Miribillan, Bilbao Arenan, sarrera guztiak agortuta. Hamar urteko ibilbideaz mintzatu dira Huntzako taldekideak EITB Mediari eskainitako elkarrizketan.
2024/01/30 - 21:03
Maite Idirin, herrigintza kantuz
Idirinek herrigintzari egindako ekarpena da irratsaioa gidatzen duen gaia. Eta ekarpen hori «kantuz» egin zuen. Emakume borrokalaria, euskal kantagintza berriko ahotsetako bat izan zen. 80 urterekin hil da.
2024/01/28 - 17:15
Clemente, Antton Valverde, Laboral Kutxa-Euskadi Fundazioa, EAA eta Armando Llanos, Sabino Arana saridunak
Arriagan egindako ekitaldian, Sabino Arana Fundazioak saridunen "konpromisoa, eskuzabaltasuna, ahalegina, komunitatea sortzeko gaitasuna, nortasun kolektiboa eta lidergo-gaitasuna" nabarmendu ditu, Mireia Zarate Fundazioko presidentearen arabera.
2024/01/28 - 14:09
Errobiren 70eko euskal rockaren nostalgikoak Astigarragan batu dira bart
Jojo Bordagaraik eta Mikel Artiedak sustatutako "Atzar Hadi" proiektuak kontzertua eskaini du larunbatean Astigarragako Oialume aretoan. Euskal Herriko 70eko hamarkada oholtzara eraman dute, Errobi talde mitikoaren musikatik abiatuta.
2024/01/27 - 15:52
"Errobiren musika izugarria da; bihotzarekin egindako kantuak baitira"
Jojo Bordagarai eta Mikel Artieda Atzar Hadi proiektuko kideak dira. Errobi taldearen musika oinarri hartuta, 70eko hamarkada gogoratzen dute musikaren eta ikus entzunezko baten bidez. Miarritzen eta Astigarragan momentuz kontzertuak, baina gehiago emateko gogoz daude.
2024/01/20 - 20:12
Maite Idirin abeslaria hil da
1960ko hamarkadan, abeslari ezaguna izan zen, Polizia atzetik zebilkiola erbestera alde egin behar izan zuen arte.
2024/01/18 - 13:21
Gorka Urbizu: "Orain kantuak jaioberriak dira; jendeak bukatuko ditu"
Lekunberriko musikaria elkarrizketatu dute Maider Segurolak eta Iñaki Guridik, "Hasiera bat" diskoa estreinatu berritan.
2024/01/15 - 08:27
Kalean da Gorka Urbizuren bakarkarko lehen diskoa, "Hasiera bat"
Berri Txarrak taldeko liderrak hamar kantu biluziko diskoa argitaratu du. Soinu plataforma nagusietan entzungai da jada, eta aurreskaria egin daiteke, CD edo biniloa martxoan jasotzeko.
2024/01/01 - 19:28
Izarok 'Cerodenero' disko berria aurkeztuko du Baluarten, martxoaren 10ean
'Cerodenero' disko "kontzeptuala, zirraragarria eta bizia" da, eta artista bizkaitarrak "barne-bidaia bat kontatzen du, pop, folk, elektronika eta sustraiko musikaz eta kontrastez betetako mihiseak berreskuratzen dituena".
2023/12/28 - 15:01
EGOk neguko bira egingo du, Unai Urrechoren zuzendaritzapean
Euskal Herriko Gazte Orkestrak Urrecho orkestrako kide ohia izango du zuzendari lau kontzertuko biran. Rossiniren "La gazza ladra" eta Brahmsen 4 zenbakiko Sinfonia joko dituzte.
2023/12/28 - 10:12
INOZENTADA: ZETAK taldeak 2030eko Munduko Futbol Txapelketako kanta egingo du San Mamesen hautagaitzarentzat
EITB Mediak jakin ahal izan duenez, San Mameseko hautagaitzak hainbat enkargu egin ditu 2030ko Mundialari begira. Lan horien atzean, aurrerapausoak eman direla atzeman daiteke.
2023/12/20 - 19:41
Filipe Oihanburu koreografo, idazle eta musikaria hil da Biarritzen, 102 urte zituela
Euskal kulturaren esparru ezberdinak jorratu eta landu zituen Filipe Oihanburuk, baina bereziki euskal dantzen inguruan nabarmendu zen. Besteak beste, Olaeta eta Oldarra taldeen partaide izan da (soinujole, dantzari eta zuzendari gisa), eta Etorki baleta eta abesbatza sortu zituen biarriztarrak.
2023/12/19 - 18:17
ETSk lau orduan agortu ditu bigarren kontzerturako sarrerak eta hirugarren bat iragarri du
Bigarren kontzerturako 15.000 sarrerak ere agortu dira, joan den ostegunean lehen emanaldiko txartel guztiak saldu ondoren. Taldeak azken data iragarri du, 2025eko martxoaren 15a, larunbata.
2023/12/10 - 21:28
Gaztelurrutia: ''Balorazioa oso ona da, jendetsua izan da eta sortzaile nahiz bisitariak pozik atera dira''
Beñat Gaztelurrutia, Gerediaga Elkarteko koordinatzaileak 2023ko Durangoko Azokaren balorazio positiboa egin du. Azoka oso jendetsua izan da eta saltzaile eta bisitariak pozik dira. Gazteak ere azokan oso presente daudela baieztatu du, bai sorkuntzan, bai bisitari gisa ere.
2023/12/10 - 19:21
Jendetza, salmenta onak eta gazteen parte-hartze nabarmena, Durangoko Azokaren 58. edizioan
265 ekitaldi izan dira Azokak iraun duen bost egunetan, eta beteta egon dira gehienak. Astelehenetik aurrera, "Zu non, han DA!" ekimena egingo da Euskal Herriko 88 liburu dendatan.